2020/07/07

Bacque (2093m), Lariste (2168m), Marmida (2079m), Cotdoquy (2020m)

EGUNA: 2020/07/05

ABIAPUNTUA: Labrenere (1112m)

ZAILTASUNA: 
Nahiko erraza (PD). Bacque mendiaren igoeran (I) eta hemendik Laristera doan gandorrean (II) aurkituko ditugu zailtasun bakarrak. 

DENBORAK:
  • Labrenere - Pic de Bacque : 3 ordu
  • Pic de Bacque - Lariste : Ordubete
  • Lariste - Puerto del Palo : Ordubete
  • Puerto del Palo - Labrenere : Ordu eta erdi
NOLA AILEGATU:
Labrenereko aparkalekua Lescun herritik gora dago. Lescunera iristeko, gure kasuan, Nafarroa Beherea eta Zuberoako probintziak zeharkatzea da lasterrena. Donibane Garazi, Lartzabale, Maule eta Atharratze herriak pasata, Montori herrian utziko ditugu Euskal Herriko lurrak. Lanne en Baretous herrira ailegatuko gara hurrena eta herri hau pasata eskuinetara Arette herrira doan bidegurutzea ikusiko dugu. Bertara joanen gara. Arettetetik Issor herrian barrena, Aspeko bailarara iritsiko gara. Behin hemen, Zaragozako norabidea hartuko dugu eta kilometro batzuz bailara sartu ondotik, eskuinetara Lescun herrira doan desbideratzea aurkituko dugu. Puntu honetara Pirinioen hegoaldetik ere irits daiteke, Jaca eta Somporteko tunelean barrena. Lescun herrira iritsi baino pixkat lehenago, Labrenereko aparkalekura gidatuko gaituzten seinaleei segiko diegu.

ARRASTOA:
Powered by Wikiloc


KRONIKA:
Negu honetan ez gara hainbertze gustatzen zaigun Lescun ingurura hurbildu eta konfinamendu garaian Pirinioak hain urrun ikusi eta gero, zer hobe alderdi eder haietara joatea baino. Lariste mendiaren iparraldeko gandorretik ibilbide ikusgarri eta errazak Pirinioetako txoko magiko honetaz gozatzeko aukera bikaina ematen du.

9:10 : Labrenere (1112m)
Goizean Lescunera joan, aparkalekuan autoa utzi eta bertara ailegatzeko ibilitako pistatik gibelera eginez hasi genuen ibilaldia.


Pain de Sucre deitzen den harkaitzaren ondotik pasatu ginen asfaltatutako bidetik.


Irudian ezkerretara ageri den belarrezko pista hartuta utzi genuen asfaltoa.


Hala pistatik lehendabizi eta bidexka batetik gero, Anneseko bailara ederrean barneratu ginen. 


Gibelean Billare mendiak eta Orgues de Camplongeko harresia...


Bailara honetan igoera jarraia izan genuen, baina egunaren ordu horietan oraindik itzalgune aunitz harrapatu genituen.


10:35 : Cabane de Annes (1730m)
Bailararen goitko partean malda txikitu eta Anneseko zirku dotoreak eman zigun ongi etorria. Laristeren iparraldeko gandorra parez pare genuen.


Bertara ailegatzeko zirkuaren bukaeraraino joan eta eskuinetara nabaritzen den lepo batera igo ginen.


Kolore biziak urteko garai hauetan. Egun bikaina genuen lagun, egurañdi ona baina ez beroegia.


Lehen lepotxo batera ailegatuta, Bacque mendiaren hegoaldera dagoen irudiko lepora igoko ginen malda tentetik.


Behin lepoan, eskuinetara biratu eta eguneko lehen gailurraren bila igoko ginen. Irudian igoera azpitik ikusita. Argazkiaren eskuinaldean ikusten den tximiniatik igoko ginen (I).


Tximinia gaindituta zati bertikal baina errazetik egiten dira gailurrerainokoak. Gure gibelean geroago zeharkatuko genuen Lariste iparraldeko gandorra genuen.


11:37 : Pic de Bacque (2093m)
Bere kokapenagatik Bacque Lescungo zirkuaren gainean dagoen atalaia bikaina da. Lehen begiratua Midi d'Ossau, Balaitous, Picos del Infierno eta enparauetara zuzendu genuen. Elur dezente ikusten ahal zen gailur haietan.


Eguneko lehen gailurrean...


Lescungo zirkuko mendiak parez pare genituen...


...eta Lescun bera gure oinetan 1200 metro beheitiago.


Inguruaz pixka batean gozatu ondotik tontorra utzi eta lepora itzuliko ginen gandorrari ekiteko.


Laristeren iparraldeko gandorraren lehen zailtasuna lepotik goiti gainditu beharreko belarrezko malda tentean dago (II). Puntu batzuetan malda arras bertikala da eta bustita egonez gero arriskutsua izaten ahal da.


Behin malda tenteena pasata gandorrera atera ginen. Aipatu, bacque mendira igo ezean errazagoa dela azken aitzineko lepotik zuzenean puntu honetara igotzea.


Gandorra hasiera batean zabala eta erraza da.


Azken zatian gandorra aunitz estutzen da, baina hala ere gehienean ez du zailtasun handirik. Hori bai, tarteka erorketa handia du bi aldeetara. Zoragarria iruditu zitzaigun zati hau. 


Gandorreko puntaz punta...


Tarteka belarretik eta tarteka harkaitzetik eskaladatxo errazak (I) eginez.


Sasigailurretik tontor nagusira ailegatzeko jaitsieratxo bat egin behar da eta bertan dago gandorreko punturik teknikoena.


Irudian ikusten den jaitsiera da. Azken zatian II. graduko eskaladatxo bat du, nahiko deserosoa.


12:34 : Pic de Lariste (2168m)
behin eguneko zailtasunik handienak akituta, tontorrean egonaldi luzea egin genuen jan, edan eta argazkiak ateratzen...


Jarraian irudian ikusten den maldatik jaitsi eta Puerto del Palo leporaino joanen ginen Marmida eta Cotdoqui menditxoetatik pasatuz.


Lescungo zirku ikusgarriari azken begiratua eta beheiti...


Malda tente baina errazetik utzi genuen Lariste. Eskirako ere aproposak dira inguru hauek...


Ondoren bizkarrez bizkar Marmida aldera segitu genuen.


Belardi zabaletatik egunaz gozatuz... Gibelean genuen Lariste mendia.


13:44 : Marmida (2079m)
Gailur hau ia gelditu ere egin gabe pasatu genuen.


Irudian ikusten da aitzinetik genuena. Lehen planoan ezkerretara Cotdoqui mendia eta bere gibelean Puerto del Palo.


Cotdoquy aldera...


14:05 : Cotdoquy (2020m)
Hala ailegatu ginen eguneko laugarren eta azken gailurrera.


Kaskotik duela urte batzuk eskiz igotako Burcq mendia parez pare genuen. Haren azpian dago Puerto del Palo lepoa.


14:18 : Puerto del Palo (1942m)
Behin lepoan Burcq mendirako bidea gure eskuinetara utzi eta Labrenerera itzultzeko bidexka hartu genuen.


Udaberriko konfinamendu garaian falata sumatu ditugu Pirinioetako karteltxo horiak...


Berriz ere Pirinioetako Parke Nazionalean barneratuko ginen Oza aldera jaisten dira larre zabalak alde batera utzita.


14:35 : Cabane de Bonaris (1710m)
Bidexka eroso eta zabaletik Bonariseko etxola kokatuta dagoen zirkutxo politera ailegatu ginen, handik aparkalekuraino jaisten den pista hartzeko.


Labrenereko errekan beheiti txoko ikusgarriez gozatu ahal izan genuen.


15:42 : Labrenere (1112m)
Sei ordu eta erdiren buruan berriz ere autoan ginen ibilbide zirkular ederra burututa. Ongi etorri uda!


BIDEOA:

2 iruzkin:

  1. Que bonita vuelta! Me la apunto! Estaba pensando en subir a dormir al Lariste por oza, pero igual hgo algún kilómetro más y subo desde nuestro querido Lescún... y conozco otro valle nuevo...
    Yo también quise retormar el Pirineo visitando Lescún, fui a la Mesa de los Tres Reyes, en breve (espero) en el blog!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Hola David!

      Esta vuelta estaba en la agenda hace bastante y la verdad es que no me drefaudo. Es una cresta muy facil y a la vez bonita. En otoño tiene que ser muy bonito, aunque ahora tambien lo estaba con los verdes muy intensos.

      Me quedo esperando ese repor de la Mesa pues... Desde Lescun todo es bonito.

      Un saludo!

      Ezabatu