EGUNA: 2022/04/16
ABIAPUNTUA: Refugi de la Pleta del Prat (1722m)
ZAILTASUNA: S2
DENBORAK:
- Igoera: 2 ordu eta erdi
- Jaitsiera: Ordu bat
NOLA AILEGATU:
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
Urrun gelditzen zaizkigu Euskal Herritik Vall de Cardos inguruak eta asteburuak baino oporraldi luzeagoak behar ditugu bertaraino ailegatzeko. Bailararen goitiko partean bada eski estazio berezi bat, bertzeak bezalakoa ez dena. Teleaulki bakarrarekin, azpiko aldean aterpe bat duena, eski alpinorako baino gehiago pistaz kanpoko eskia edo mendi eskia praktikatzeko da aproposa. Bertatik abiatuta igaten den eski klasiko batean izan gara.
8:12 : Refugi de la Pleta del Prat (1722m)
Aterpean kafetxo bat hartuta ekin genion egunari. Hasmentako intentzioa Ventolau mendia igatea zen, baina azpiko amildegian elur guti ikusten zen eta elurra bilatzeko orientazio hobea duen Coma del Form erraza hautatu genuen. Pistak hetsiak zeuden dagoeneko, baina elurtuta egonik hasmentatik eskiekin abiatu ahal izan ginen.
Zailtasunik gabe eta elur baldintza onekin bi ordu eskasean egin genuen igoera. Ipar haize finak ez zuen han luze gelditzera gonbidatzen; hortaz, trasteak prestatu eta beheiti ziztu bizian...
Jaitsierak hiru zati izan zituen: goitikoa elur bikainarekin, erdikoa pisuagoa eta azpiko zatian pistetan elur arras ona.
11:12 : Refugi de la Pleta del Prat (1722m)
Hamaiketarako berriz ere aterpean ginen. Nahi baino motzagoa egin zitzaigun egia erran... Aitzakia badugu bailara polit honetara itzultzeko.
BIDEOA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina