EGUNA: 2012/07/18
DISTANTZIA: 17 km.
DENBORA TOTALA: 8 ordu eta 23 minutu.
DENBORA ERREALA: 7 ordu.
DENBORA PARTZIALAK:
- Refugi d'Estany Llong - Refugi de Colomina: 4 ordu.
- Refugi de Colomina - Refugi Josep Maria Blanc: 3 ordu.
DESNIBELA: + 1148 m , -829 m.
DESKRIBAPENA:
4. etapa jadanik, beraz azken-aurrekoa. Luzea izan zen, baina zailtasunik gabea. Aurreko egunarekin konparatuz gero, ibilbidea leunagoa zen eta maldak ere ez ziren hain pikoak.
Ongi denkantsatuta ernatu ginen, bezperan 9etako lotan baikeunden. Izan ere, egunetako lo falta nabaritzen hasiak ginen. Hala ere, hankak oraindik indartsu genituen eta animoak ere bai. Beti bezala, gosaldu, prestatu eta martxa! Eguna berriz ere ahaztezin horietakoa zetorren.
7:49 : Refugi d'Estany Llong (2005m).
Hasi eta berehala gora egiten zuen bideak, baina modu goxoak beti ere eta bidexka errazean. Agulles de Dellui mendien azpian egingo genituen lehen urratsak.
Poliki-poliki metroak irabazi ahala, ikuspegi ederra genuen bretze behin. Bezperan igarotako Contraixeko lepoa eta egindako jaitsiera luzea ikus zitezkeen.
Baina hontakoan ez zegoen ez harrizko blokerik, ezta malda pikorik ere. Bide erraza mendiaz disfrutatzeko.
Agulles de Dellui mendi orratzak inguratuta, Delluiko leporaino luzatzen den bailaratxoan sartu ginen.
Egunero bezala mendi ederrez inguratuta.
Harrizko blokedun zatiren bat pasa genuen.
Delluiko lepo begi bistan.
Azken metroetan bidexka pixkat tentetzen da.
Atzera begirada Estany de Dellui aldera. Urrunean Contraixko lepoa eta mendia agurtuko genituen.
9:51 : Collada de Dellui (2575m).
Uste baino freskoago eta arinago ailegatu ginen eguneko lehen lepora. Bertze aldean, Cubiesoko lakua bistaratu genuen.
Lepoan gozatzen..
Hortik aurrera bidea ez da askorik jaisten. Pixkat bertzerik ez, Cubiesoko lakuraino. hortik aurrera laku l¡tarteko paseoa bertzerik ez da Colominarako bidea.
Seinale honetan eskuin segitu genuen Colominako aterperantz.
Estany de Cubieso lakuaren ertzetik ibiliz.
Eta zubi batetik bere desaguea zeharkatuz.
Estany de Mariolo gure eskuinetara utzi genuen jarraian.
Gero Estany Tort luzea aldez alde zaharkatu genuen.
Honen presa ere gainetik pasaz.
Azken metroak aintzinako meatzeetako trenbide politetik egin genituen.
Xarma berezia ematen dio trenbideak inguruari.
Trenbidetik seinale honetara iritsi ginen. Colomina 15 minututara genuela errango zigun, hori bai denak malda gora.
Sallenteko urtegia eta Gentoko lakuraino igotzen den teleferikoa. Carros de Foc zeharkaldiaren bertze hasiera puntu bat da.
Eta azkenean Colominako aterpea ikusi genuen. Hamaiketako zain genuen!
11:51 : Refugi de Colomina (2415m).
Honela iritsi ginen zeharkaldiko zazpigarren aterpera. Aterpe ederra da Colominakoa ere. Egurrezkoa bai kanpotik, bai barnetik. 40 lagunentzat du lekua. Geldialdi luzea egin genuen bertan ogitartekoak jan eta kafe bat hartzeko.
Ordu bata ingururan aterpea utzi eta bere atzekaldean dagoen Estany de Colomina lakua inguratu genuen.
Aterpearen ikuspegia lakuaren bertze aldetik ere ederra da.
Ondotik Estany de Mar lakua ere inguratu genuen eta Pas de l'Os pasabidearen oinera iritsi ginen. Irudian, parean ikusten den pasabidea da.
Esatny de Maretik Estany de Saburora igotzeko zeharkatu behar da pasabide hau. Harkaitzen tarteko arrakala batean gora igotzen da, baina erraza da eta azken metroetan eskailerak ditu erosoago igotzeko.
Estany de Colomina eta Estany de Mar lakuak pasabidearen goikaldetik.
Behin pasabidea igota, Collada de Saburo lepoa pare-parean genuen.
Bertara ailegatu aurretik izen bereko lakua inguratu eta harrizko blokedun malda tente bat igo beharra zegoen.
14:20 : Collada de Saburo (2665m).
Eguneko azken lepoan, zailtasunik handienak gaindituta zeuden. Eskerrak, eguzkiak gogor jotzen baitzuen jadanik.
Lepotik ikuspegia Estany del Cap de Port lakura eta urrunean Pica d'Estatseko mendilerrora.
Eguna akitzeko, JM Blanc aterpera jaistea bertzerik ez zen gelditzen. Hasteko, Estany del Cap de Port lakua inguratuz.
Seinale honek aterperako bidea eta biharamunean igoko genuen monesteroko leporako bidea adierzten zizkigun. 30 minutu bertzerik ez zitzaizkigun gelditzen eguna bukatzeko. Hala ere, luze xamarrak egin zitzaizkigun beroa eta pilatutako nekea zirela eta.
Estany de la Llastra laku polita ere inguratu genuen, Tuc Inferior de Saburo eta Saburo mendien zaintzapean.
Estany de la Llastra, Tuc de Saburo, Tuc Inferior de Saburo eta Peguera atzean dituela ezkerretik eskuinera. Azken hori, biharamunean igoko genuen.
Estany Negre ere bistaratu genuen. Gutxi falta zen aterperako.
Negre lakurako bidean, aterpea ikusten zen bgiratoki polit honetara ailegatu ginen. Laku baten penintsula antzeko batean kokatuta, leku paregabean dago.
Estany Negre eskuinan utzi genuen.
Eta pista batera ailegatu ginen azken metroak egiteko.
Aterpea inguratzen duen Estany Tort de Peguera lakua.
16:12 : Refugi Josep Maria Blanc (2320m).
Eta azkenean aterpean!
Bikaina hau ere. Erosotasun aldetik parkeko aterperik onena da. Gela nahiko txikiak ohe erosoekin, 40 lagunentzat, dutxa beroak... Wifi eta guzti dauka, baita ordenagailu bat ere bezeroen zerbitzura. Hotel bat dirudi.
Arratsaldea atseden hartzen eman genuen afaltzeko ordura arte eta aterpe ondoko lakuan bainu bat ere hartu genuen eguneko beroak kentzeko. Zeharkaldiaren amaiera hurbil zegoen jadanik...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina