- Igoera: 2 ordu eta erdi
- Jaitsiera: Ordu bat
Hasmentako zatia pista batetik goiti egin genuen. Goiti igateko elur nahikoa zegoen, baina behetirakoan oinez eginen genuen zati hau.
Pinuak ikusgarri zeuden aitzineko egunetan botatako elurrarekin apainduta. Bidelagun izanen genituen tontorreraino.
Pistatik ezkerretara atera ginen eta soilgune honetara ailegatu. Hemendik kaskoraino baso arteko zati estuagoak eta arbolarik gabeko malda zabalagoak tartekatzen dira.
Bezperan inguru honetan ibilitako eskiatzaileek elur sakon eta arinean irekitako arrastoa segitu genuen goitiraino eta horrek erritmo onean igaten lagundu zigun. Gibelean Layens mendia genuen, eguzkitsu eta elur aunitzekin hau ere.
Izei arteko paradisua...
Atsedenaldia ipuinetako oihan honen erdian...
Eskirako inguru hau deskubritu zutenek meritu handia dute, ez baita inondik ikusten. Inguruko bertze basoak ez bezala, zuhaitz artetik eskiatzeko leku nahikoa uzten du inguru honek. Pirinioetan ez daude leku aunitz horrelakoak, eta basorik onena hau da aunitzen iritziz.
Goiti mantso-mantso... Pinu arteko bizkar honek 700 metro inguruko desnibela du, jaitsieran ederki gozatuko genuena.
Berriz ere malda zabalaren ondotik, zati estuago batetik pasatzen. Dena den, zati estuen hauek ere leku nahikoa uzten dute pinu artetik eskiatzeko.
Zuriz margotutako pinuak protagonista goitiraino...
Goitiko zatian malda pixka bat etzaten da.
Sasigailurrean akitzen ziren bezperan ibilitako eskiatzaileen markak. Guk benetako gailurreraino metro batzuk galdu eta azken malda igotzeari ekin genion.
Azken metroak...
Eta bi ordu eskasean kaskoan ginen. Lastima ordu horretarako lainoak inguratu gintuela eta Soum Couy eta Rocher de l'Osque ingurura bertatik dagoen ikuspegi ederra ezin izan genuela ikusi.
Ez ginen sobera luzatu tontorrean. Fokak kendu gabe sasigailurrera itzuli eta jaitsierari ekin genion.
Zer erran jaitsierari buruz... Opari ederra genuen zain, 50 zentimetro arteko elur geruza freskoa, arbola artean jostatzeko.
BIDEOA:
Me encanta ese bosque! Ya pensé que habría buenas condiciones por allí, pero ahora me pilla un poco lejos...
ErantzunEzabatuQue envidia poder disfrutarlo!! Vaya invierno bueno llevas!!! 👏🏻👏🏻👏🏻
Hola David!
ErantzunEzabatuYo no lo conocía y le tenía muchas ganas. La verdad es que estamos aprovechando mucho el invierno. El mas activo hasta ahora... Pena que ya va quedando menos...