2015/11/01

Bricoutou (1815m)

EGUNA: 2015/11/01

IRTEERA: Labrenere (1112m)

ZAILTASUNA: Errexa (F). Ez dauka inolako zailtasun teknikorik.

DENBORAK: 
  • Labrenere - Pic Bricoutou (Anneseko bailaratik): 2 ordu
  • Pic Bricoutou - Labrenere (Labrenereko bailaratik): Ordu eta erdi
NOLA IRITSI:
Labrenereko aparkalekua Lescun herritik gora dago. Lescunera iristeko, gure kasuan, Nafarroa Beherea eta Zuberoako probintziak zeharkatzea da lasterrena. Donibane Garazi, Lartzabale, Maule eta Atharratze herriak pasata, Montori herrian utziko ditugu Euskal Herriko lurrak. Lanne en Baretous herrira ailegatuko gara hurrena eta herri hau pasata eskuinetara Arette herrira doan bidegurutzea ikusiko dugu. Bertara joanen gara. Arettetetik Issor herrian barrena, Aspeko bailarara iritsiko gara. Behin hemen, Zaragozako norabidea hartuko dugu eta kilometro batzuz bailara sartu ondotik, eskuinetara Lescun herrira doan desbideratzea aurkituko dugu. Puntu honetara Pirinioen hegoaldetik ere irits daiteke, Jaca eta Somporteko tunelean barrena. Lescun herrira iritsi baino pixkat lehenago, Labrenereko aparkalekura gidatuko gaituzten seinaleei segiko diegu.

DESKRIBAPENA:
Udazken koloreez bustitzeko asmoz, Lescun aldera hurbildu gara bertze behin ere. Aurten udazkena lasterrago doa eta jadanik zuhaitzak biluzik ageri dira. Kolore bestarik ez beraz... Dena den, Lescun liluragarriko bertze txoko eder bat ezagutu dugu: Anneseko bailara.

8:12 : Labrenere (1112m).
Eguzkitsu ernatu zen azaroaren lehena. Eguzkitsu eta epel azaroa izateko. Hala ere, paisaiak garai hotzagoak gainean ditugula oroitarazten zigun.



Bezperan igotako pistatik metro batzuk jaitsiko ginen, aurkituko genuen lehen bidean ezker hartzeko.


Begiratzen duzun lekutik begiratzen duzula, Lescunek beti du zerbait erakusteko...


Le Pain de Sucre arroka gure eskuinetara utzi genuen. Bidegurutze guztietan ezkerreko bidea hartu behar da hasiera honetan.


Lescungo belagiak goizeko argi apaletan...


Bricoutou menditik jaisten den arista inguratuta Anneseko bailaratxoan sartu ginen.


Ederra, lasaia, Lescungo gehienak bezala... Eta gibelean Lescungo nagusia, Billare, alde guztietatik iksugai.


Pagoak lehen elurteen zain daude, neguko jantziak jantzita.


Azaroaren bata hildakoak oroitzeko eguna du jende anitzek. Garai batean, eternitatea honelako trikuharrietan bilatzen zuten...


Bailaratxoa igo ahala, inguruaz begiratzeko geldialditxoak egin genituen behin eta berriz.


Goitiko partetik Laristeren iparraldeko arista belartsua ikusten hasi ginen. Anneseko zirkutxoa hurbil zegoen jadanik.


Igotako bailaratxoa gibelean...


9:38 : Cabanes d'Annes (1770m).
Hala, bailaratxoaren bukaerara ailegatu ginen. Lariste eta Bacque mendiek inguratzen duten zelaitxo eder honetan egoera kaskarrean dauden etxola pare bat dago.


Zelaitxora ailegatzen...


Zirkua eta etxoletako bat.


Bertze etxola...


10:14 : Col d'Escourets (1755m).
Hemendik ekialdeko norabidea hartu eta lepotxo honetara ailegatu ginen altuerarik irabazi gabe. Bricoutou mendia hurbil zegoen jadanik.


Lepotik iparraldera biratu ginen eta belardi batetik gailurra harrapatu genuen.


10:20 : Pic Bricoutou (1815m).
Burcq, Cotdoguy, Marmida, Lariste eta Bacque ezkerretik eskuinera.


Anneseko zirkutxo polita.


Gailurretik metro batzuk iparralderago joanda Lescun ingurura ikuspegi ederra dago.




Gailurrean tartetxo bat pasata beheiti abiatu ginen. Beheitirakoa ez genuen igotako bidetik eginen, Labrenereko bailaratik baizik.


Labrenereko bailararen ikuspegi bat jaitsieran.


Meteofranceren iragarpenak ez ziren guztiz bete eta goizeko hamaiketatik aitzin gailur gehienak lainoz inguratuta zeuden. Penoteko etxolak gure eskuinetara utzi genituen.


Bertze xoko polit bat Labreneren.


11:35 : Cabanes d'Itchaxe (1450m).
Etxola hauetara ailegatzean hamaiketako egiteko tarte zabala hartu genuen.


Itchaxeko bertze etxola bat. Hemendik beheiti pista batetik autoraino itzuliko ginen.


12:50 : Labrenere (1112m).
Lau ordu eta erdi beranduago ibilbide zirkularra itxi genuen Lescungo paraje eder honetan. Badator negua...


...eta laster jantziko dira zuriz bazter hauek.


BIDEOA:

6 iruzkin:

  1. Joer ze argazki eta errepor ederra!!!

    Lescun ez dut batere ezagutzen eta bertako kronikak irakurtzen ditudan bakoitzean ahozabalik gelditzen naiz, oraingoan bezala. Ea bertara noiz hurbiltzen garen.

    Eman eurreeeeeeee!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa Xabi!!

    Mila esker!!

    Igoerako Anneseko bailara ezagutu gabea nuen eta ezagutzeko asmoz prestatu nuen itzuli hau. Berez luzexeagoa egiteko asmoa genuen baina halabeharrez moztu genuen. Pasatzen diren bi bailarei Lescunen fragantzia darie %100ean. Lasaitasuna (igoerakoan inor ez), oihan politak, zelai berdeak, errekatxoak, abeltzantza giroa, etxolak eta mendi punta harkaiztsu eta ikusgarriak inguruan. Gainera etxetik nahiko hurbil.

    Ongi segi!!

    ErantzunEzabatu
  3. Xabikin bat nator! ze argazki ederrak artista!
    Furgoneta arrankatu eta bertan agretzeko gouakin...

    Gorantziak, gongo gatxik!


    ErantzunEzabatu
  4. Que guapo estaba!! Preciosas fotos Estebe!! Lescun nunca defrauda!! ..pero es caprichoso con el tiempo! A mi me la jugó hace unos días!

    El Bricotou lo subí hace unos cuantos años con esquís, 2009, con tiempo revuelto, creo que hicimos la misma vuelta que vosotros, entonces otro blog, el viejo, por si quieres ver las fotos...

    https://picasaweb.google.com/116280671049564070553/Bricoutou#

    ErantzunEzabatu
  5. Hola David!!

    Pues con esquís también tiene que ser muy bonito... Nosotros teníamos intención de hacer la arista norte del Lariste y después bajar por donde bajamos, pero tuvimos un problemilla y por eso acortamos nuestra vuelta...

    Un saludo máquina!!

    ErantzunEzabatu