ABIAPUNTUA: Intza (313m)
ZAILTASUNA: Erraza (F)
DENBORAK:
- Intza - Ttutturre : 2 ordu
- Ttutturre - Intzako Dorrea (kaskoz kasko) : 2 ordu eta erdi
- Intzako Dorrea - Intza : Ordu eta erdi
NOLA AILEGATU:
Intza herria Nafarroako Araitz bailara lasaian kokatua dago. Bertara ailegatzeko Donostia eta Iruñea arteko A15 autobidetik joatea da lasterrena. Lekunberri inguruan Betelu herrira jaisteko errepidea hartu eta herri honetatik Intzara joaten denari segituko diogu.
KRONIKA:
Aralar mendizerra Euskal Herriko mendigunerik garrantzitsuenetarikoa da. Gaineko larre zabalak amildegi bilakatzen dira Araitz bailarara ailegatzean, Malloak deitzen den mendigunea sortuz. Duela urte batzuk Malloen iparraldean Balerdi ikusgarria eta Artubi bisitatu genituen. Oraingoan mendilerroaren hegoaldean gelditzen diren mendiak igo ditugu, Ttutturre politean hasi eta Aralarko mendirik altuena den Intzako Dorrea mendiraino. Aralar ezagutzeko ibilaldi ezin hobea.
9:15 : Intza (313m)
Intzako plaza deitzen dioten etxe multzoan utzi genuen ibilgailua, Balerdi dotorea laino artetik dotore ageri zela.
Eguneko lehen gailurrean Aralarko ikuspegiaz ezin izan genuen aunitzik gozatu. Aitzinera segitu edo ez ere zalantzan ibili ginen. Hala ere, GPSa lagun galtzeko beldurrik ez genuen eta hodeiak desagertuko ziren esperantzan segitzea erabaki genuen.
Lehen mendia utzi eta bidexkarik segitu gabe ahal izan genuen lekutik jaisti ginen.
Laster sartu ginen berriz ere laino artean. Hala ere, Aralarko zuhaitz eta kareharriz zipriztindutako larre berde zabalez ederki gozatu ahal izan genuen lainopean.
Galtzeko moduko lekuak ditu Aralarrek egia erran...
Hego-mendebaldera jo genuen goiti-beheiti aunitzeko zati errazetik.
11:43 : Aitzear (1286m)
Hala eguneko bigarren kaskoa bere hegoaldeko magaletik harrapatu genuen. Nortasun gutxiko mendia da eta gainean gailurra iragartzeko postontzirik edo harri-mukururik ere ez du.
Gailurrean gelditu ere egin gabe aitzinera segitu genuen argazkiko etxoletara jaitsiz.
Etxolen zelaitxoa zeharkatu eta berriz goiti... Hori izanen zen eguneko joera.
Etxola politak. Artzainen mendiak dira hauek.
Parean genuen ondoko helburua, Mendiaundi.
Poliki-poliki lainoak saretzen hasi ziren eta inguruaz gehiago gozatzeko aukera izanen genuen.
Azken metroak laugarren tontorrera ailegatzeko.
12:23 : Mendiaundi (1307m)
12:06 : Atallorbe (1275m)
Lainopean zapaldu genuen eguneko hirugarrena ere. Aitzinekoan bezala, kasko zabala izanik ez dago arras argi zein den punturik altuena.Gailur honetan bai bazen apaingarriren bat, nahiko kuriosoa gainera.
Berriz ere gailurra utzi eta jaitsieratxoa Kurutzeaga eta Intzako Dorrea hurrengo helburuak parean genituela.
Bortzgarren gailurrera ailegatzeko harkaitz zurien gainetik ibili behar izan genuen. Hemendik aitzin harkaitzak belarrari lekua irabazten hasiko ziren.
12:36 : Kurutzeaga (1308m)
Bertze kasko bat gehiago. Azken aitzinekoa...
Gaintza inguruak gailurretik...
Geldialdi laburraren ondotik aitzinera segitu genuen. Jaitsieratik Balerdi ingurua ageri zen, gero eta hurbilago.
Kurutzeaga mendia gibelean uzten...
Ertzera atera ginen Intzako Dorrearen azken zatia igotzeko. Ertz erraza da dena den...
Aralarko tontorrera hurbiltzen...
Ahuntzendako paradisua...
Inguruko mendirik handiena izanagatik ere, ia ez genuen inor ikusi inguru honetan ere. Zerikusi gutxi du hemendik hurbil dagoen Txindoki mendiaren jende uholdearekin...
Eguneko seigarren eta azkenera ailegatzen.
13:31 : Intzako Dorrea (1430m)
Bertan akitu genuen Malloetako kaskoetatik egindako zeharkaldia. Oraindik aunitz luzatzen ahal da argazkian ageri den Balerdi mendiraino...
Helburua beteta...
Zerbait jan eta goitian egoteko tarte zabala hartuta beheitirakoari ekin genion. Irudian ikusten den Baratzailko lepotik jaitsiko ginen.
Gibelean utzi genuen Intzako Dorrea, Irumugarrieta izenez ere ezaguna dena.
14:00 : Baratzailko lepoa (1305m)
Malloetako amildegiak Aralarko larre zabalekin lotzen dituen ate natural honetatik pasatzean paisaia erabat aldatzen da.
Bidexka maldatsutik laster jaitsiko ginen Araitz bailarara.
Inguru ikusgarria.
Goitiko aldeko belardiek baso itxiari ematen diote lekukoa.
Tartean berriz ere belardi malkartsu eta panoramikoak...
Malloak.
Gaintza beheitian... Guk ordea bertara jaisten den bidea utzi eta Intzarakoa hartuko genuen.
Gibelera begirada...
Bidexkak utzi eta pista honetatik segitu genuen Intza aldera.
Iratze-lekuetatik...
Gibelean Malloetako tontor bertikalak genituela...
Artubi eta Balerdi...
Hala ailegatu ginen Intzako Auntzin auzoko baserrietara...
Ikusgarria iruditu zitzaidan auzo hau. Ikusgarria eta lasaia. Bertatik zemenztuzko bide bati segika itzuliko ginen abiapunturaino.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina