2011/04/21

Refugi Colomers (2135m)

EGUNA: 2011/04/21

IRTEERA: Taxien aparkalekua

ZAILTASUNA: Errexa (F)

EGURALDIA: Hodeitsua eta euritsua

NOLA IRITSI: Val d'Aranen Vielhatik Bonaiguako portura igotzen den errepidea hartuko dugu Salardu herrira iritsiz. Herri honetan, Banhs de Tredoseko bainuetxera igotzen den bidea hartuko dugu. Udan bainuetxearen ondoan dagoen aparkalekuan utzi behar da autoa. Gainontzeko egunetan aldiz gorago igo gaitezke elurrak uzten badigu behintzat. Taxien aparkalekuan utziko dugu autoa.

DENBORA: 40 minutu (Igoera)

DESKRIBAPENA:
Val d'Aranen pasatzen ari ginen aste sainduko oporrak lainotsuak eta euritsuak izan arren ibilalditxo bat egitea erabaki genuen, hortara joan baikinen azken finean. Turismo bulegoan ibilaldi ezberdinei buruzko informazioa hartu eta horietatik Colomerseko aterpera igotzen zen bidea egitea erabaki genuen. Zonaldea laku pilaz inguratua oso polita da.
Goizean ez oso goiz erosketak egin eta Salardutik Tredoseko bainuetxea atzean utzita taxiek udan erabiltzen duten aparkalekuraino igo ginen pista batetik. Bertan autoa utzi eta goraka abiatu ginen ongi seinalizatutako bidetik.
Lehenengo malda tente bat igota Planholes dera Lossa deritzen lautada urtsuetara iritsi ginen. Bertan, hankak ez bustitzeko jarrita dauden egurrezko pasarelak zeharkatu genituen eta eskuinera biratu ginen urtegira heltzeko azken malda igoz.
Behin urtegian, bera zeharkatu eta jadanik bistan genuen aterpera iritsiko ginen, aurretik aterpe zaharra atzean utziz.
Planholes dera Lossako lautadak



Colomerseko aterpea eta urtegia