EGUNA: 2013/07/04-05IRTEERA: Plan d'Aragnouet (1395m)
ZAILTASUNA: F. Ez dauka inolako zailtasunik ibilbide osoan.
DENBORAK:
- Plan d'Aragnouet - Refuge de Barroude: 3 ordu eta 15 minutu
- Refuge de Barroude - Pic de Port Vieux: Ordu bat eta 15 minutu
- Pic de Port Vieux - Plan d'Aragnouet: 3 ordu
NOLA IRITSI: Euskal Herriaren iparraldetik ateraz gero, A64 autobidetik joanen gara Saint Lary Soulan herriko irteeraraino. Herri honetara iritsita Aragnouet-Bielsa tunelera igotzen den bidea hartuko dugu. Tunelera iritsi baino kilometro batzuk lehenago, Piau Engaly eski estazioko bidegurutzea baino pixkat gorago, bihurgunen itxi batean utziko dugu autoa. Euskal Herriko hegoldetik ateraz gero, azkarrago iritsiko gara Pirinioetako Autobidea hartuta Jaca hiriraino. Jacatik Sabiñanigo eta Huesca lotzen dituen bidea hartuko dugu, baina segidan Ainsa eta Boltaña herrietara doan desbiazioa hartuko dugu. Ainsa herrian, iparraldera lehen aipatutako tuneleraino segi beharko dugu, tunela zeharkatuta aipatutako lekuan autoa utziz.
DESKRIBAPENA:
Negua eta udaberriak udari utzi diote lekua. Pirinioek gustura hartu dituzte lehen eguzki printzak eta malda zuriak berdez jantzi dira. Errekak indartsu jaisten dira goietako elurra eramanez eta behi, ardi eta behorrak beren udalkuetan kokatzen hasi dira. North Face eta Ternuak patrozinatutako eskiatzaileek, Quechuako ibiltariei utzi diete bidea. Ikusgarri dago Pirinioa, galaz jantzita.
Horrela egonik, guzti hortaz disfrutatzeko ateraldia diseinatu eta tarte bat hartuta bidean jarri gara. Gela ibar polita izanen da gure helmuga. Bertan kokatzen da Barroudeko aterpe polita, La Munia mendiguneko paretatzarren azpian. Handik hurbil baita, Port Vieux edo Puerto Viejo de Bielsako lepo historikoa, hamaika batailaren lekuko. Guztia bisitatzeko ibilbide zirkular bat diseinatu eta gogotsu abiatzen gara.
2013/07/04:
9:45 : Plan d'Aragnouet (1395m).
Autoa aparkaleku txikian utzita, presa handirik gabe pista zabalean goiti abiatu ginen.
Zati batzutan oihantxo politetik eramaten gintuen bideak. Kolore biziak alde guztietan.
Oihantxotik ateratzean, harana zabaltzen da, zuhaitzak bukatzen dira eta ikuskizuna hasten da.
10:28 : Port Vieux-Barroude bidegurutzea.
Puntu honetan zubitik erreka gurutzatu eta Barroude lakuetara igotzen den bidea hartu genuen. Bertan dago izen bereko aterpea ere. Zuzen segituz gero, Port Vieux lepo mitikora joanen ginateke. Bertatik eginen genuen itzulera, horrela ibilbide zirkular ederra itxiz.
Erreka indartsu jaisten da azken elurrak eramanez.
Bide erosoan paradisuan barneratzen gara.
Gelako haran berdea ez da inguruko bertze batzuk bezain bistatua baina edertasunean ez dauka bertzeen enbidiarik.
Parean ikusten dugu gure biharamuneko helburua: Pic de Port Vieux.
Eta baita mendiaren iparraldeko kanal ikusgarria ere. Eskiada bikaina izan beharra dauka negua, 1000 metroko desnibela jaisten baita kanaletik! UUuaaaaaauuuuu!
Bidea altuera irabazten hasten da eskuineko norabidea hartuz. Urrunean, Port Vieux mendiaren eskuinetara izen bereko lepoa ikusten da. Bertatik jaitsiko ginen biharamunean mendia egin eta gero.
Haraneko nagusiak atseden hartzen...
Hemen egonen dira iraila bukaera arte. Ez dute atzeko mendi ederrak igotzeko batere interesik.
Poliki-poliki Barroudeko zirkua ixten duen harresi ikaragarriak bere paretak erakusten zizkigun.
Eskuinera biratzen da bidea eta Gela eta Gerbats mendi ikusgarrien oinean dagoen ur-jauzira abiatzen da.
Alfonbra berdearen gainetik erraz irabazten da altuera.
Ur-jauziak gero eta hurbilago genituen.
Ur-jauzien azpian lehen elur lausoak zeharkatu genituen.
Pareta ederra genuen aurrean...
...baina bidexka sigi-sagatsuak eskuak erabili gabe gainditzen laguntzen digu.
Behin ur-jauzien paretatxoa gaindituta bide laua da eta elurretik aterpera iritsi ginen.
13:00 : Refuge de Barroude (2377m).
Hiru ordu pasatxoan 1000 metroko desnibela gainditu ondotik aterpe ederrera iritsi ginen. Bertan pasako genuen gaua. Aterpe txikia da Barroudekoa, izen bereko zirkuan kokatuta. 34 lagunentzat du lekua irekita dagoenean. Neguan berriz, gutxiago. Inguruan mendi handirik ez izateak, bertan lo egiten duen jende kopurua nahiko txikia izatea ekartzen du. Troumouseko ekialdeko arista edota Gelako hegoaldeko korridorea igotzeko abiapuntu aproposa da, baina bata zein bertzea ibilbide teknikoak dira eta ez daude jende gehienaren eskuragarri. Port Vieux, Barrosa eta bertze mendi errexagoak aldiz aterpean lo egin beharrik gabe, egunean bertan igo daitezke, eta honez gain, ez dira ezagunegiak.
Guk dena den, bi egunetan igoko genuen mendia. Batetik, eguzkia ateratzerako gailurrean egon nahi genuelako egunsentiaz disfrutatzen. Bertzetik, aitzakia ezin hobea zelako hori aterpe eta inguru bikain honetan gaua pasatzeko. Bazkalostean, arratsaldea inguruaz disfrutatzen eman genuen. Argazkian, Barroudeko lakuetako bat eta Port Vieux mendia.
Zazpi eta erdietan afaldu eta bederatzi eta erdietarako ohean geunden. Biharamunean goiz iratzarriko ginen.
2013/07/05:
5:04 : Refuge de Barroude (2377m).
Biharamunean lau eta erdietan jo zuen iratzargailuak. Nahiko gau ona pasa genuen, bederatzi pertsona bertzerik ez baikeunden aterpean eta lekua ugari genuen. Zaindariek prest utzi ziguten gosaria hartu, gauzak prestatu eta martxan jarri ginen.
Abiatzean ilun zegoen oraindik.
Dena den, egunsentia ez zegoen oso urrun eta ostertza argitzen hasia zen. Ilargiak lakuetan errflexu polita uzten zuen.
Gure eguneko gailurraren silueta.
5:38 : Port de Barroude (2534m).
Bide errex eta zabaletik lepoa azkar harrapatu genuen. Hemendik aurrera magal zabalean paisaia bolkanikoa gailentzen da.
Paisaia erabat aldatzen da, baina oso erosoa izaten segitzen du.
Gure atzean lehen argiak Troumouse eta Pequeña Munia mendia ikusten uzten digu. Malda horretatik igotzen den Troumouse mendira igotzen den ekkialdeko ertz ederra. Bertzatik oso zaila dirudien arren, PD+ mailakoa da.
Soum de Barroude muino zabalera ailegatu ginen berehala.
5:52 : Soum de Barroude (2674m).
Misterio handirik gabeko gailurretik pasa ginen. Robiñera, La Munia, Pequeña Munia, Sierra Morena eta Troumouse mendiak gailurretik ikusita.
Argazkia ia gelditu gabe egin genuen eguneko lehen gailurtxoan.
Soum de Barroudetik lepotxo batera jaitsi eta eguneko bigarren mendiaren arista erraza igotzeari ekin genion.
Ekialdera begirada izenik gabeko lepotxotik.
Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duenean...
Arista bidexka batetik igotzen da, mendebaldetik gaindituz puntu kritikoenak. Guk emozio pixkat jartzeko trepadatxoren bat egitea erabaki genuen.
Ekialdera amildegi ederra du mendia. Elurrarekin kontuz ibili beharreko emdnia izan daiteke.
Gailurrera ailegatzen...
6:12 : Pic de Port Vieux (2723m).
Et voila!!! Gailurrera iritsi eta ikuskizuna hasi zen!
Inoiz igo dudan gailurrik goiztiarrena. Seiak pasatxoan gailurrean...
Argazkia bai, gailurra bai!
Hego-ekialdean Bielsako harana eta Punta Suelza eta Bachimalako mendiguneak.
Mendebaldean La Muniako mendigunea.
Iparraldean Gerbats eta Gela mendiak eta urrunago, Badet, Pic Long, Campbieil eta aste bat lehenago igotako Estaragne.
Eguzkia ipar-ekialdetik ateratzen zen...
Kolore gorrixkaz jantzi zen Barroudeko harresia. Ezkerretik eskuinera Robiñera, La Munia, Pequeña Munia, Sierra Morena, Troumouse, Pic Heid, Petit Pic Blanc, Gerbats, Gela, Pic Long, Campbieil, Estaragne, Mechant, Bugatet...
Ikusgarrienetarikoa dudarik gabe Gerbats, bi egunetako protagonista.
Hegoaldean, gorriz jantzitako Barrosa, Punta Roya eta urrunean Punta Suelza.
Flipatzen ari ginen gailurrean baina goiz joateak tenperatura fresko xamarra izatea ere suposatu zuen. Haize freskoa zebilen eta ordu erdi inguru egon ondotik, beheraka abiatzea erabaki genuen berriz berotzen hasteko.
Gailur gorrixkari agur erran genion. Atzenduko ez dugun gailurra...
Mila metro beherago Gelako harana genuen zai.
Azken begirada eta behera...
Jaitsiera ekialdeko aristatik eginen genuen port Vieux leporaino. Bidexka dago zati guztian baina oso aldapatsua da. Elurrarekin edo izotzareki zati arriskutsua izan daiteke ondoan dagoen amildegiagatik.
Ibon de la Pinera de Puerto Viejo lakua behekaldean.
Zatirik aldapatsuena gibelean utzita ertzetik doan bidexka segitu genuen.
Gela eta Gerbats mendien bertze ikuspegi bat gehiago.
Barrosa ezkerrean eta Port Vieux eskuinean...
Horrela oraindik itzalean zegoen lepora iritsi ginen.
7:32 : Port Vieux edo Puerto Viejo de Bielsa (2372m).
Lepo historikoa da hauxe. Frantzia eta Espainiaren arteko muga bertatik zeharkatzen zuten milaka pertsona duela urte aunitz. Merkataritza trukeak egiteko erabiltzen zen garaietan. Geroago, kontrabandoan ere bertatik pasatzen ziren. Espainiako Gerra Zibilean aldiz, ehundaka pertsonak bertatik egin zuten ihes Frantziako lurretara. Haurrak, emakumeak, zaurituak... frankismoaren atzaparretatik ihes joan ziren. Bolsa de Bielsa deitzen zen erresistentzia taldekoek hemendik egin zuten ihesi. Lepoan plaka bat dago Errepublikaren alde egiteagatik hil zirenak eta ihes egin zutenak gogoraraziz. Hau beraiengatik doa!
Aipatutako plaka beltza, lepoko seinalearen azpian.
Leku historiko honetan gozatzen egon ginen denbora tarte batean.
Gela harana lepotik.
Bertako oroigarri eta panelak irakurrita, hotzikara batek gorputza inguratzen zigula beherakoari ekin genion. Pikotzarekin mendian tailatutako bidexka hau milaka batailaren testigu ixila da. Harriek hitz egingo balute...
Port Vieux lepotik jaisten den bidexka zati batzuk negu honetako elur-jauziek txikituta utzi dituzte. Leku honek neguan bertze itxura izanen zuen...
Haran berdea gero eta hurbilago...
Behin bertara jaitsita eroso ibili ginen alfonbra berdean.
Ezin argazkiak egiteari utzi.
Eguzkiak harana argitzen zuela aprobetxatuz hamaiketakoa egiteko tarte zabala hartu genuen.
10:38 : Cabanes de Gela (1704m).
Gosaldu ondotik, bideari segika etxola polit honen ondotik pasa ginen. Ederra da benetan, baina artzainek bertzerik ezin dute erabili. Pena...
Paradisua atzean uzten...
Puntu honetan ibilbide zirkularra itxi genuen. Kotxera pista jaistea bertzerik ez zen falta.
Eskuz bere garaian zulatutako pista...
11:44 : Plan d'Aragnouet (1395m).
Paraje ikaragarriari agur erran genion. Mundu guztiari gomendatzeko moduko lekua!
En noche de luna llena
atravesamos la sierra
lentamente sin hablar
la luna en su plenilunio
y nuestra pena a la par.
Para que se nos perdone
la guerra que la quebranta
me tiendo y beso mi tierra
con el hombro la acaricio
antes de pasar la raya.
En Catalunya dejé
el día de mi partida
media vida adormecida
me lleve la otra mitad
para no quedarme sin vida.
Ahora en tierras de Francia
luego mas lejos tal vez
me moriré de añoranza
de añoranza viviré.
(Port Vieux lepoan idatzita dagoen poemetako bat, franklismoaren aurka borrokatu ziren guztiei eskeinita,)
Ederra benetan, argiarekin kontrastean ateratako argazki batzuk erabat ikusgarriak dira.!!!
ErantzunEzabatuArraroa egiten zait eskiak oinetan ez dituzuela ikustea je,je,je.
Erreporra primerakoa eta Robiñera nola dagoen ikusteko ere balio izan dit, hilabete hontan bertara hurbiltzeko asmoarekin gabiltz eta.
Emaneurre!!!!!
Aupa Xabi!
ErantzunEzabatuEskiek aurtengoa egin dute! Urte ona izan da zentzu horretan ia uztailaraino eskiatzen egon bainaiz. Orain botak jantzi eta ez pentsa agujeta ederrak utzi zizkidan 1400 metroko jaitsierak. Ahaztuta nuen zer zen oinez jaistea. Jejeje. Paraje horretan erraza da argazki onak egitea. Ni behintzat flipatzen gelditu nintzen tokiarekin.
Bertzalde Robiñera bikain dago! Elur dexente izango du bere hegoaldeko palan (hortik igotzen baduzue), baina goiz harrapatuz gero disfrutatzeko. Mendi bakartia da bertze hiru milako aunitzekin konparatuz, nik duela 2 urte edo egin nuen, baina niri behintzat asko gustatu zitzaidan ingurua. Hori duzue falta zonaldeko 3000ak akitzeko ezta? La Muniako kresterioak latza izan behar dik ez? Egun horietan bere azpitik ibili ginen eta paretak ikaragarriak dituk Barroude aldera.
Segi bixkor eta jarriko duk erreporra Robiñera igotakoan!
Aio!