EGUNA: 2024/02/04
ABIAPUNTUA: Barriere de Suberpene (720m)
ZAILTASUNA: 6a , 100m
- Hurbiltzea: 20 minutu
- Eskalada: 2 ordu
- Jaitsiera: Ordubete (rapelak bidean eta gero oinez)
NOLA AILEGATU:
Aure bailarako Heches eta Rebouc herrien artean dago abiapuntua. Heches herria goiti gurutzatu eta herritik goiti lehen bidegfurutzean eskuin hartu behar da. Errepidetxotik metro eskas batzuk egin eta zubi bat azpitik zeharkatu baino lehen ezkerretara ateratzen den pista segituko dugu. Pista hori segitu behar da hesi batek bidea mozten digun arte.
KRONIKA:
Heches herriko Suberpene sektorean hainbat eskalada bide aurki ditzakegu. Bide luzeen artean gradu aldetik errazenetarikoa eta beraz ezaguneterikoa MJC izenekoa da. Lau luzez osatua, 100 metro inguruko eskalada eskaintzen, Pirinioetatik etxera itzuli aitzineko goizean egiteko aproposa.
- 1. luzea (5b+ , 35m): Helduleku arras onak dituen luzea da, bertikala baina erraz eskalatzekoa. Harkaitza ere primerakoa da, bide osoan bezala. Arras polita iruditu zitzaigun.
- 2. luzea (4c , 20m): Plaka etzanetatik igaten den trantsizio luze erraza da.
- 3. luzea (6a , 20m): Hau da bidearen luzerik teknikoena. Eskuendako heldulekuak nahiko onak dira, baina hauek hartzeko hankak igan behar dira. Azken zatian hoditxo batzuez osatutako plaka bat gainditu behar da zertxobait eskuinetara eginez.
- 4. luzea (5b , 25m): Luze etzana ezproi itxurako batetik harkaitzaren amaierara igaten da. Azken zatian sabaitxo bat igan behar da eta horrek ematen dio zailtasuna.
Jaitsiera:
Bidea rapelatuz jaitsi behar da. Guk lau luzeak rapelatu behar izan genituen, baina 60ko bi sokarekin bi rapel egitea nahikoa da. Ondoren pistatik oinez itzuliko ginen autora.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina