2014/12/24

Saint Andre (2608m)

EGUNA: 2014/12/24

IRTEERA: Station de Gavarnie-Gedre (1856m)

ZAILTASUNA:
  • Eski zailtasuna: S2
DENBORA: 2 ordu (Igoera)

NOLA IRITSI:
Lourdes hiritik iparralderuntz Argeles eta Luz Saint Sauveur herrietara iritsiko gara. Azken honetatik Gavarnie herrira igoko gara, herria atzean utzi eta eski estazioraino ailegatuz.

DESKRIBAPENA:
Aurtengo eski denboraldiaren hasiera nahi baino gehiago luzatu zaigu. Elur gutti gauden garairako, baina eski estazioetara igoz ibilbide desberdinak egiteko aukera dago autotik eskiak jantzita ateraz.

Intentzio horrekin joan ginen Gavarnie aldera, eski estazio inh¡guruko klasiko bat egiteko: Saint Andre. 

9:47 : Station de Gavarnie-Gedre (1856m).
Presa handiegirik gabe atera ginen pistetan goiti, eguzkiak berotzeko denbora izan zezan. Ibilbidearen hasierako zatia pistetatik egiten denez, elur gutti dagoen garaian aukera ona da. Kasu honetan ere, estazioaren beheitiko partean ez zegoen ia elurrik.


Pistetan goti gindoazela, kartel honek nire atentzioa deitu zuen. Euskal Herritik kanpo, hemengo leku batzutan baino gehiago errespetatzen dute gure hizkuntza zaharra. Gu, kartelari kasu eginez, poliki-poliki igo ginen.


Pimene mendia gibelean.


Ibilbideak ez dauka misterio handirik. Pistetatik segitu genuen Plateau de Saint Andre deitzen de eremura arte eta pistaren ondoko bigarren argindar postean pistak utzita mendiaren hego-ekialdeko maldari ekin genion. 500 bat metroko desnibela du malda honek.


12:00 : Pic de Saint Andre (2608m).
Gailurraren behekaldean dagoen lepotxoan eskiak utzi eta oinez egin genituen aken metroak.


Iparraldera Vignemale ingurua eta Ossoue harana.


Tarte zabala hartu genuen gailurraz gozatzeko, eguraldia lagun.


Hegoaldean Gavarnieko 3000ko mendi guztiak beren ipar aurpegi ilunak.


Ekialdean Pic Long, Campbieil eta Soun des Salettes.


Argazki batzuk atera eta eskiak zeuden lekura itzuli ginen. Jaitsiera ederra dauka mendiak, baina ez genuen elur onegia harrapatu. Gogorra, kostra pixka bat eta bukaran udaberriko elur goxoa.


13:45 : Station de Gavarnie-Gedre (1856m).
Berriz pistakhartu eta igotako mendia gibelean utzita eski estaziora jaitsi ginen. Hasi da denboraldia!!


BIDEOA:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina