EGUNA: 2018/11/24
IRTEERA: Astun (1730m)
ZAILTASUNA: S1
DENBORAK:
- Igoera: Ordu eta erdi
- Jaitsiera: Ordu erdi
NOLA AILEGATU:
Iruñeatik Jacara doan autobidea hartuko dugu. Behin Jacara iritsita Candanchu eta Astungo eski estazioetara igotzen den bidea hartuko dugu. Somporteko lepoan Astunera eskuin hartuko dugu.
KRONIKA:
Aurtengo eski denboraldia ere hasi dugu, nahiz eta elur gutxi dugu oro har Pirinioan. Webcamak eta Facebookeko argazki batzuk ikusita Astun aldera jo dugu gure elur gosea pixka bat baretzeko. Emaitza goiz pasa polita izan da lehen elur hautsez gozatuz...
10:00 : Astun (1730m)
Goizean goiz iratzargailua jarri eta Noainen hitzordua jarrita Astunerantz zuzendu gara. Trasteak prestatu eta lehen eguna izanda deus atzendu ez zaigula eta kontent abiatu gara oraindik itxita dauden eski pistetatik goiti.
Lehen orduetan zerua garbi izan dugu nahiz eta iragarpenek hodei gehiago izanen zela zioten. Elurra berriz, hautsa, primerakoa.
Batzuetan pistetatik eta bertzeetan pistaz kanpo, misterio handirik ez duen Raca mendira zuzendu gara.
Eski pistak itxita daudenean egiteko mendia da. Irekita badaude ez nuke gomendatuko...
Gibelean Moines eta Belonseiche inguruak, aitzineko irteeretatik ezagutzen ditugun bazterrak...
11:47 : La Raca (2278m)
Gailurrean iragarritako hodeiek egin digute ongi etorria, bistez ezin gozatu beraz...
Elurraz ordea anitz disfrutatu dugu lehen ateraldi honetan. Hautsa alde guzietatik.
13:15 : Astun (1730m)
Lehen kontaktua balekoa. Orain ea elur gehiago egiten duen...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina