2012/07/19

Refugi Josep Maria Blanc - Peguera (2982m) - Estany de Sant Maurici

EGUNA: 2012/07/19

DISTANTZIA: 10 km.

DENBORA TOTALA: 5 ordu eta 52 minutu.

DENBORA ERREALA: 5 ordu.

DENBORA PARTZIALAK:
- Refugi Josep Maria Blanc - Peguera : 2 ordu.
- Peguera - Estany de Sant Maurici: 3 ordu.

DESNIBELA: + 781 m, - 1195 m.

DESKRIBAPENA:
Azkenean iritsi zen gure zeharkaldiko azken eguna. Emozio nahasiekin ekin genion. Alde batetik poza, helburu bat bete izanarena. Baita behera ailegatu eta egindakoa behar bezala ospatu eta atseden hartzeko gogoa ere. Baina bertzetik, leku bikain hura uzteak eta pasatako egun ederrak amaitzeak ematen zuen tristura.

8:17 : Refugi Josep Maria Blanc (2320m).
Bertze egunetan baino lo gehiago eginda eta presa gutxiagorekin utzi genuen azken aurreko aterpea (lo egin genuen azkena). 


Bezperan egindako bidetik itzuliko ginen Saburo eta Monesteroko lepoetara igotzen diren bideak bereizten diren bidegurutzera iritsi arte.


Aipatutako bidegurutzean, Monesteroko lepo aldera segitu genuen eta malda tentean gora igotzen hasi ginen.


Harrizko bloke erraziotxoa ez zen falta hontakoan ere.


Peguerako laku gure ezkerretan utzi genuen, parean Monesteroko lepoa eta Peguera mendia genituela.


Laister iritsiko ginen lepora.


9:36 : Collada de Monestero (2715m).
Ibilbideko azken lepoa eta bigarren altuena. Bertatik jaitsiko genuen aldera begirada bat bota genuen (Argazkia). Ondoren, hurbil gelditzen den Peguera mendia igotzen saiatzea erabaki genuen. Motxilak lepoan utzi, argazki kamera eta janari pixkat hartu eta gora!


Nahiz eta lepotik ez urrun egon bere zailtasuna dauka Peguerara igotzeak. Lehen metroetan, belardiko bidexka ezberdinek ertzera ateratzen den kanal baten hasierara eraman gintuzten. Kanalan malda oraindik pikoago bihurtzen da eta momentu batzuetan eskuak erabili behar dira (I). Kanaletik aterata kornisa bat hartu genuen ezkerretarantz, ertzaren bila baina bertara ailegatu gabe. Kornisatik hitoei segika azkeneko trepadara iritsi ginen. Hau igoerako puntu klabea. Plaka leun bat dago, erdia arrakala bat duena eta bertatik igo behar da (argazkian erditsuan agertzen dena da, nahiz eta ez den ongi ikusten eta erralitatean baino errezago ematen duen). Pausuaren maila II-III artekoa da. Zenbat eta pertsona altuagoa izan errazagoa da igotzea, arrakalan enpotratuta dauden blokeez lagundurik. Pausu hau pixkat eskuineragotik saihets daiteke, bertze trepada errazago baina aereoago batetik. Behin zati hau gaindituta, bertze trepada erraz batek (I) gailurrean utzi gintuen.


10:14 : Pic de Peguera (2982m).
Pixkat kostata baina merezi izan zuen gailurra harrapatzeak.


Estany Negre, Estany Tort de Peguera eta Estany de Peguera lakuak gailurretik.


Gerora jaitsiko genuen bailara Estany de Monesterorekin. Urrunago Amitgeseko aterpea ere ikus zitekeen.


Colominako aterpearen inguruak, bezperan bertatik pasa ginen.


Gailurrean gutxi egonda beherakoari ekin genion bide luzea baikenuen aintzinetik. Trepadak kontuz jaitsi, lepoan utzita genituen motxilak hartu eta behera. Atzera begirada Peguerari.


Lepotik behera lehen metroak hondarrezko bidexka malkartsuan egin genituen.


Gero aldapa gutxiagoko bidetik segitu genuen tarteka buelta eman eta igotako mendiari pozik begiratuz.


Hasierako zati aldapatsuak atzean utzita bidexka zelai berdeetatik pasatzen da. Berriz ere atzera begiratzen genuen.


Honela, Monesteroko lakura iritsi ginen, hau inguratu eta aurrera segituz.


Azken zatia oihan batetik egin genuen, baina bertara sartu aurretik azken argazkia atera genion gero eta urrunago zegoen Peguera mendi ikusgarriari.


Bertze mendi ikusgarri bat ikusteko, Els Encantats enblematikoak.


13:08 : Refugi Ernest Mallafre (1890m).
Horrela zuhaitz tartetik Els Encantats mendien itzalean dagoen aterpe txikira iritsi ginen. 20 lagunentzako lekua bertzerik ez du aterpe honek. Hau zen pasatzen genuen bederatzigarren eta azken aterpea. Geldialdi bat egin genuen bertan zerbait jateko. Gure zeharkaldiari bukaera emango genion Estany de Sant Maurici lakua 10 minutura baino ez zegoen!


14:09 : Estany de Sant Maurici (1930m).
Bazkalostean, aterpea eta lakua lotzen dituen pistaren metro apurrak egin eta ibilbideko azken puntura iritsi ginen! Helburua bete genuen. Carros de Foc zeharkaldiaren amaiera! Guztira bortz egun bikain izan ziren, paisaia ederrez inguraturik!


1 iruzkin:

  1. Zorionak bikote!!!!!!!

    Esperientzia izugarria benetan, gailur eta guzti, bejondeizuela!!!!

    Eman eurre!!!!!

    ErantzunEzabatu