Motxilak ikaragarrizko pisua zuen eskiak, botak, lo zakua, janaria, ura... tarteko. Gainera 2000 metroraino ez zegoen elurrik, beraz aterperainoko bidea eskiak eramanez egin beharko genuen.
Camouko etxoletatik barrena Glereko haranera sartzen. Giroa bikaina!
Elurra oso goian zegoen oraindik.
Haranaren beste aldean, goian, La Glereko aterpea ikusten genuen. Erreserba eginda genuen, beraz ez zegoen presarik afaltzeko ordua arte.
Bidean hainbat geldialdi egin genituen atseden hartzeko eta inguruaz gozatzeko.
Neouvielle mendia lainoen artetik mehatxati ageri zen.
Harana behean ari zen gelditzen eta pistak zig zagen laguntzaz altuera irabazten zuen. Bidea mozteko hainbat laburbide daude. Hala ere, gure pisuarekin erritmo hobea generaman pistatik.
Eguna aurrera joan ahala argazki politak uzten zizkigun.
Azkenean pistatik eta laburbideetatik, Glereko lakura ailegatu ginen. Gutxi falta zen aterpera heltzeko.
1h 50min: La Glere aterpea (2184m)
Behin aterpera helduta, gure erreserba baieztatu, gelak gauzak utzi eta afaldu genuen, lagunen zai egon gabe. Beraiek bederatziak aldera helduko ziren. Aterpea ikaragarria! Gela txikiak, afari bikaina eta aterpe berria. Gainera, jende gutxi geunden horrelako aterpe batentzat (64 toki). Aterpeko terrazako bistak ere apartak ilunabarrean.
Eguzkia sartu eta gero, iluntzen ari zela, gure lau lagunak ere aterpera ailegatu ziren. Afaldu eta biharamuneko plana eta hitzordua egin ondoren lotara joan ginen guretzat bakarrik zen 6 tokiko gelara.
2010/05/22
0h 00min: La Glere aterpea (2184m)
Gau ona pasa eta gero gela erosoan, jeiki eta ederki gosaldu ondotik zazpiak pasatxotan gorantz abiatu ginen. Gaua epela izan zen, baina elurra nahiko gogor zegoen. Irudian Neouvielle laino artean.
La Glere eta Coume lakuak ezkerretan utzi genituen. Irudian gero eta beherago gelditzen ari zen La Glere aterpea.
1h 00min: Lac det Mail (2354m)
200 metro inguruko desnibela irabazi ondotik, laku izoztu honetara ailegatu ginen eta laku izoztu askok osatutako lautada zurian barneratu ginen.
Mail, Manche, Estelat Inferieur eta Estelat Superieur lakuek osatzen zuten aipatutako lautada txuria. Bertan aurreratzea gozada bat zen.
Lakue osatutako lautadaren bukaeran, Coume Estreteko lepora igotzen zen kanal zabala hartu genuen. Irudian atzekaldean ikusten dena.
Estelat Superieur lakua zeharkatu ondotik kanalean edo tuboan sartu ginen zuzenean. Bertan elurra nahiko gogor zegoen baina ongi igotzen zen, nahiz eta malda zenbait momentutan nahiko tentea izan.
Kanala Coume Estreteko lepoan bukatzen da azken metro tentea igo eta gero. Irudian lepora ailegatzen.
2h 10min: Col de Coum Estrete (2767m)
Lepora ailegatuta geldialdia egin genuen. Pic Long laino tartean.
Ordesa-Gavarnieko mendiak aipatu lepotik.
Lepoan denak elkartu ondoren, ezkerretara biratu ginen zeharkako aldapa tente bat gaindituz, gailurrera eramanen gintuen arista zabalaren bila. Irudian aristara ateratzen.
Poliki-poliki aristan gora igotzen hasi ginen laino tartean ezkutatuta zegoen gailurraren bila.
La Glere aterpea jadanik oso behean ikusten zen.
Arista zabaletik kota batetara heldu ginen. Gailurra laino tartean hurbil zegoen.
Azken metroetan eguzkia eta lainoak tartekatuz.
Non dago gailurra?
Bapatean lainoak urrundu ziren eta tontorra ikusi genuen gugandik metro gutxi batzutara.
Lagunak tontorrera ailegatzen.
3h 15min: Turon de Neouvielle (3035m)
Azkenean bai! Sekulako poza hartu nuen gailurra harrapatzean. Izan ere, nere lehen mendia zen eskiein eta lehen ordubetean ikaragarri sufritu nuen, ia buelta hartzeko punturaino. Ondoren, trukoa hartu, buelta Maria delakoa ikasi eta gora!
Gailurrerako azken metroak aterpean ezagutu genituen hiru kataluniarrekin egin genituen. Gailurreko argazkia ere bai.
Vignemale ezagun zaharra.
Bista ederrak zeuden gailurretik.
Trois Consellers mendiko ertz elurtua benetan erakargarri zegoen.
Neouvielleko gailur hurbilean ere mendizaleak gustora egonean. Laino erabat desagertzen ari ziren eta gustora egon ginen gailurrean.
Baina jaisten ere hasi beharra zegoen ez bagenuen ekurra oso gaizki aurkitu nahi. Aupa kuadrila!
Sasigailurrera bueltatu ginen eta hemendik igoerako bidea hartu beharrean, Maniportet lakuetara jaitsi ginen.
Elurra baldintza onetan zegoen eta nahiko ongi defenditu nintzen. Nire helburua jaistea zen, bertzeak gozatzen ari ziren bitartean.
Lakuren bat urtzen hasia zen eta kontuz ibili behar zen erori gabe.
Jaitsiera oroorrean oso erraza da eta ez dauka zati arriskutsurik. Era berean, disfrutatzeko malda asko daude. Neouvielle beti presente.
Azkenean Maniportet, Verts, Mounelle eta Mounicot lakuak atzean utzi eta gero aterpea ikusi genuen berriz ere.
La Glere lakura ailegatzen. Hemen eskiak kendu genituen eta azken malda igo aterpera heltzeko eta merezitako bazkaria egiteko.
Ikaragarrizko eguna izan zen. Ezagutzen ez duen jendea animatzen dut zonalde honetara joatera. Arratsaldean, aterpeko terrazan garagardoz ase ginen. Biharamunean berriz, lagunak Mont Arrouy mendira igo ziren. Ni aterpean gelditu nintzen, niretzat mendi teknikoegia baitzen oraindik. Hala ere, itzultzekotan gelditu nintzen. Laster arte Neouvielle!
Preciosas fotos. El monte en todo su esplendor jeje...y nosotros que lo aprovechamos.
ErantzunEzabatuA ver si nos llega pronto el blanco elemento.
Gracias!
ErantzunEzabatuEstamos ansiosos de que llegue ya!
Un saludo!