EGUNA: 2016/10/30
IRTEERA: Izpegiko Lepoa (672m)
ZAILTASUNA:
Erraza. Ez dauka inolako zailtasun teknikorik.
DENBORAK:
- Izpegi - Iparla : 2 ordu eta erdi
- Iparla - Izpegi : 2 ordu eta erdi
NOLA AILEGATU:
Izpegi mendate ezagunetik ateratzen da ibilaldia. Erratzu eta Baigorri artean kokatua dago lepo hau.
DESKRIBAPENA:
Izpegiko lepoa eta Iparla lotzen dituen ertz ederrak hegoaldetik iparraldera 7 kilometroko ibilaldia eskaintzen digu kaskoz kasko. Dudarik gabe, hau da Baztan bailaran egin daitekeen ibilbide ederrenetariko bat.
9:04 : Izpegiko Lepoa (672m).
Goiz eder eta epelean, aparkaleku zabalean autoa utzi eta errepidea gurutzatuta iparraldeko norantza hartu genuen.
Ibilbideak goiti.beheiti handiak ditu, baina lehen zatitxoa goraka da.
Lepoa beheitian gelditzen da segidan, eskuinean berriz, Auzak bere burua erakusten digu.
Baztango bailara iratzartzen poliki-poliki...
Lehendabiziko malda gaindituta, ibilbide nahiko lauak ertzaren mendebaldeko aldetik eramaten gaitu momentu guzian.
Buztanzelaiko kaskoa. Geroago bisitatuko genuen.
Metro batzuk galdu genituen eguneko bigarren lepora ailegatzeko.
9:37 : Aintziagako Lepoa (775m).
Lepo eder honetatik Baigorritik Izpegira igotzen den errepidea bistan dugu, baita Urrizpilota, Elhorriko Kaskoa eta Auza mendiuak ere.
Poliki-poliki aitzinerat segitu genuen.
Parean Aintziagako lepoa, eta gibelean Auza.
9:48 : Buztanzelaiko Lepoa (845m).
Puntu honetan GR10aren ibilbidean sartu ginen. Lepo ezaguna da, Baztan eta Baigorriren arteko pasabide naturaletako bat. Garai batean kontrabandoan askotan erabilia. Parean genituen Buztanzelai eta Astate mendiak.
Buztanzelai mendebaldetik inguratzen duen bidexkatik segitu genuen aintzinerat. Bidexka honetatik bailararako ikuspegia bikaina da.
Behin Buztanzelai inguratuta Ubedoko larre zabaletan barneratu ginen. Udazken koloreak sutan zeuden zati guzian...
Erraz zeharkatzen dira Ubedoko larreak, bidexka ona da eta ia zelaia.
Larre hauen akabailatik Iparlako azken ertz zati begibistan genuen jadanik. Aitzinetik ordea, Arietako lepora metro dexente galdu beharko genituen.
Baso eder honetatik jaitsi ginen Arietara.
10:31 : Arietako Lepoa (814m).
Eguneko enegarren lepoan azken malda gainditzea bertzerik ez zitzaigun falta Iparalara ailegatzeko. Gibelean zeharkatutako baso zati ederra.
Malda tente samar bat igota, ertzaren ondotik doan bidexka erosotik eginen genituen azken metroak.
Iparlako ertz ikusgarria.
Gibelera begirada ibilitako ertz luzera.
Gailurra eskura...
11:13 : Iparla (1044m).
Eta azkenean gailur ezagun honen gainean ginen.
Baigorri eta Donibane Garazi inguruak gailurretik. Urrunean Pirinioak ere ageri ziren.
Mendebaldean berriz Gorramendi eta Alkaxuri.
Kaskoan gosaria eginda itzulerari ekin genion.
Ibiltzeko paraje aparta...
Alkaxuri, gibelean Larrun eta itsasoan lainoz estalita.
Gorramendi ingurua, Urritzateko errekaren gainean.
Arietara ailegatzen...
12:06 : Arietako Lepoa (814m).
Lepoa gibelean utzita berriz ere igotzeari ekin genion, Ubedoko larreetaraino.
Egun beroa izan genuen udazkena aitzinera doan arren.
Horrela, plazerra zen baso zati polit honen itzaletan ibiltzea.
Baigorri aldea Ubedo ingurutik.
Zelai zabalak zeharkatzeari ekin genion berriz.
Ondoren igoko genituen bi kaskoak bistan genituela: ezkerrean Astate eta eskuinean Buztanzelai.
12:40 : Astate (1016m).
Iparla aldea gailurretik...
...eta bertze aldean Buztanzelai, hurrengo gailurra, izen bereko lepoaren gainean. Urrunago berriz Auza.
12:45 : Astateko Lepoa (955m).
Gailurrean ia gelditu gabe izen bereko lepora jaitsi eta ondo-ondoan dagoen Buztanzelai igoko genuen.
12:55 : Buztanzelai (1029m).
Eguneko hirugarren gailurrean...
Jarraian malda tentetik eta bidexkarik gabe Buztanzelaiko lepora jaitsiko ginen.
13:04 : Buztanzelaiko Lepoa (845m).
Hemendik Izpegira goizean ibilitako bidetik itzuliko ginen.
13:38 : Izpegiko Lepoa (672m).
Igande goiz ederra garagardo banarekin akituko genuen. Ibilaldi polita!
BIDEOA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina