2013/10/12

Castillo d'Acher (2384m)

EGUNA: 2013/10/13

IRTEERA: Oza (1120m)

ZAILTASUNA: F, errexa

DENBORA: 
- Igoera: 3 ordu
- Jaitsiera: 2 ordu

NOLA IRITSI: Iruñeatik ateraz gero, Pirinioetako Autobidetik jaca aldera abiatuko gara. Jacara iritsi baino lehen, Puente La Reina de Jaca herrian, ezkerretara ateratzen den bide ikusiko dugu. Echo bailarara doan bidea da. Bide honetatik zuzen segituko dugu, Echo herria gibelean utzi eta Ozako oihaneraino. Ozan, Ramiro El Monje kanpamentuan utziko dugu autoa.

DESKRIBAPENA:
Uda nahiko alfer pasa ondotik, bazen garaia gure Pirinio maitera bisitatxo bat egiteko. Uztaila hasieratik mendirik egin gabe egon eta gero, urrunegi ez dagoen zonalde bat eta oraindik ezagutzen ez nuena hautatu genuen. Echo haranean ibilaldirik egitekoa nintzen eta behin hona joanda, bertako mendirik mitikoenetariko bati eginen genion bisita: Castillo d'Acher mendiari. Hala ba, ortziralean lanetik atera eta bazkaldu ondotik plana egin eta bertara hurbildu ginen.

8:12 : Oza (1120m).
Gau hotza izan zen, urteko lehen izotzetako bat botaz. Furgonetan pasatzeko freskoa xamarra egia erran, leihoak barnetik ere izoztuta gelditu ziren. Goiza ere iduritsua. Iratzarri, zaku berotik atera, zerbait jan eta argia hasterako martxan jarri ginen. Helburua begi bistan genuen. Tartean 1300 metroko desnibela!


Bidea berehala oihanean sartzen da. Lehen zati osoa egiten da oihanetik. Hotza nabarmena zen ordu horretan...


Lehen zatian seinale ezberdinek erakusten ziguten segitu beharreko bidea. Ondoren bidexka bakarrak ez zuen galtzeko tarterik uzten. Metroak irabazten joan ginen oihan ederrean barrena.


Oihaneko leiho bakanetako batek eguneko protagonista nagusienetariko bat ikusten utzi zigun: Chipeta Alto.


Oihanetik ateratzean malda nabarmen tentetzen da. Espata amildegia gibelean utzi genuen eta abiapuntua urrun ikusten zen jadanik. Urrunago, jadanik eguzki izpipean, Chipeta, Acherito, Sobarcal, Petrechema eta Hiru Erregeen Mahaia. Castillo d'Acherren itzalak silueta polita uzten zuen haranean.


9:37 : Refugio de lo Castillo d'Acher (1748m).
Aterpea alde batera utzi genuen eta bideak atseden bat eman zigun. Ondoko metroak belardi gozoetan eginen genituen.


GR markak alde batera utzi eta Castillo d'Acher mendiaren harresiaren bila abiatu ginen malda tenteago batetik. Hasteko, lehen harresitxo baten gainetik zeharkaldi bat egin behar da.


Ondotik harri tartetik mendiaren harresi gainditzeko paausuetako baten bila abiatu ginen. Malda tentea baina inolako zailtasunik gabea da.


Behin "gazteluaren ateetako" bat zeharkatuta helburua hurbil zegoen. Castillo d'Acherreko punturik gorena den Puntal Norte gailurra. Irudian, jaitsierarako baliagarria den hito handia ere ikusten da. Horrek jaitsi beharreko pasabidea zein den adierazten digu.


Hemendik bukaeraraino malda jadanik ez zen hain tentea...


Deigarria da benetan, harresiaren gainean "zintzilik" gelditzen den bailaratxoa. Jatorri glaziarrekoa omen da.


Azken esfortzua...


11:02 : Castillo d'Acher (2384m).
Gailurretik Alano mendilerroaren ikuspegia.


Erdialdeko Pirinioa, beti bezala Midi d'Ossau nabarmentzen delarik.


Hego ekialdean berriz Bisaurin dotore.


Gailurreko postontziarekin argazkia.


Chinebral de Gamuetatik Auñamendiraino...


Egun freskoa izan arren, nahiko ongi egoten zen gailurrean eta ordu erdi inguruz egon ginen bertan.


Jadanik beherakoan, bailaratxo ikusgarria atzean Lescungo mendiak dituela.


Harresitik behera aterpea ikusten hasi ginen berriz, baita Alanoak dotore ere.


Zeharkaldian...


Eta zeharkaldia gibelean utzita, berriz belardi erosoetatik espata amildegira sartuko ginen, zuhaitzpean oraindik urrun ikusten zen aparkalekurainoko bidea egiteko.


Azken begirada igotako mendiaren harresi ederrari.


Alanoak.


Chipeta, Petrechema, Hiru Erregeen Mahaia...


Udazkeneko koloreek udako berdeari lekua hartzen ari diote, laster da mendi hauetan elurraren zuria ere.



Azken metroak gure ibilaldia akitzeko...


...eta merezitako garagardoarekin ospatzeko!


13:42 : Oza (1120m).
Horrela akitu zen haran eder honetako mendi enblematiko honetara egindako ibilaldi polita. Hurren arte!


Akitzeko eguneko bideotxo bat duzue ikusgai.

2 iruzkin:

  1. Ederra pareja!!!!

    Gu lehenbizikoz duela hamabost egun izan ginen eta izugarri gustatu zitzaigun. Pena zerua lainotuta izan genuela eta ez genuela zuek izan zenituzten bistaz gozatu. Badaukagu aitzakia itzultzeko jeje.

    Erreporra ederra eta argazkiak izugarriak.

    Eman eurre!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa hi!!

    Mendiak-en jarri dudan bezala, zuen erreportaia ikusita sortu zitzaidan joateko ideia... Eta benetan merezi izan du.

    Ongi izan!!

    ErantzunEzabatu