2016/02/20

Lasneres (2000m)

EGUNA: 2016/02/20

IRTEERA: Les Salars - Aydius (900m)

ZAILTASUNA:
  • Eski zailtasuna: S2
DENBORAK:
  • Igoera: 3 ordu eta erdi (goitiko aparkalekuraino ailegatuz gero guttiago)
  • Jaitsiera: Ordu eta erdi
NOLA AILEGATU:
Aydius herria Aspe haranean kokatuta dago. Aspera Behe Nafarroako eta Zuberoako lurrak zeharkatuz ailegatuko gara, Arette herritik Issor herrian barrena. Behin Aspen gaudela Aydius herrira eramaten gaituen bide estua hartu eta herrira ailegatu aitzinetik erne egonen gara Les Salars auzora igotzen den pista hartzeko. Les Salarsetik pistak gorago segitzen du, Berangueileko etxoletaraino. Zaila da ordea bertara ailegatzea elurra dagoen egunetan.

DESKRIBAPENA:
"Negu" arraro honetan eskiari neurria hartu ezinean nabil. Bi hilabete bazire Pirinioetara joan gabe, Aspe bailara bisitatu gabe berriz, batzuk gehiago. Azken elurtea aitzakia ederra izan da gure bailara kuttunera itzultzeko.

Bezperan atera ginen eta Cette-Eygun herrixka dotorean eman genuen gaua. Aspeko bertze herriak bezala gehiegi "ukitu" gabea da hau ere eta horrek ematen dio bere xarma. Afalondoan, argazki kameraren gaueko moduarekin jostetan ibiltzeko aukerari ez genion muzin egin. Irudian, Chateau d'Arance gaztelua, Cetten kokatua.



Cette herria eta gibelean Auñamendi dotorea.


9:15 : Les Salars (900m).
Biharamun goizean, elurrak Les Salarsetik goiti doan pistan 900 metroraino igotzen utzi zigun. Hortik, aitzin 4x4 ibilgailuak bertzerik ezin ziren pasa. Hortaz, autoa bidetik baztertu, gauzak prestatu eta gorakoari ekin genion. Gure ibilbidea luzatuko zuen beheitiago hasteak, 1100 metroko desnibela izateraino.


Pistatik metro batzuk eginda, Lasnereseko tontor zuria agertu zitzaigun parez pare.


Ongi elurtua zegoen pista guzia.


9:49 : Granges de Berangueil (1045m).
Etxola hauetara ailegatzen bi aukera daude Lasneresera igotzeko. Etxolen ondotik hasten den pista segitu edo erreka gurutzatu eta Pee Nouqueko aparkalekutik abiatzen den bidea segitu. Guk bigarren aukera hartuko genuen igoerarako eta jaitsi berriz, pistatik eginen ginen.


Berangueileko etxolak gibelean uzten Pee Nouque aldera.


Pee Nouqueko aparkalekura ailegatu aitzin borda eder baten ondotik pasatu ginen.


Olentzeroren etxea...


Hortik aitzin, oihanean sartu eta malda tentetzen da. Paisaia ikaragarria momentu oro.


Bidea ezagutu ezean ez da erraza aurkitzea. Guk zorionez arrastoa egina aurkitu genuen.


Oihaneko azken metroetan...


Behin oihanetik aterata Lasneres mendiaren malda ederrak agertu zitzaizkigun. Mendi eskiko paradisuan barneratu ginen...


Gu Barca deitzen den eremuan goiti igo ginen, izen bereko ertzaren azpitik.


11:22 : Cabanes Cure det Cam (1600m).
Harantxo honetatik doan bidean etxoletan utziko genuen. Bi etxola dira guztira, bat egoera kaskarrean, baina bertzea bikaina, gaua pasatzeko aproposa. Hurrengorako.


Etxolaren atean hamaiketakoa egin genuen aitzinera segitu aitzinetik.


Behin etxolak gibelean utzita bi aukera daude gailurrera igotzeko. Lehena, Taillandereko lepora igotzea eta hortik ezkerretara biratzea. Bertzetik, etxoletan ezkerretara biratu eta Lasnereseko ipar ertz zabaletik gora igotzea. Guk azken hau hautatuko genuen.


Malda zabaletan goiti...


Montagnon d'Iseyeko gailurra elurrarekin zoragarri zegoen.


13:00 : Pic Lasneres (2000m).
Hala gailur apal baina eder honetara ailegatu ginen. Otsaileko larunbat eguzkitsuan bakar-bakarrik geunden gailurrean. Hori ere badu Aspe bailarak.


Midi d'Ossau, Sesques eta enparauak gailurretik...


Ossau harana behean; hurbilago berriz, Arrioutort ingurua, duela bi urte pasatxo Enekorekin bisitatua.


Iparraldean Lauriolle mendia eta Paue.


Gailurreko argazkia eta jaitsieraz gozatzera.


Jaitsiera gehienean zehar elur hautsa aurkitu genuen. Zenbat eta beheitiago orduan eta pisuago, baina oro har elur bikaina eskiatzeko.


Eskiatzeko paradisua... Cabotek bere liburuan erraten duen bezala, eskiatzaileek disfrutatzeko diseinatuta dagoela dirudi Lasneres mendiak.


Malda zabaletan eskiatu ondotik, basora sartuko ginen, oraingo honetan pista hartu eta Berangueileraino jaisteko.


15:15 : Les Salars (900m).
Eta Berangueiletik eskiak motxilan jarri eta pista oinez eginen genuen, beroarekin elurra urtzen ari baitzen. Irudian, Montagnon d'Iseye ezkerrean eta Bergon eskuinean.


Horrela agurtu genuen Aspeko bertze xoko majiko horietako bat, Aydius ingurua.


BIDEOA:

2 iruzkin:

  1. Muy buena Estebe! Vaya triunfada! Yo también tengo el libro de Cubot y había leído que tiene una buena esquiada el modesto pico de Lesneres, y fui a explorarlo el otoño pasado. Lo tengo pendiente de subir con esquís, pero no pensaba que habría nieve desde abajo, con estas últimas nevadas igual hasta ha mejorado! Gracias por la información! Y a seguir disfrutando de rincones olvidados!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa David!

      Gracias por la visita!!

      Soy un enamorado del valle del Aspe y este pico tiene sabor %100 Aspe. Solitario, bosque, chabolas, precioso entorno...

      Pues lo encontramos con unas condiciones ideales, pero es del 20 de febrero e! Ahora tiene que haber mas nieve segurísimo... Es también buen pico para subir cuando hay riesgo alto de aludes, puesto que no tiene mucha pendiente.

      Que vaya bien!

      Ezabatu