2012/12/01

Adi (1458 m)

EGUNA: 2012/12/01

IRTEERA: Urkiagako lepoa (928 m)

ZAILTASUNA: Errexa (F)

EGURALDIA: Lainotua, oso haizetsua eta oso hotza.

DENBORA: 1 ordu eta 45 minutu (Igoera)

DESKRIBAPENA:
Hasi da negua eta bezperan Saioan egon ondoren, bigarren egunean Adira bisita bat egitea erabaki genuen. Niretzat mendi ezezaguna zen oraindik Adi nahiz eta etxetik hurbil eduki. Garbi gelditu zitzaidan Saioaz aparte inguruan baditugula aski mendi onak eskiatzeko. Agian Adi ez da Saioa bezain egokia izanen eskiatzeko, baina bai politagoa mendi bezala eta dudarik gabe, askoz jende gutxiagorekin.

Zortzietan Erratzutik atera eta bederatzi eta erdietarako Urkiagako lepoan geunden. Artesiagan 20 kotxe baldin bazeuden, Urkiagan 4 edo 5 bertzerik ez. Hori bai bueltan jadanik dexente gehiago topatu genituen. Eguna erabat lainotua zegoen nahiz eta eguraldi ona iragarrita egon, beraz igotzen hastea erabaki genuen pistan zehar behintzat. 

0h 00min: Urkiagako Lepoa (928 m).
Bederatzi eta erdiak pasatxotan lepoaren eskuinetik abiatzen den pistan gora igotzen hasi ginen. Elurra aski eta sobera lehen metroetatik.

Lainoak eta elurrak irudi politak utzi zizkiguten oihanean. 


Ipuinetako koloreak...


GR 11ren markak genituen bidelagun basoko pista zabalean.


Behin pista bukatuta seinale izoztudun bidegurutze batera iritsi ginen ateka bat zeharkatuta. Mendiaren ipar magala igotzea bertzerik ez zen gelditzen. Eskuinera biratu ginen seinalearen parean.


Hemendik gailurrera argazkirik ez. Laino itxia, haize bortitza (gehienbat azken metroetan) eta hotza. Itxitura gure eskuinean genuela maldan gora egin genuen. Malda erdia baino gehiago eginda genuela eskiak kendu genituen harriak bistan zeudelako eta azken metroak oinez igo genituen.


1h 45min: Adi (1458 m).
Gailurrean bi minutuz egon ginen asko jota. Argazkiak ateratzeak ere pereza ematen zuen egiten zuen hotza eta haizeagatik. Eta gainera bistarik ez genuen...
Eskietara itzuli eta maldaren azpiko zatia eskiatu genuen elur oso onarekin berriro oihanaren "epelera" bueltatuz.


Itxitura zeharkatzeko pasatu behar den ateka. Eguna garbitzen ari zuen ordurako. En fin...


Oihaneko pistan ere primerako elurra eta zuhaitz tartean zer erranik ez.


Zerua berriz gero eta garbiago. Kotxera ailegatu orduko eguzkiak goxatzen zituen bazterrak. Pixka bat beranduago jeiki izan bagina...


Iduri du aurtengo negua ere gainean dugula. Ea horrelako gehiago egiten ditugun...


3 iruzkin:

  1. Elegantea!!!!!!

    Pena eguraldia, baina basoko argazkiak ederrak dira. Guk Adi mendia ihaz ezagutu genuen eta, zuek bezela, kriston hotza pasa genuen.

    ErantzunEzabatu
  2. Eskermile Xabi!!

    Ba argazkiak mugikorrarekin eginak dira... Jeje. Baina, gaur egungo mugikorrek kamara ona daukate. Zuek zer? Elurra asentatzeko zai korridoreekin hasteko? Zure erreportaien zai nago e!

    Ongi izan!!

    ErantzunEzabatu
  3. Sorbalda atera nuenetik (badira lau hilabete) oraindik errehabilitazioan nago, eta tamalez, oraingoz korridorek pixkat itxaron beharko dute. Ea Martxorako zerbait "teknikoa" egiteko moduan nagoen je,je,je

    ErantzunEzabatu