EGUNA: 2018/09/20
IRTEERA: Iturtxiki - Unanu (825m)
ZAILTASUNA:
- Erraza (F)
DENBORAK:
- Igoera: Ordu eta erdi
- Jaitsiera: Ordu bat
NOLA AILEGATU:
Beriaineko bide normala igotzeko Sakana aldera jo behar dugu. Iruñea eta Gasteiz lotzen dituen autobidea Arbizu inguruan utzi behar da, Lizarrako norabidea duen errepidea hartzeko. Errepide honetatik pixka bat igota ezkerretara Unanu herrira doana hartuko dugu. Azkenik, herria zeharkatu pista batetik Iturtxiki deitzen den iturriraino igoko gara. Hor utziko dugu autoa.
KRONIKA:
Aspaldian Pirinioetara bisitarik egin gabe, hurbilago ditugun mendiak ezagutzen ari naiz. Horien artean, oraingoan Euskal Herriko mendi ezagun honetan izan gara. Inoiz igo gabea nintzen, Iruñea eta Gasteiz lotzen dituen autobidetik hainbertzetan miretsitako mendi eder hau.
9:48 : Iturtxiki (825m)
Iturriaren ondoko aparkalekuan autoa utzi eta pista berari segika abiatu ginen, jadanik Beriain ingurua begibistan genuela.
Gibelean Sakanako bailara zabala izanen genuen egun osoan zehar.
Hasierako zatia pagadi batetik egiten da.
Pagadia akituta, azken maldan ginen jadanik.
Atsedenik gabe egiten du goiti bideak azken malda honetan.
Sakana gure oinetan...
Gaineko plataforma zabalean uzten gaitu bide malkartsuak...
...eta bertatik gailurreko baseliza bistaratu genuen.
Gibelean Ihurbaingo punta utzi genuen.
11:41 : Beriain (1493m)
Gailurretik bista ederrak Sakana aldera, bai mendebalderantz...
...eta baita mendebalderantz ere.
Gailurrean...
San Donato baseliza, Beriainen gailurrean...
Behitirakoa ziztu bizian egin genuen. Azken begirada Beriainen hego aurpegiari.
13:07 : Iturtxiki (825m)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina