EGUNA: 2010/04/24
IRTEERA: Lizarako aterpea
EGURALDIA: Eguzkitsua
ZAILTASUNA: Errexa (F), azkeneko malda tentea da eta beraz, elurrarekin beharrezkoak dira kranpoiak eta pioleta.
DENBORA: 2h 46min (Igoera).
NOLA IRITSI: Iruñeatik Esako urtegia inguratuz Jacako bidean, Puente la Reina de Jaca herriraino iritsiko gara. Hemen ezkerretera biratu Echo aldera. Jasa eta Aragües del Puerto herriak atzeab utzi eta gero, pista asfaltatu batek Lizarako aterpe politeraino eramango gaitu.
SARRERA:
Mendebaldetik hasita 2600 metroak gainditzen dituen menditzarra da Bisaurin. Lizaratik igoera motza eskaintzen digu eta zailtasunik gabea. Bere gainetik ikusmira ederra du. Mendi aproposa mendi eskia egiteko ere.
DESKRIBAPENA:
Udaberriko asteburu polita zetorrela eta plana egitea erabaki nuen eta mendirako jendean bilatzen hasi nintzen, bertze askotan bezala. Mendi aukeratua: Bisaurin. Igoera luzeegia ez izaterak eta bere elur malda tenteak erakartzen ninduten ezagutu gabeko inguru horretara. Azkenean, jendea animatu eta hirukotea abiatu ginen ortziral gauean Lizarako aterpera. Nik aterpean pasako nuen gaua eta beraiek furgonetan. Gaueko 11ak aldera iritsi ginen kotxez betetako aparkalekura. Beraz, biharamuneko hitzordua jarri aterpean gosaltzeko eta denak ohera.
Berandu jeiki ginen eta lehenengo ezustekoa hartu genuen segidan. Nere bi lagunak materialik (kranpoiak, pioleta eta betaurrekoak) gabe etorri ziren. Enfin! Zorionez aterpeko jende jatorrak berena utzi zigun (betaurrekoak ez bertze gauzak) eta berandu baina goraka abiatu ahal izan ginen.
0h 00min: Lizarako aterpea (1540m)
Horrela, zortziak eta erdiak inguruan, nahi baino askoz ere beranduago aterpearen atzeko pistatik gora egin genuen.
Lehen maldak pistatik igota Collado do Foraton lepoa begibistan.
Bidean aurkitu genuen zelai bakarra. 1100 metroko desnibela gainditzen da metro guttitan, beraz dena gora!
Aterpearen inguruko larreak behean gelditu ziren.
1h 04min: Collado do Foraton (2032m)
Erritmo bizian lehenengo elur malda gainditu eta lepora ailegatu ginen. Nahiz eta eguzkiak denbora asko zeraman berotzen elurra oraindik egoera oso onean zegoen. Aurrean, Bisaurineko malda famatua.
Beraz goraka hasi ginen tarteka argazkiak egiteko geldituz.
Malda honek metro gutxitan 600 metroko desnibela irabazten du.
Momentu batzutan, elurrarekin 40 graduko inklinazioa ere hartzen du.
Arrastoa zuzenean igotzen zen, beraz gu ere.
Azkenean, malda pixkat etzaten da eta gailurra ikusten da hurbil.
Abiapuntua behean...
...eta bista ederrak gainetik.
Lagunak azken metroetan.
Berriz ere Lizarako aterpe ingururantz gainetik.
Azkenean, aldapa tentean denbora dezente pasata gailurreko bista zoregarriez gozatu ahal izan genuen. Kornisa beldurgarrien artetik ateratzen ziren korridoreetatik eskalatu zutenak.
Gu pozik goian.
Giro ederra zegoen gailurrean. Jende asko eta jatorra. Folklorea ere ez zen faltatu.
Castillo de Acher, Auñamendi eta abar...
Mendizaleak kornisa artetik ertzera ateratzen.
Goian ederki gosaldu ondoren, beheraka abiatu ginen lasai-lasai. Argazkian tontorreko jendetza ageri da.
Beheeeeraaaaaaaa!
Malda pixka bat etzaten da lepora inguratu ahala.
Berriz ere Collado do Foratonen.
Atzera begirada igo eta jeitsitakoari.
Oraindik horraino jeitsi behar genuen.
Baina aurretik atseden bat hartu genuen aurkitu genuen lehen belar zatian.
Eta gero ipurdi-eski modalitateari egurra ematen.
2012an olinpikoa izanen den kirola.
Elurretik ateratzeko puntuan, udaberriko paisaia zoragarriak!
Baina egun beroan, hodei ilunak agertzen hasi ziren.
Guri jadanik bost axola, aterpea hurbil baikenuen.
Aterpera ailegatzen.
Iritsi ginenean, aldatu eta bazkari ederra egin genuen Lizaran. Eskerrak eman utzitako materialagatik, ordaindu eta bueltan abiatu ginen. Bidean Esako urtegian bainu ederra eta azkar-azkar Atarrabiara Doctor Deseoren kontzertu bat ikustera, egun bikaina borobiltzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina