EGUNA: 2020/08/04-05
ABIAPUNTUA: Col dei Baldi (1922m)
ZAILTASUNA:
Nahiko erraza (PD). Alleghesi ferrata bidetik 900 metroko desnibela egiten da igoeran. Ez da zaila baina zati bertikal batzu baditu. Jaitsierarako erabili genuen bide arruntak ere ferrata bideak ditu tarteka eta kontzentrazioa eskatzen du akabailaraino.
DENBORAK:
- Col dei Baldi - Rifugio Coldai : Ordubete
- Rifugio Coldai - Civetta (Alleghesi bidetik) : 4 ordu eta erdi
- Civetta - Rifugio Coldai (bide arruntetik) : 3 ordu eta erdi
- Rifugio Coldai - Pian di Pezze (Coldai lakutik) : Bi ordu
KRONIKA:
Dolomitetak mendiak ez dira zerraka banatzen. Belardi eta pinu artetik sumendiak balira bezala altxatzen dira menditzarrak han eta hemen, Pinioetan ez bezala. Menditzar horietako aunitzek 3000 metrotik goitiko altuera hartzen dute eta beheitiko herri eta bailaretatik begiratuta ikusgarri agertzen dira. Bertako egonaldiaren baitan behin eta berriz bilatzen genituen mapetan parean ikusten genituen pareta bertikaleko mendien izenak. Hala ezagutu genituen Marmolada ezaguna, Antelao, Pelmo, Cristallo eta enparauak. Eta guzien artetik agian gehien harritu gintuena Alleghe aldetik ikusten den Civettaren ipar aurpegia izan zen. Mila metrotik goitiko altuera hartzen duena paretatzarra mehatxati ageri zen beheitik. "Horrat igo behar al dugu?" galdetzen genion isilpean gure buruari. Eta azkenean, mendian egun batzuk pasata, ailegatu zen bertara igotzeko momentua...
2020/08/04
16:20 : Col dei Baldi (1922m)
Bezperako egunetan eguraldia iragarpenek iragartzen zutena baino hobea izan bazen ere, Coldaiko aterpera igo behar ginen momentuan euria gogotik hasi zuen eta hala iraun zuen eguerdi inguruan ordu batzuz. Egoera ikusita furgonetan bazkaldu eta atertzean Pian di Pezzetik Col dei Baldira eramanen gintuen teleferikoa hartzea erabaki genuen, hartara aterpera igotzeko denbora erdira murriztuko baikenuen.
Hala bada, arratsalde fresko eta hezea Col dei Baldiko geltokitik malda beheiti abiatu zen gure ibilaldia.
17:10 : Rifugio Coldai (2132m)
Segidan ailegatu ginen aterpera eta zorionez busti gabe.
Erreserba baieztatu, gelan gauzak utzi eta garagardo batzuen laguntzaz erre genituen afaltzeko ordura arteko minutuak.
Aterpea baino hotel itxura du Coldaik. Gela txiki eta erosoak, afari bikaina eta gainera hautatzeko... Mahai gaineko papera ere polita iruditu zitzaigun.
7:32 : Rifugio Coldai (2132m)
Bezperan bezala goiza hodeitsu eta haizetsu ernatu zen. Gosaldu, genuen arropa guzia jantzi eta goiti abiatu ginen.
Alleghesi ferrata bideraino zeharkaldi luzea egiten da Civetta mendigune gailurren azpitik.
Pecol herria egun osoan zehar gure oinetan izanen genuen.
Tartetxo batean ibilita bidexka bi aukera ematen ditu. Alde errazetik segitzea edo motzagoa den ferrata zatitxo bat pasatzea. Guk bigarren aukera hautatu genuen eta badaezpada ekipatu egin ginen.
Gibeleko patioa handitzen hasiko zen poliki-poliki. Giro bikaina duen mendia da Civetta.
Ferratatxoaren ondotik oinez segitu genuen tarte batean.
Hurbildu ahala igoko genuen paretatzarraren ikuspegiak gero eta errespeti gehiago ematen zuen. Bai, hortik igotzen da ferrata bidea...
Hasiera rras bertikala da eta segidan uzten da "lurra" arras beheitian.
Lehen zati bertikala gaindituta pixka bat ezkerretara egiten du bideak...
...tximinia honetan sartzeko.
Tarteka erlaitz batzuk daude, arnas pixka bat hartzeko.
Gibeleko patioa ederra da...
Eskerrak kableak dauden laguntzeko, bertzenaz eskalada bidea izanen litzateke eta ez erraza.
900 metroko desnibela gainditzen du ferrata bideak eta ia atsedenik gabe egiten goiti.
Gozatzen...
Atsedengunetxo bat, ikuspegi ederrarekin.
Parajea ikaragarria da une oro...
Civetta ez Marmolada bezain famatua eta mendizale batzukin kointziditu bagenuen ere, aise lasaiago ibili ginen.
Zati errazago baten ondotik goian ikusten den tximinia estura ailegatuko ginen. Lehen zatiarekin batera, hori da ibilbideko zatirik bertikalena.
Kable eta grapen laguntzaz nahiko ongi igotzen da, baina desplomatutako zati txiki bat badu.
Zati desplomatura ailegatzen, argazkian ikusten ez bada ere.
Tximinia gaindituta ez dira "zailtasunak" akitzen.
Poliki-poliki hegoaldeko ezproi eta paretak utzi eta ekialdeko ertzera atera ginen.
Ertzaren hasieran oraindik ere arras bertikala da bidea.
Baina segidan pixka bat etzaten da eta oinez ibiltzeko tarteak ere badira. Hala ere, aitzineko pareta horiek igo beharko genituen gailurrerako bidean.
Ertzaren azpiko paretetan zeharkaldi batzuk egiten dira.
Baina oro har errazagoa da azken zati hau.
Kasu eman beharrekoa momentu guziz. Kristoren mendia da Civetta!
Bertze zati bertikal bat kableen laguntzaz pasatzen.
Azken zatian ferrata bidea akitu eta oinez igotzen da.
Tarteka kableren badago ere, tarte horretan ez dira beharrezkoak.
Ertzetik iparraldeko erorketa ere begibistan genuen zati honetan. A zer mendi giroa!
Gailurrera hurbildu ahala bezperan botatako elur arrastoak ikusten hasi ginen.
Hala ere elurra ez genuen oztopo izan.
Azken metroak...
11:11 : Civetta (3220m)
Zatitxoa erraz pasatu genuen, ekipazioa gehiegi erabili gabe.
Eta aterpetik abiatu ginenetik ordu eta erdi inguru eramaten genuelarik, marka honi segika bide nagusia utzi eta pareta aldera desbideratu ginen.
Baina segidan bertikaltasuna hartzen du berriz bideak.
Tximinia errazak...
...baina bertikalak.
Oraindik aunitz gelditzen zen goiti ailegatzeko.
Eta gailurra! Justu ailegatu ginelarik lainoak inguratu gintuen eta ikuspegirik gabe gelditu ginen. Hala ere, horrelako mendi batera igo izanaren poza nabaria zen gure aurpegietan.
Gutxi egon ginen goitian. Lainoak eta haizeak sentsazio termikoa nahiko apala izatea eragiten zuten eta mantso-mantso beheiti abiatu ginen.
Jaitsiera Torrani aterpetik pasatzen den bide arruntetik egin genuen. Lehen zatia elur pixka batekin...
11:40 : Rifugio Torrani (2984m)
Baina beheiti egin ahala segidan desagertuko zen...
Laster ailegatu ginen Torrani aterpera. Bertan zerbait hartu bitartean atsedenaldi luzea eginen genuen...
Goi-mendiko aterpea da Torrani. Zerikusi gutxi du gaua pasatu genuen Coldaikoarekin. Aunitz gustatu zitzaigun eta aukera ona da bertan gaua pasatzea Civetta gaineraino lehen egunean igo eta gero.
Geldialdiaren ondotik beheitirakoarekin segitu genuen.
Bide arrunta izan arren, ez da paseo bat eta ferrata zati aunitz pasatu behar dira.
Leku batzuk nahiko arriskutsuak...
Ikuspegia bikaina da momentu guzian...
Kableen laguntza arras ongi etortzen da.
Gibelera begirada zati bertikalak akituta. Puntu honetatik aitzin oinez ibiltzea bertzerik ez zitzaigun gelditzen.
Materiala kendu eta gailurren azpitik zeharkaldi luzea hasi genuen.
Bidearen puntu honetatik Alleghesi ferrata bidetik goizean igotako pareta bistaratu genuen parez pare. A zer paretatzarra!
Schenal del Bechen hetsi genuen ibibide zirkularra. Hemendik aterperainokoa goizeko bidetik eginen genuen.
Aterpea berriz begibistan...
15:05 : Rifugio Coldai (2132m)
Zati bertikalak...
Azken kableetan... "Lurra" hurbil zegoen...
Atsedenalditxoa ikuspegiaz gozatuz...
Aterpera bueltan bertan utzitako gauzak bildu eta segidan urrundu ginen handik jendez lepo baitzegoen.
Jaitsiera Coldaiko lepo eta lakutik pasatuz eginen genuen.
15:23 : Lago Coldai (2143m)
Paraje ederra da Coldaiko laku ingurukoa. Lastima Civettako gailurra lainopean egotea.
Bazkalondoan lakua utzi eta Pian di Pezze aldera jaisten hasi ginen.
Jaitsierako bidean eskuekin lagundu beharreko zati batzuk aurkituko genituen baina aparteko zailtasunik gabekoak.
Amildegi ikusgarri batetik doa bidea...
Amildegia zeharkatuta eskuinetara biratu ginen pinudi artetik...
...eta bide errazetik eginen genituen azken metroak.
17:04 : Pian di Pezze (1452m)
Goizetik ia deus jan gabe ginen eta bazkaltzeko tarte bat hartu genuen laku bazterrean.
Alleghe herria gure oinetan genuen. Bi gau egin genituen bertan gure egonaldian eta oroitzapen polita eraman dugu bertatik.
Hala akitu genuen mendi zoragarri honetara egindako ibilaldia. Dudarik gabe Dolomitetako handi bat!