2016/01/17

Okolin (1360m), Gartzaga (1295m), Azkenatz (1171m)

EGUNA: 2016/01/17

IRTEERA: Belate (847m)

ZAILTASUNA:
  • Eski zailtasuna: S1
DENBORAK:
  • Igoera: 2 ordu
  • Jaitsiera: Ordu bat
NOLA IRITSI:
Baztan bailararen eta Ultzamakoaren artean dagoen Belateko mendatera joan behar da. Mendatearen goiko aldean bi edo hiru aparkaleku daude. Edozeinetatik abia daiteke.

DESKRIBAPENA:
Elurrak etxeko atea jotzen duenean ongi etorria ematea izaten da onena. Kosta zaio aurtengoan etortzea baina hemen da. Ea laster ailegatzen den bertze elurteren bat...

9:24 : Belate (847m).
Artesiagako masifikaziotik ihesi, Belate aldean plantatu ginen Okolinera igotzeko asmoz. Azpiko zatian elurra justu xamar.



Hala ere, fokeatzeko adina bazegoen...


9:43 : Ermitako lepoa (915m).
Lehen malda gaindituta lepotxo honetara ailegatu ginen. Hemendik, Aratxuriko errekan sartzen den pista hartuko genuen.


Seinalea lepoan, guk GRari segituko genion.


Pistaren lehen zatian elur gutixko zegoen baina gora egin ahala egoera aldatuz joan zen.


Etxola honetara ailegatzean pista alde batera utzi eta elur malda ederretan goiti fokeatuko genuen.


Segidan atera ginen oihanetik.


11:00 : Azkenatzko lepoa (1120m).
Horrela lehen lepoa gainditu genuen eta Okolineko mendebaldeko malda zabala igotzeari ekin genion.


Okolingo sasigailurrera ailegatzen...


Gibelean Gartzaga eta Azkenatz...


Okolingo sasigailurretik panorama paregabea da. Gailurra metro batzuetara genuen, urrunago berriz Saioa mendia.


12:04 : Okolin (1360m).
Eguneko lehen gailurrean...


Ekialdean Saioa mendia jendez lepo.


Ipar mendebaldean Gartzaga, ondotik igoko genuena.


Abartandik Saioaraino doan mendilerroa, urrunean berriz Auza.


Hegoaldean Ultzama ingurua lainopean.


12:55 : Gartzaga (1295m).
Okolindik eskiekin eguneko lehen jaitsiera egin eta Gartzagako lepotik gartzagako kaskora igo ginen. Hasieran eskiekin eta azken metroak oinez.


Okolin eta Saioa Gartzagatik.


Eskietara bueltan...


13:38 : Azkenatz (1170m).
Gartzagatik bertze jaitsiera bat Azkenatzko lepora eta hemendik goizean igotako pistatik jaitsi ordez, Azkenatzkko kaskora igo eta hortik zuzenean aparkalekura jaistea erabaki genuen. Irudian Gartzaga ezkerrean eta Okolingo mendebaldeko malda zabala.


Azkenatzen argi politekin...


Kaskotik autoraino eskiekin jaitsiko ginen, pistatik jaitsi izan bagina eskiak kendu behar izanen genituzke, beraz aukera ona izan zen hemendik pasatzea.


Jaitsiera hasteko puntura...


14:40 : Belate (847m).
Horrela akitu genuen goiz pasa polita, gure mendi zurietan...

BIDEOA:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina