EGUNA: 2014/07/22-23
IRTEERA: Parking de Lamourane (1182m)
ZAILTASUNA: Errexa (F).
DENBORAK:
- Lamourane - Refuge de Arlet (Vallon de Beloncetik) : 4 ordu eta 30 minutu
- Refuge de Arlet - Aillary - Arlet - Refuge de Arlet : Ordu bat eta 30 minutu
- Refuge de Arlet - Lamourane (Vallon de Baraletetik) : 2 ordu
NOLA IRITSI:
Nafarroa Beherea eta Zuberoako probintziak zeharkatu behar dira. Donibane Garazi, Lartzabale, Maule eta Atharratze herriak pasata, Montori herrian utziko ditugu Euskal Herriko lurrak. Lanne en Baretous herrira ailegatuko gara hurrena eta herri hau pasata eskuinetara Arette herrira doan bidegurutzea ikusiko dugu. Bertara joanen gara. Arettetetik Issor herrian barrena, Aspeko bailarara iritsiko gara. Behin hemen, Zaragozako norabidea hartuko dugu eta aitzinera segituko dugu Somporteko tunelera iritsi arte. Urdos herrira ailegatu baino lehen, eskuinetara, Baraleteko zentral elektrikora doan errepidetxoa hartu behar da. Bertatik segiko dugu bukaeran dagoen aparkalekutxoraino.
DESKRIBAPENA:
Uztaila ailegatu da, mendietako elurrak urtu dira eta eskiak botengatik aldatu ditugu. Aldatu ez duguna bailara da. Bertze behin ere, Aspeko bailara ederrean barneratu ginen Arlet ingurua ezagutzeko. Tontor garaienetatik urrun, kolore ederreko paisaia ederrak eskeintzen dizkigu inguru honek. Aspeko txoko politak ezagutzen segitzeko leku aproposa.
2014/07/22
11:52 : Parking de Lamourane (1182m)
Candanchu inguruan gaua pasa ondotik, Aspe bailaran barrena gure ibilbidearen irteera izanen zen puntura hurbildu ginen. Asmoa, Arlet ingurua ezagutzeaz gain, Baralet eta Belonceko errekak ezagutzea zen. Aspeko bertze eremuak bezala, nekazal giroko etxolaz jositako larre ederrak dira. Lehen egunean aparkalekutik atera eta Baraletko bailaratxora sartu ordez, Angreouko lepotik Beloncen barrena igoko ginen Arleteko aterpera. ondoren bertan gaua pasata, inguruko menditxoak egin eta Baraleteko bailaratxotik ibilbide zirkular ederra ixteko.
Aparkalekutik goiti, iratze-leku maldatsuan barrena Angreouko leporantz abiatu ginen. Bidean Aspeko bailarako txoko ederren ikuspegi bikainaz disfrutatu ahal izan genuen. Argazkian Urdos herria eta goitiago, Larryko zirkua. hurrengo negurako derrigorrezko bisita.
Hau ere, bertze helburu bat: Sesques mendia, azpian Chemin de la Matureko pasabide ezaguna duena.
Gibelean paisaia ederra utzi genuen.
12:28 : Col de l'Angreou (1454m)
Lehen izerdiak botata, Baraleteko eta Belonceko errekak bereizten dituen lepo honetara ailegatu ginen.
Hemendik pagadi ederrean barrena Belonceko bailaratxora jaitsiko ginen.
Jaitsiera gozoaren ondotik, berriz ere goiti. Belonceko ingurune politak ordea metroak modu lasaiean irabazten uzten digu. Urrunean Aillaryko tontorra ikusten genuen jadanik.
Aspeko inguru guztiak bezala, hau ere abeltzaintza mundukoa da.
Gibelean Pene d'Udapet mendia utzi genuen.
Eta poliki-poliki errekaren ezkerraldetik metroak irabazten hasi ginen.
Laster sartuko ginen berriz ere oihanean. Hemendik aitzin aldapa tentetuko zen nabarmen. Bidexka hainbat zatitan zatitzen momentu batzutan baina denek leku berera eramaten dute.
Hortassyko etxolaren inguruan oihanetik atera eta malda berriz ere eztitzen da.
Belonceko errekaren ikuspegi ederra genuen puntu honetatik. Ez zen aunitzik gelditzen gure lehen eguneko helburua zen Arleteko aterpera ailegatzeko.
15:18 : Refuge de Arlet (1986m)
Horrela, lasai-lasai aterperaino ailegatu ginen. Eremu politean kokatuta dago aterpea izen bereko lakuaren bazterrean. 44 lagunentzat du lekua eta ongi jaten da. Erreserba baieztatu, eta arratsaldea aterpearen barnealdean pasa genuen lainoa zela eta kanpoan dexente freskatu baitzuen. Zazpietan afaldu eta bederatziak aldera lotara, biharamunean goiz ernatuko baikinen.
2014/07/23
5:45 : Refuge de Arlet (1986m)
Goizeko bortz eta erdietan jo zuen iratzargailuak. Beroa zela eta lo aunitzik ez genuen egin egia erran. Jantzi, motxila prestatu, zerbait jan eta goiti abiatu ginen. Helburua, gosaldu baino lehen Arlet eta Aillary mendiak igotzea zen. Egusenti bikainak eman zigun ongi etorria,
Lehen argi izpiek Bisaurineko ipar aurpegia erakusten ziguten, oraindik elur lauso batzukin.
6:11 : Aillary (2215m).
Tita batean, Arleteko lepotik pasa ondoren Aillaryko gailurra zapaldu genuen.
Luze egon ginen bertan eguzkia ateratzeko zai.
Aterpea eta lakua Aillaryko gailurretik. Benetan merezi duen lekua dudarik gabe!
Lehen eguzki izpiek Bisauringo gailurra argitzen zuten.
Baita Castillo d'Acher, Peñaforca eta Alanoak ere.
Aillaryko gailurra gibelean utzi eta ertzean barrena Arletera abiatu ginen. Ertz erreza da, baina puntu batzutan trepada txikiak egin behar dira eta hitoak ongi segitu behar dira bide errexena hartzeko.
Irudian Aillarytik (punta gorria duen mendia) ibilitako ertz guztia eta aterpe iingurua.
7:36 : Arlet (2207m)
Horrela ttipi-ttapa eguneko bigarren helburura ailegatu ginen.
Tartetxo batean bistetaz gozatzen egon ondotik beheiti abiatu ginen, aterpean gosaria zortzi eta erdiak arte ematen baitzuten.
Berriz aterpera bueltan, ederki gosaldu, gauzak bildu eta beherakoari ekinen genion.
Ingurune eder honi agur erranez.
Midi handia zaindari genuela.
Beherakoan Montagne de Banasse deitzen den zonalde polita gurutzatu genuen. Belardi zabalez osatuta dago, ehundaka ardi eta behiren gozamenerako. Bertan kokatuta daude Lurbe eta Gourgue Sec etxolak.
Puntu honetan, Espelunguere eta Lamouraneko aparkalekuetara doazen bideak bereizten dira. Zuzen Espelunguerekoa doa eta guk, ezkerretara biratuta Baralet jartzen duena hartu genuen.
Gourgue Sec etxola eta gibelean Espelunguereko bideak zehakatzen duen Lapachouaouko lepoa.
Hauei ez zien gure presentziak grazia handirik egiten.
12:00 : Parking de Lamourane (1182m)
Honela, Baraleteko bailaratxo ederrean barrena, bezperan abiatu ginen punturainoko metroak egin genituen eta bertze ibilaldi bikain bat akitutzat eman. Zenbat altxor dituen Aspek!
Akitzeko ibilaldiko bideoa:
Zorionak pareja!!!
ErantzunEzabatuParaje ederrak, errepor zoragarria eta "de postre" bideo ikusgarri hau. Gehiago eskatzerik ba al dago?
Ondo ibili ta eman eurreeeeeeee!!!!