EGUNA: 2024/12/11
ABIAPUNTUA: Orreaga (944m)
ZAILTASUNA: S2
DENBORAK:
- Igoera: Ordu eta hiru laurden
- Jaitsiera: Ordu erdi
NOLA AILEGATU:
Ateraldi hau Nafarroako Orreaga herritik abiatzen da. Bertara hegoaldetik ailegatzeko Iruñeatik Zubiri aldera hartu behar da eta hemendik Erro eta Mezkiritz mendatetxoak zeharkatuta, Aurizberri eta Auritzera ailegatuko gara hurrenez hurren. Auritzetik kilometro pare batera dago Orreaga. Iparraldetik bertarainokoa Donibane Garazitik Ibañetan barrena pasatzen den errepidetik eginen dugu.
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
Pixka bat gehiago egon gara esperoan, baina ailegatu zaigu elurra gurera. Ausarki ekarri du lehen elurteak gainera, eta eski denboraldia etxetik hurbil hasteko aukera eman digu. Ez da guti! Orreagatik Astobizkar mendirako bidea ohikoa da eskiz egiteko eta hori egiteko asmoz abiatu ginen autotik. Azkenean, ordea, ordua eta lainoa tarteko Lepoederreraino ailegatu ginen.
14:02 : Orreaga (944m)
Zeruari elur pinporta batzuk eskapatzen zitzaizkiola ekin genion bideari. Monastegiaren ondotik abiatzen den pistatik hasi ginen.
Lepoan igoera bertan akitzea erabaki genuen. Hasmentan erran bezala, asmoa Astobizkar mendira igatea zen, baina bertatik oraindik bizkar luzea gainditu behar zen eta ordua, eguraldia eta elur-baldintzak ikusita ez zuela merezi erabaki genuen.
Jaitsierarako prestatu eta beheiti abiatu ginen luze gabe.
Jaitsiera Donejakue bidetik egin genuen, baso artetik denbora guzian. Zati batzuetan zuhaitz arteko tartea zabalagoa da, eta bertze batzuetan estu eta teknikoagoa. Berez itzuli polit hau kontrako norabidean egitea hobe dela iruditzen zait, eskiatzeko hobea delako igan genuen malda. Hori bai, elur baldintzak onak direlarik!
16:23 : Orreaga (944m)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina