2018/09/29

Culfreda (3034m), Culfreda Central (3028m), Culfreda NE (3032m), Cauarere (2901m)

EGUNA: 2018/09/29

IRTEERA: Refugio de Tabernes (1730m)

ZAILTASUNA:
  • Erraza (F+). Cauarere menditik Culfreda mendietara doan ertza erraza da azpitik zailagoa dirudien arren. Ia-ia eskurik erabili gabe egin daiteke eta erabili behar badira trepada errazak egiteko dira.
DENBORAK:
  • Refugio de Tabernes - Port de Cauarere : 2 ordu eta erdi
  • Port de Cauarere - Pic de Cauarere : Ordu bat
  • Pic de Cauarere - Culfreda : Ordu bat
  • Culfreda - Culfreda Central - Culfreda NE (joan-etorria) : Ordu erdi
  • Culfreda - Refugio de Tabernes : 3 ordu
NOLA AILEGATU:
Urrun samar gelditzen da zonalde hau Euskal Herritik. Iruñeatik Jacara joanen gara eta hemendik Sabiñanigora. Sabiñanigo inguratu eta Hueskako norabidea segituko dugu, baina segidan utzi behar da bide hau Fiscalekoa hartzeko. Fiscaletik Ainsara eta hemendik Bielsa aldera joko dugu, eskuinetara Plan herrira doan errepidea hartu arte. Plan eta eta San Juan de Plan gibelean utzi eta bihurgune itxi batean Biadoseko aterpera igotzen den pista hartu behar da. Pista luze egiten da (10 km), poliki joan behar baita. Forcalloko kanpina pasata, bigarren bihurgune itxian Biadoseko bidea utzi eta Taberneseko aterpe irekira igotzen den pista hartuko dugu. Azken zati hau nahiko gaizki dago, beraz kotxe altuak behar dira ailegatzeko.

KRONIKA:
Uda osoan Pirinioak zapaldu gabe egon ondotik, iraila hondarrean ailegatu da bertaratzeko momentua. Negu elurrek gailur altuenak zuritu aitzinetik, 3000koren bat edo bertze igotzeko gogoa nuen eta bide batez, oraindik ezagutzen ez nuen Bachimalako mendiguneak ezagutzekoa. Hala, Culfreda mendietara jotzea erabaki genuen.

7:56 : Refugio de Tabernes
Gaua aterpe irekiaren ondoan pasatu genuen. Aterpe irekiaren barnean ere pasatu daiteke gaua, nahiko handia da eta egoera onean dago. Eguneko lehen argi izpiekin batera ernatu eta martxan jarri ginen.



Aterpetik metro batzuk galdu eta zubi batetik erreka gurutzatuta bidexka pinu artean sartzen da.


Hortik egin genituen lehen metroak puntu honetan PRa hartu arte. Hemendik aitzin Maderako lepora doan bidea segituko genuen une oro.


Pez bailaratik egiten da lehen zatia, Cinqueta errekaren ertzetik, altuera gutxi irabaziz.


Zelaitxo honetan Pezeko lepora segitzen duen bidea utzi eta ezkerretara biratu ginen.


Hemendik aitzin bidea altuera irabazten hasten da.


Pinudiak gibelean utzi eta gure eguneko helburuak begibistan genituen. Bide luzea gelditzen zen haietara ailegatzeko ordea.


Bideak itzuli luzea egin eta altuera poliki-poliki irabazten du. Gustura egiten den bidea da.


Gaineko zatian paisaia aldatzen da, belagi horixka zabalak gure aitzinean agertuz.


Azken metroak Cauarereko lepora ailegatzeko...


10:07 : Port de Cauarere (2526m)
Cauarereko lepora ailegatuta iparraldeko isurialdea bistaratu genuen. Hortik ailegatzen da Hospice de Rioumajoutik Culfredara igotzen den bidea.


Bihotz formako vivac kuriosoa Cauarereko lepo zabalean. Aipatu lepo honi Madera ere deitzen zaiola, baina berez Madera mendebalderago dagoen bertze lepo bat da.


Lepoan atsedenaldi laburra egin ondotik, ekialdeko norbaidea hartu eta ilargikoa dirudien paisaiatik Cauarere mendi aldera igotzen hasi ginen. Gibelean Punta Fulsa eta Punta Suelza mendiak agertu zitzaizkigun, 3000ak izan ez arren ikusgarriak eta nahiko ezezagunak.


Cauarere mendia parean, gure hurrengo helburua zena.


Egun osoan zelatan izan genituenBachimala eta Posets mendi ikusgarriak.


Urrunago berriz, Monte Perdido inguruak...


Cauarerera igotzen den bidea erraza da eta harri.mukuruei segika bidexka batetik egiten da goraino.


10:59 : Pic de Cauarere (2901m)
Horrela ailegatu ginen eguneko lehen gailurrera.


Zerbait jan eta bidea segitu genuen, 2853 metrora dagoen lepotxora jaitsi eta Culfreda mendietako ertzari heltzeko.


Gibelera begiratua Cauarere mendira eta urrunean Monte Perdido inguruak.


Culfredako ertzak ez dauka zailtasun handirik. Zatirik zailenak hego-aurpegitik doan bidexka batetik inguratzen dira.


Ondoren, bidea berriz ertzera ateratzen da eta bertatik egiten da gailurrerainokoa.


Tarteka trepada errazen bat egin genuen, baina denak saihestu daitezke harri-mukuruei segituz gero.


Azken metroak...


11:47 : Culfreda / Batoua (3034m)
Autotik atera eta lau ordu azpitik Culfreda gainean ginen, ustez baino lehenago beraz. Gailur nagusia den honetan motxilak utzi eta argazkiak ikusten diren bertze bi kaskoak egitera abiatu ginen.


Bachimala eta Posets inguruak Culfredatik.


Gailur nagusia utzi eta metro batzuk galdu genituen Culfreda Central gailurra igotzeko. Zati hau pixka bat estuagoa da agian, baina erraza da.


Culfreda Central mendiaren ertz politetik gibelean Culfreda genuela.


12:09 : Culfreda Central (3028m)
Eguneko bigarren hiru milakoa sakelera.


Kasik gelditu gabe hirugarrenaren bila abiatu ginen.


12:14 : Culfreda NE (3032m)
Eta horrela itxi genuen Culfreda mendien trilogia. Ertzak aitzinera segitzen du Lustou mendiraino, baina hori bertze baterako.


Berriz gailur nagusira bueltan... Argazkian lehena Culfreda Central da eta gibelekoa gailur nagusia.


Culfreda Central eta Culfreda mendien artean...


12:30 : Culfreda (3034m)
Berriz motxiletara bueltan otordu bat egiteko denbora tartea hartu genuen beheitirakoari ekin baino lehen.


Rioumajou eta Fredançon ingurua gailurretik.


Egonaldiaren ondotik jaitsiera luzeari ekin genion...


Ertzean beheiti...


Berriz ere Cauarere mendiaren gainetik pasatu behar izan genuen...


Bachimala eta Posets inguruak...


13:57 : Port de Cauarere (2526m)
Behin ertza gibelean utzita, bidexka erosotik ziztu bizian eginen genuen autorainokoa.


Leku berezi hau gibelean utzita...


Azken begiratua igotako mendiei...


...eta berriz Cinquetaren ertzetik autoraino.


Etxola polita eta urrunean Eriste mendiak.


Zoragarria iruditu zitzaigun oraindik ezagutzen ez genuen zonalde hau.


15:32 : Refugio de Tabernes (1730m)
Tabernesen akitu genuen ibilaldi luze eta ederra.


BIDEOA:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina