2018/12/01

Espelunciecha Oriental (2247m)

EGUNA: 2018/12/01

IRTEERA: Formigal eski estazioa - Portalet aparkalekua (1750m)

ZAILTASUNA: S2. Igotako lekutik jaitsita S1.

DENBORAK:
  • Igoera: 2 ordu
  • Jaitsiera 45 minutu
NOLA AILEGATU:
Iruñeatik Jacara joan eta hemendik Formigal eski estaziora joango gara. Formigal eta Pourtaleteko lepoaren artean, justu lepo hau zeharkatu baino metro batzuk lehenago Portalet deitzen den aparkalekua dago. Hor utzi behar da autoa.

Egunsentia bidean, Berdun inguruan

KRONIKA:
Berriz ere elur baldintza justuekin, berriz ere eguraldi iragarpen pattalarekin, arriskatu gabe oraindik itxita dauden eski pisten ondoko mendi bat aukeratu dugu ateraldia egiteko. Azpiko zatia pistetatik eginda eskiak hondatzeko aukera gutxiago, eta lainoa inguruak estaliz gero hauei segituta autora itzultzeko aukera gutxiago, hautua erraza zen beraz.

9:57 : Formigal - Portalet aparkalekua (1750m)
Hitzordua berriz ere Noaineko gasolindegian egin dugu eta Formigalerainantz abiatu gara zerua pixkanaka gero eta ilunago zegoela. Gauzak prestatu eta Espelunciechako amildegitik goiti igotzen hasi gara eski pistak jarraituz.


Garai ona da eski pistetatik igotzeko. Elurra zapaldu gabe eta mendi-eskizaleak bakarrik inguruan. Pistak irekitzen dituztenean bertze kontu bat izanen da.


11:17 : Puerto de Canal Roya (2143m)
Lepoaren inguruan eski pistak utzi eta hegoalderantz biratu gara elur malda politetik.


Espelunciecha mendien ingurura jo dugu zonalde lauago batetik.


Behin Espelunciecharen azpian kokatuta erabakia hartzeko momentua. Parean genuen iparraldeko korridoretik mendia igo edo etzanagoa de ekialdeko puntara segitu. Taldeko batzuk ez zuten argi ikusten korridorea jaisteko aukera eta beraz denek elkarrekin ekialdeko tontorrerantz segitu dugu. Itxura ederra zuen korridoerak eta baldintza onean zegoen!


Metro batzuk galdu Espelunciechako leporaino eta malda errazetatik irudiko tontorra zapaldu dugu.


12:10 : Espelunciecha Oriental (2247m)
Gailurrean haize hotza eta inguruak lainotuta. Transizioa egin eta berriz lepora itzuli gara han geldialdi luzeagoa egiteko.


Lepotik metro batzuk irabazi eta zuzenean iparraldeko maldetatik jaitsi gara pistetatik igo ordez.


Jaitsierako meomentu bat...


Elur nahiko ona harrapatu dugu, uste baino hobea egia erran.


Gozatzen...


13:47 : Formigal - Portalet aparkalekua (1750m)
Eta horrela akitu dugu esperantza handirik gabe hasitako eguna. Dagoen elur gutxiari zukua atera diogu behintzat!

BIDEOA: