EGUNA: 2022/11/01
ABIAPUNTUA: Gerastoko bidea (350m)
ZAILTASUNA: Erraza
DENBORAK:
- Igoera: 45 minutu
- Jaitsiera: 30 minutu
NOLA AILEGATU:
Ezpeletatik Itxasura doan errepidea hartuko dugu Haraneako baserria dagoen leporaino. Hortik eskuinetara biratuko gara eta segidan bertze bidegurutze batean ezkerretara. Legarreko leporaino igan eta malda bat jaitsi eta iganda bizkar bateko aparkaleku ttipian utziko dugu autoa.
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
Lapurdiko mendi polit honetan, ikuspegi ederraz gozatzeaz gain, gailur inguruko harkaitzetako eskalada sektoreetan goiti eta beheiti ibiltzeko aukera dago. Bide motzena hautatuz gero, 45 minutu inguruan tontorrera ailegatzen ahal da. Hori izan zen gure plana ere, egun eguzkitsua gailurraren inguruan eskalatuz pasatzea.
11:41 : Gerastoko bidea (350m)
Aparkaleku inguruak autoz beteta zeuden eta bide bazterrak ere bai. Autoa erreka bazterreko leku estu batean utzi eta errepidez egin genituen lehen pausuak. Ondoren eskuinetara pista zabaletik segitu genuen goiti...
Hiru ordu laurdenen buruan goitian ginen...
Eguna mendiaren goitiko aldeko eskalada sektoreetan pasatu genuen. Aunitz daude, harkaitz eta estilo desberdinetakoak...
Azken izpiekin azken bidea akitzen...
Ongi baliatutako eguna.
Artzamendi ingurua kaskotik...
Eta hegoaldera Lizartzu aldera luzatzen den bizkarra. Baztandik abiatuz gero hortik ailegatuko ginateke.
Gailurra agurtzen...
Azaroko arratsaldeetako argi magikoak...
Igandako bide beretik egin genuen jaitsiera eta azken argiekin batera ailegatu ginen autora. Mendia eta eskalada gunea, biak leku berean!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina