2011/01/16

Bonida (2529m)

EGUNA: 2011/01/16

IRTEERA: Super Bareges eski estazioa

ZAILTASUNA: Errexa (F+/S2). Igoerako azken zatian eskuak erabili behar dira ertza gainditzeko.

EGURALDIA: Eguzkitsua.

DENBORA: 2h 00min (Igoera).

NOLA IRITSI: Lourdes hiritik hegoaldera joanda, Argeles eta Luz Saint Sauveur herrietara iritsiko gara hurrenez hurren. Azken herri honetan Tourmalet mendate mitikorako bidea hartu behar da eta Super Bareges eski estazioko aparkalekuraino igo. Elur asko badago azken bide zatia itxita egoten da eta beraz, Tournaboupeko aparkalekuan utzi beharko dugu autoa.

DESKRIBAPENA: 
Larunbatean La Montagnette mendia eskiatu ondotik, Luz saint sauvei¡urren lo egin eta iganderako bertze irteera bat egitea pentsatu genuen. Ideia Super Baregeseko eski estaziotik abiatuta Pene Blanquera igotzea zen. Bederatziak aldera eski estazioan autoa utzi eta prestatu ondoren goraka abiatu ginen.

0h 00min: Super Bareges eski estazioa (1740m)
Aparkalekuaren ezkerretan (iparraldean) dagoen pista urdinetik igotzen hasi ginen.


Elurra gogor zegoen goizeko lehen ordu horietan.


Pista goraino igota, aurrean ikusten den lepora igo ginen kanal antzeko batean gora.


Puntu honetan utzi genuen pista.


Eta malda hau igo genuen.


Momentu batzutan inklinazioa nahiko handia zen, baina eguzkiak bere lana egin zuen eta elurra biguin zegoen.


Inklinazio handieneko zatian. Hala ere, argazkian gehiago dagoela ematen du.


Kanalaren bukarean inklinazioa jaisten da eta lautada zabal batera atera ginen.


Atzean Midi de Bigorreko antenak ikusten hasi ginen.


Behin lautadan, zein mendi igo erabakitzen hasi ginen, oraindik ez baitzegoen argi. Hasiera batean Pene Blanque ginen igotzekoak, baina elur gutxi zuela eta Midi de Bigorrera igotzea pentsatzen hasi ginen. Hala ere, azkenean gure ezkerretan gelditzen zen La Bonidako ekialdeko maldak oso itxura ona zuela eta, bertara igo ginen.


1h 15min: Col de la Bonida (2302m)
Malda tentea igo eta aristara atera ginen lepoa baino pixka bat gorago.


Midi de Bigorre lepo ingurutik.


Hasieran aristatik eskiak jarrita igo baginen ere, harria agertzen hasi ahala kranpoiak jantzi eta goraka segitu genuen.


Arista polita benetan...


...eta inguruko bistak politagoak.


Gailurretik hurbil.


Tarteka eskuak jarri beharreko trepada erraz batzuk ditu aristak. Bertze momentu batzutan berriz, nahiko estua da.


Aristan gora.


Hauek jadanik gailurrean zeuden.


2h 00min: La Bonida (2529m)
Gailurrerako azken metroak, atzean Neouvielle nuela.


Gailurrean denbora gutxi egon ginen eta eskiak utzi genituen tokira jaitsi ginen lehenbailehen zerbait jan eta elur baldintza onetan aprobetxatzeko.


Eta oso baldintza onetan hartu genuen egia erran.


Jaitsierako momentu bat.


Lautadatik jautsitako maldaren argazkia.

Eta malda horren jaitsieraren bideo txiki bat. Goiz batean egiteko mendi polita!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina