EGUNA: 2013/02/17
IRTEERA: Astun (1650m)
ZAILTASUNA: Errexa (F)
DENBORA: Bi ordu (Igoera)
NOLA IRITSI: Iruñeatik Jacara doan autobidea hartuko dugu. Behin Jacara iritsita Candanchu eta Astungo eski estazioetara igotzen den bidea hartuko dugu. Somporteko lepoan Astunera eskuin hartuko dugu.
DESKRIBAPENA:
10:00 : Astun (1650m).
Aurreko egunak Saint Lary aldean pasa ondotik, etxera bueltan zerbait egiteko intentzioarekin igandean Astunera hurbildu ginen. Elurrez lepo egonik eta eguraldi bikaina izanik, milaka lagun joan ziren eskiatzera bertako pistetara. Hori dela eta, autoa bide bazterrean utzi behar izan genuen Astun baino kilometro bat lehenago. Eskiak eta erraketak bizkarrean hartu eta goraka abiatu ginen. Astuneko eraikinetara iritsita pistetan sartu ginen jende uholde artean.
Pistetatik bixi-bixi igo ginen lehenbailehen ateratzeko asmoz. Aitzinean genuen jadanik eguneko helburua: Malacara mendia.
Pistak alde batera utzita lasaitasuna.
5-10 zentimetro elur hauts geruza goxoa harrapatu genuen ustekabean.
Gibelean Aspe eta Bisaurin bertzeak bertze. Pistak ere behean gelditzen ziren jadanik.
Iparraldetik erasoko genuen mendia, Astungo lepoan kornisa dexenteak baitzeuden.
Azken maldan gora...
Midi d'Ossau eta Peyreguet urrunean. Hurbilago berriz Astungo lepoa eta kornisak.
Gailurraren aitzineko lepotxoan eskiatzaile bilkura.
Eta sasigailurrean erraketeroak.
Atzera begirada lepotik igotako maldari. Etorriko zenarekin ametsetan jadanik. Urrunago Belonseiche eta Monjes mendiak.
Lepotxoan eskiak utzi eta gailurrerako azken metroak igo genituen.
Azken esfortzua...
12:13 : Malacara (2269m).
Astungo estaziotik ordu eta erdi inguru pasa genuen gailurra zapaldu arte.
Midi d'Ossau, Peyreguet, Palas eta Balaitous gailurretik.
Malacarako ertzak Canal Royarekin lotzen gaitu.
Aspe eta Bisauringo mendigunea. Azpian astungo eski estazioa.
Astungo lepoa eta mendia. Urrunago berriz Pico de Los Monjes.
Anayet eta Canal Royako bailara. Bailara honetatik lotu nahi omen dituzte Formigal eta Astungo eski estazioak. Garapena?
Gailurreko ikuspegiaz eta eguraldiaz ederki gozatu ondoren, hoberena gelditzen zen oraindik: jaitsiera!
Eguna errematatzeko elur goxo-goxoa aurkitu genuen!
13:45 : Astun (1650m).
Berriz estaziora bueltan tragoxka bat igoera ospatzeko eta etxera!