EGUNA: 2022/03/05
ABIAPUNTUA: Espace Nordique Arette-La Pierre Saint Martin (1520m)
ZAILTASUNA:
- Eski zailtasuna: S2
DENBORAK:
- Igoera: 2 ordu eta erdi
- Jaitsiera: Ordu erdi
NOLA AILEGATU:
Gure kasuan Izpegiko lepoa zeharkatu eta Behe Nafarroa eta Zuberoan barrena egiten dugun Aretteko eski estaziorainokoa. Garazitik Larzabalerako bidea hartu eta hemendik Atharratze aldera doan bidea hartuko dugu. Atharratze gurutzatu eta eskuinetara Santa Grazira doan bideari segituko diogu. Santa Grazitik goiti, Soudeteko lepotik ezker hartuta, ailegatuko gara Arette-La Pierre Saint Martingo ipar-eski estaziora.
KRONIKA:
Eguraldi grisa iragarrita zegoen astebururako, baina ezin etxean gelditu eta Areta aldera jo genuen aitzineko eguneko elur fresko bila. Balizko ikuspen falta zela eta, baso artean ibiltzeko plana diseinatu genuen, Rocher de l'Osque ikusgarriaren azpian paradisu ttipi bat aurkituz.
9:41 : Espace Nordic Arette-La Pierre Sain Martin (1520m)
Goizean hurbildu ginen Areta aldera. Kafe bat herrian eta mendatean goiti ipar-eskiko estazioraino igo ginen. Gauzak prestatu eta ongi zapaldutako pistetatik ekin genion egunari.
Ipar-eskiko pisten lasaitasunetik alpinoko kalapitara pasatu ginen. Estazioaren punturik baxuenera ailegatzen dira ipar-eski pistak eta bertatik Les Ifs pista gorria hartu genuen ezkerretara.
10:59 : Cabane de Camplong (1640m)
Inguru eder honetan dagoen etxola hau bisitatu genuen goiti segitu aitzinetik. Etxetik atera ginelarik ez genuen hain ikuspegi zabala izatea espero eta momentuaz gozatzen ari ginen.
GR10a pasatzen da inguru honetatik, bi harkaitzen azpiko pasabide horretatik
hain zuzen ere.
12:35 : Telesiege le Panoramique (2153m)
Behin teleaulkiaren goitiko aldean, eraikinaren kontra babestu eta lainoak joateko zain egon ginen gehiago igan edo ez erabaki aitzin. Tarte batean egon ondotik, eguna gehiago iluntzen ari zela ikusita, foka-larruak kendu eta pistetatik beheiti jaitsi ginen autoraino.
Eguraldiak utzi ziguna ongi baliatu eta leku zoragarri bat deskubritu izanaren pozaz akitu genuen goiza. Hurrengo baterako planak diseinatzeko ere balio izan zigun...
BIDEOA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina