EGUNA: 2023/11/25
ABIAPUNTUA: Arette-La Pierre Saint Martin eski estazioa (1656m)
ZAILTASUNA:
- Eski zailtasuna: S2
NOLA AILEGATU:
Gure kasuan Izpegiko lepoa zeharkatu eta Behe Nafarroa eta Zuberoan barrena egiten dugun Aretteko eski estaziorainokoa. Garazitik Larzabalerako bidea hartu eta hemendik Atharratze aldera doan bidea hartuko dugu. Atharratze gurutzatu eta eskuinetara Santa Grazira doan bideari segituko diogu. Santa Grazitik goiti Soudeteko lepotik ailegatuko gara Arette-La Pierre Saint Martingo eski estaziora.
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
Eski denboraldiari hasmenta berriz ere Aretteko pistetan eman diogu, 2020 eta 2021ean bezala.. Eguraldi eta elur-baldintzen inguruan zalantzak genituela hurbildu gara estaziora, eta azkenean uste baino hobeki ibili gara.
9:28 : Arette - La Pierre Saint Martin (1656m)
Aparkalekutik beretik eskiz abiatu ahal izan gara. Elur geruza ez zen lodiegia, baina elurra zapatzeko makinek beren lana egina zuten eta eskiak ez hondatzeko adinako elurra zegoen.
Ordubete inguru eman dugu puntu honetaraino ailegatzeko. Foka larruak kendu eta lehen jaitsiera zuzenean iparraldera eginen genuen, Lagopedes deitzen den pistatik beheiti. Ipar orientazioa zuten pistetan elurra baldintza onean harrapatu dugu eta gozatu ederra hartu dugu.
1670 metroraino jaitsi gara Lagopedes eta Ifs pistetaik. Pista hauen beheitiko punturaino elurra zegoen, baina azpiko zatian ez hain kalitate onekoa.
Berriz foka-larruak paratu eta goiti egin dugu bide beretik.
12:45 : Telesiege le Panoramique (2153m)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina