2020/08/18

Cime di Marcoira (2422m)

EGUNA: 2020/08/03

ABIAPUNTUA: Passo Tre Croci (1809m)

ZAILTASUNA:
Erraza (F). Ibilaldiak ez du aparteko zailtasunik, baina gailurrerako azken zatia arras malda da eta bustia egonez gero arriskutsua izaten ahal da.

DENBORAK:
  • Passo Tre Croci - Lago del Sorapis : 2 ordu
  • Lago del Sorapis - Forcella Marcoira : Ordu eta erdi
  • Forcella Marcoira - Cime di Marcoira : 45 minutu
  • Cime di Marcoira - Passi Tre Croci : Ordu eta erdi
KRONIKA:
Abuztuak 3 eta hirugarren eguna oinez Dolomitetako txokoak ezagutzen. Kasu honetan Sorapis lakura paseotxo bat ematea zen hasmentako intentzioa, eguraldi iragarpenak ez baitzigun gauza onik kontatzen. Azkenean ordea ibilbide zirkular ederra egin ahal izan genuen gailur eta guzi.

9:47 : Passo Tre Croci (1809m)
Presarik gabe abiatu ginen autotik bezperan ez bezala. Egunaren lehen orduetan atsedenik gabe egin zuen euria eta esperantza handirik gabe ekin genion bideari.


Ideia Sorapis lakua ezagutzea zen, 215 bidetik joan-etorria eginez. Asmo horrekin utzi genituen Tre Croci inguruko belardi politak...


Egunsentiko hodeiak zulatzen ari ziren ordurako eta goiz polita ari zen gelditzen...


Gibelean utzi genuen Cristallo mendi ingurua, bezperan urrunago ikusten genuena.


Altuera gutxi irabazten du 215 bideak eta solasean sumatu gabe egin genituen metroak.


Bertze begirada bat Cristallo aldera.


Urrunago bezperan inguratu genituen Tre Cime di Lavaredoko gailurrak...


Bidexka zakartzen joaten da metroak irabazi ahala eta Sorapiseko zirku ikusgarria hurbil sumatzen genuen.


Azken zatia tarte esturen bat ere zeharkatzen du bideak. Harkaitzak bustita zeuden eta kasu eman beharreko parteren bat bazuen...


Vandelli aterpea bistaratu genuenerako bagenekien lakutik hurbil ginela.


Dito di Dio orratz ikusgarriak eman zigun ongi-etorria... Hodeiengatik zoritxarrez ezin izan genuen Sorapis mendia ikusi, baina inguratzen duen zirkua ere ikusgarria da arras.


11:15 : Lago del Sorapis (1923m)
Ordu eta erdi ingururen buruan ailegatu ginen kolore bereziko lakura.


Txoko ederra iruditu zitzaigun...


Tartetxo bat eman genuen inguruan eta aterpea bisitatzera hurbildu ginen.


11:34 . Rifugio Vandelli (1928m)
Lakua bezala, inguru ederrean kokatua dago aterpea ere. 


Oraindik euririk ari ez zuela ikusita igotako bidetik jaitsi ordez 216 bidea hartu eta ibilbide zirkularra egitea erabaki genuen.


400 bat metroko igoera bat genuen zain Marcoirako leporaino.


Gibelean Sorapiseko mendigune eta lakurako ikuspegi ederra genuen. Lastima hodeiak ugaritzen hasi zirela...


Igoeraren azken zatitik aterpea eta lakua arras beheitian ikusten ziren.


Bideak ezproi bat inguratzen du...


...eta ondoko bertze zirku batean barneratzen da, Marcoirako gailurrak parean genituela. Eskuineko gailurrera igoko ginen pixka bat geroago, Cime de Marcoira izenekora.


Zirkutxoan sartzen...


Bidexka pixka bat estutzen da.


Kable bat ere badago zatirik estuenean laguntzeko, baina ez du zailtasun handirik pausuak...


Zeharkalditxoa gaindituta parean ikusten den lepora zuzendu ginen, Marcoirako lepora.


12:50 : Forcella Marcoira (2307m)
Behin lepoan Tre Crocira jaistea bertzerik ez zitzaigun gelditzen baina eguraldiak eusten ziola ikusita eskuinetara genituen gailurretako bat igotzea erabaki genuen.


Urrunen ikusten den gailurra igoko genuen, Marcoirako gaiilur bikietako bat.


Igoera nahiko erraza da, belar malda pikoetan zeharka igotzen da, Edelweis artean.


Bi gailurren arteko arrakalatik Tre Crociko lepora ikuspegi ederra zegoen.


Igoeratik Misurinako lakurako ikuspegia ere bagenuen.


Azken metroak bertikalak dira...


13:23 : Cime di Marcoira (2422m)
Gauza gutxi espero genuen egunean ere gailur eta guzi azkenean!


Zerua ilun zegoen eta ahal bada busti gabe akitu nahi genuen ibilaldia. Horrela bada, sobera luzatu gabe ekin genion beheitirakoari.


13:39 : Forcella Marcoira (2307m)
Di-da batean berriz ere lepoan ginen bueltan.


Bertatik iparraldera jaitsiko ginen 216 bideari segituz...


Hasierako zatia malda eta harri xehe eta legarrez betea dago. 


Hori gaindituta belardi eta pinu artetik segitzen du bideak, 213 bidetik.


Bidegurutzean...


Iturri bat aprobetxatuz geldialdia egin genuen.


Eta beheiti pareje eder hauetan barrena...


Alfonbra berdea autoraino...


14:37 : Passo Tre Croci (1809m)
Azkenea euri tantarik erori gabe ailegatu ginen autora, goiz pasa ederra eginda.




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina