EGUNA: 2025/04/17
ABIAPUNTUA: La Mongie (1740m)
ZAILTASUNA: S3
DENBORAK:
- La Mongie - Pas de la Crabe : Bi ordu eta erdi
- La Mongie - Breche de Contade : Hiru ordu
- Bi jaitsierak : 45 minutu
NOLA AILEGATU:
A64 Pirinioetako autopistan zehar joanen gara Tarbes hiriraino. Hemen utziko dugu autopista eta Bagneres de Bigorre herrira eramaten gaituzten seinaleak segituko ditugu. Herri hau gibelean utzi, Campan herritik pasa eta Sainte-Marie-de-Campan herrian eskuinetara biratuko gara Tourmalet mendate ezaguneko errepidean goiti. Mendatera ailegatu baino 4 kilometro lehenago aurkituko dugu La Mongieko eski estazio ezaguna.
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
Denboraldia aitzinera doan heinean La Mongieko eski estazioa mendi eskirako gotorleku bilakatzen da. 1700 metrotik goiti egoteak eta eski pistak zapalduetan elurrak luzaroago irauteak estazioa hetsi eta gero inguruaz baliatzeko aukera ematen dute. Kasu honetan, bi eguneko zeharkaldi bat egiteko abiatu ginen bertatik, baina Pourteilhgo zirkutxoko bazterretan eskiatzen akitu genuen.
10:00 : La Mongie (1740m)
Presarik gabe abiatu ginen estaziotik, goizeko eguraldi eskas eta hotza hobetzeko iragarpena alde baikenuen. Sarreran aipatu bezala, hasmentako asmoa Pas de la Crabe pasabidera igan eta bertatik Aygues Cluseseko aterpe berrira pasatzea zen, ondotik han mendiren bat edo bertze eskiatu eta biharamunean Quatre Termes ingurutik itzultzeko.
12:21 : Pas de la Crabe (2477m)
Behin lepoan, laino zela eta, bertze aldera ez pasatzea erabaki genuen. Aygues Cluses aterpera deitu, erreserba ezeztatu eta bide beretik jaisten hasi ginen.15:15 : Breche du Contade (2680m)
Azken metroak kanaltxo estuago eta tenteago batetik egiten dira, baina elur-baldintza egokietan leporaino eskiak zangoetan ailegatzea posible da. Lepotxotik kaskora 30 metro inguruko malda erraza bertzerik ez zen gelditzen, baina hautsi berria zen haize plaka bat zegoen bertan eta badaezpada ez igatea erabaki genuen. Aipatu argazkian ikusten den lepoa ez dela Contade, ondoan dagoen Quatre Termes mendia baizik.16:15 : La Mongie (1740m)
Hasmentako plana ez eginda ere, aho-zapore nahiko onarekin akitu genuen eta Contadeko lepora igaten den malda ezagutzeko aukera izan genuen. Bertze baterako fitxatua gelditu zen, itzuli politak egiteko aukera eskaintzen baitu inguruak eski pistak hesten direnetik denboraldia akitu arteko garaian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina