EGUNA: 2015/11/29
IRTEERA: Tournaboup (1450m)
ZAILTASUNA:
- Eski zailtasuna: S2
DENBORA:
- Igoera: 2 ordu eta erdi
- Jaitsiera: Ordu bat
NOLA IRITSI:
Lourdes hiritik hegoaldera joanda, Argeles eta Luz Saint Sauveur herrietara iritsiko gara hurrenez hurren. Azken herri honetan Tourmalet mendate mitikorako bidea hartu behar da eta Tournaboupeko aparkalekura igo.
Tournaboupeko aparkalekua gauean |
DESKRIBAPENA:
Hasi dugu aurtengo eski denboraldia eta elur eta egun bikainarekin hasi ere. Lehen elurteak elurra nahiko altu utzi badu ere, Pirinioek aukera anitz eskaintzen dituzte elur horretaz gozatzeko. Horietako bat da Bareges eski estazio ingurua, zalantzarik gabe klasiko bat eskiatzaileen artean. Barbe, Bedera, Onceteko lepoa, Aoubeko lepoa, Bonida... aukerak ugariak dira.
9:15 : Tournaboup (1450m).
Furgonetan gau hotza pasa eta gero, presa gehiegirik gabe abiatu ginen, eguzkiari bere lana egiten uzteko.
Lehen metroak errepidetik eginda, 1650 metro inguruan errepidea utzi eta Aoubeko bailaratxoan barneratu ginen.
10:15 : Cabanes d'Aoube (1850m).
Lehen malda bat gaindituta, Aoubeko etxolen lautadatxora ailegatu ginen.
11:02 : Lac d'Aouda (2225m).
Bertze malda tenteago bat gainditu eta Cremat eta Pene Blanque mendiek osatzen duten zirkura ailegatu ginen. Eskuinean Onceteko lepoa ageri da, izen bereko mendia eta Pene Blanqueren artean; ezkerrean berriz, gu igoko ginen Aoubeko lepoa.
11:44 : Col d'Aoube (2369m).
Bertze malda tenteago bat eta kornisa delikatu bat zeharkatuta lepora ailegatu ginen. Berez asmoa bertze aldera jaitsi eta ibilbide zirkular bat egitea zen. Baina, bertze aldea elur gutxirekin zegoenez, igotako bidean harrapatutako elurra aprobetxatzea erabaki genuen.
Honela denboraldiko lehen jaitsiera elur bikainetik egin genuen.
13:51 : Tournaboup (1450m).
Berriz ere autoan, trasteak bildu eta etxera.
BIDEOA:
Ederra! ze zuriak dauden Auñamendiak!
ErantzunEzabatuAupa Giroa!
ErantzunEzabatuBueno zuri bai, baina ez gehiegi ere... Ea noiz botatzen duen gehixeago, ze martxa honetan...
Ongi segi!