EGUNA: 2021/02/27
ABIAPUNTUA: Gavarnie-Gedre eski estazioa (1840m)
ZAILTASUNA: S3
DENBORAK:
- Igoera: 3 ordu eta erdi
- Jaitsiera: Ordu eta erdi
NOLA AILEGATU:
Lourdes hiritiktik hegoaldera autobide bat hartu behar da Argeles Gazost herriraino, hemendik Luz Saint Sauveur herrira joanen gara eta gero Gavarniera. Azken herri hau gurutzatu ondotik eski estaziora (Les Especieres) igoko gara. Bertatik hasiko da ibilaldia.
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
Garai arraro hauetan inoiz baino gehiago jakin behar da momentuak aprobetxatzen eta gauzak behar bezala baloratzen. Duela guti arte ohikoa zena orain apartekoa da; eta hamaika aldiz bertan egonda ere, ikusgarritasunik galtzen ez duen Gavarnieko zirkuaren bertikaltasuna hurbil sentitzea inoiz baino bereziagoa izan da. Inguru haietan izan gara asteburuan eski ateraldi ederra eginez.
Gaua Grange de Holle aterpetxearen inguruetan pasatu eta gero eguneko lehen eguzki izpiekin batera eski estazioan ginen gauzak prestatu eta goiti abiatzeko.
Pic Long inguruak estaziotik...
Tenteseko lepora igotzen den errepide elurtutik abiatu ginen, malda lasaietan gorputzak berotuz.
Garai honetan urte normaletan eski pistak daude inguru honetan baina aurtengoan dozenaka mendizaleren arrastoz betetako malda zabalak genituen.
Plateau de Saint Adre inguruan Tenteseko errepide utzi eta mendebalderantz segitu genuen jadanik arrasto gutxiagoko elur maldetatik.
Especiereseko lepoa genuen lehen igoeraren helmuga. Bertara ailegatzeko malda tenteago bat gainditu behar da.
Azken zeharkaldi bat eta lepoan ginen...
10:22 : Col des Especieres (2334m)
Lepo honetan egin genuen eguneko lehen transizioa.
Foka-larruak kendu eta Lapazosako laku inguratuz zeharkaldi luzea egin genuen Soum Blanceko lepora eramanen gintuen pasabidearen bila.
Otal piramide ederrera joaten dira begiak inguru honetatik. Aragoiko lurretan barneratzen ari ginen.
10:44 : Ibon de Lapazosa (2255m)
Lakuaren hustubidetik hurbil berriz ere foka-larruak paratu eta pare ikusten den hodirantz abiatu ginen zeharkaldi bat eginez.
Ongi babestutako hodi errazetik igoko ginen Soum Blanc lepora. Gibelean Taillon eta Gabietous mendietan haizea harro zebilela ikusten zen. Pixka bat geroago izanen genuenaren seinalea zen hura.
Hodi goitiraino zeharkatu eta Soum Blanceko lepoa bistaratu genuen.
Altuera irabazi ahala ikuspegia irekitzen ari zen, Otal eta Tendeñera inguruak ikusgarri ageri ziren.
Gabiet dotorearen begiradapean ailegatu ginen Soum Blanceko lepora.
12:00 : Col du Soum Blanc (2578m)
Haize zakarrak eman zigun ongi etorria lepo inguruak. 100 metro eskas gelditzen ziren gailurrera, baina bolada gogorrekin ez zuen segurtasunik ematen harantz abiatzeak.
Gauzak horrela, momentu horretan buelta hartzea zela onena erabaki genuen. Jaitsi aitzinetik lepotik Malh Arrouy, Soum d'Aspe eta Soum de Male mendiei argazki bat egiteko aprobetxatu nuen.
Foka-larruak kentzeko ere zailtasunak genituen momenturen batean eta haizeak harrotutako elurrak gogor jotzen gintuen aurpegian. Jaisteko prest ginen momentuan ordea, haizeak indarra galdu zuen bat-batean.
Taldeko bilkuratxoa egin eta saiatuko ginela erabaki genuen. Berriz fokak eta kutxilak jarri eta goiti abiatu ginen sobera pentsatu gabe.
Vignemale inguruak eta Gabiet mendia gibelean utziz...
Gora gu ta gutarrak!
Vignemale inguruak...
12:57 : Soum Blanc des Especieres (2685m)
Nahi baino goitibeheiti gehiagorekin izan bazen ere, bizkar zabaletik harrapatu genuen gailur borobila.Ordu erdi lehenago baino aise haize gutxiagorekin guretako bakarrik genuen gailurraz gozatu ahal izan genuen.
Lakura bueltan berriz ere fokak paratu eta azken igoerari ekin genion.
14:33 : Col des Especieres (2334m)
Horrebestez azken jaitsiera bertzerik ez zen gelditzen autora itzultzeko.
Especieres lakua inguratuz berriz ere Tentesera igotzen den errepidea hartuko genuen estaziora jaisteko.
15:33 : Station de Gavarnie-Les Especieres (1840m)
Sei ordu eta erdi pasatxoko bidea egin eta gero akitu genuen ateraldi eder hau, estazioaren inguruan jende gutxi ibiltzen den mendi polita.
BIDEOA:
Que buena! Cuánto tiempo sin ver esas caras nortes! Como bien dices, esto de que ahora sea extraordinario lo que antes nos parecía normal nos ayuda a valorar más la suerte que tenemos de recorrer estos sitios..
ErantzunEzabatuTuvo premio vuestra perseverancia, volver a poner las pieles después de quitarlas...👋🏻👋🏻👋🏻
Hola David!
EzabatuHas empezado a aprender euskera o que? No serías el primer euskaldun de Soria e! O eso o las traducciones de Google están mejorando mucho.
La verdad es que tuvimos suerte al parar el viento. La naturaleza a veces tiene esas cosas. Cuando llegamos al collado soplaba muy fuerte y 5 minutos después casi nada. Es mucho mas interesante la ruta haciéndola en esta dirección.
Un saludo!
Kaixo! Mi euskera se quedó parado cuando llevaba de campamentos a los chavales del Instituto Social de la Marina y a zagales de Lasarte. Entonces aprendí bastante vocabulario pero soy incapaz de hablar. Todo gracias a Google.
ErantzunEzabatuBueno aún así se agradece el interés... Supongo que muchas traducciones no están muy exactas, pero...
Ezabatu