2018/09/30

Forqueta (3011m), Forqueta SE (3008m)

EGUNA: 2018/09/30

IRTEERA: Refugio de Biados (1760m)

ZAILTASUNA:
  • Erraza (F+). Aparteko zailtasunik ez dauka baina azken zatian trepada erraz batzuk egin behar dira, bai Forqueta mendirako eta baita bi Forqueten arteko zeharkaldia egiteko ere.
DENBORAK:
  • Refugio de Biados - Forqueta : 3 ordu eta erdi
  • Forqueta - Forqueta SE : Ordu laurden
  • Forqueta SE - Refugio de Biados : Bi ordu eta erdi
NOLA AILEGATU:
Urrun samar gelditzen da zonalde hau Euskal Herritik. Iruñeatik Jacara joanen gara eta hemendik Sabiñanigora. Sabiñanigo inguratu eta Hueskako norabidea segituko dugu, baina segidan utzi behar da bide hau Fiscalekoa hartzeko. Fiscaletik Ainsara eta hemendik Bielsa aldera joko dugu, eskuinetara Plan herrira doan errepidea hartu arte. Plan eta eta San Juan de Plan gibelean utzi eta bihurgune itxi batean Biadoseko aterpera igotzen den pista hartu behar da. Pista luze egiten da (10 km), poliki joan behar baita. 

KRONIKA:
Bezperan Culfreda mendietan ateraldi ederra egin eta gero, inguruan gelditzea erabaki genuen. Alde batetik, Biados aterpeko inguruak ezagutzeko gogoz eta bertzetik, pista luzea jaisteko nagiarekin. Posets inguruan Veteranos eta gemelos mendiak igotzea zen lehen plana, baina Culfredatik Forqueta mendiak atentzioa deitu zigun eta bertara zuzendu ginen azkenean.

8:15 : Refugio de Biados (1760m)
Bezperan aterpean afaldu eta azpiko aparkalekuan gaua pasatu ondotik, goiz freskoan ernatu eta martxan jarri ginen Biadoseko borden arteko inguru zoragarritik. Lehen aldia zen hemen nengoela eta anitz gustatu zitzaidan lekua.



Biadoseko aterpea gibelean utzi genuen borden arteko bide politetik.


Borden akabailako bidegurutzean eskuinetara GR11.2 ibilbidea hartu genuen Eristeko lepo aldera. Hortik aitzin leporaino marka zuri-gorriak izanen genituen lagun.


Gibelean bezperan bisitatutako Culfreda inguruak...


Pinudi artetik nahiko gozo igotzen da bidea lehen zatian, soilguneek lepoa arras goiti dagoela oroitarazten digutelarik.


Paisaia politak lagun...


El Chuncal deitzen den xoko ikusgarrian, Riberetako bailararen azpiko aldea utzi eta bidea igotzen hasten da.


Begibistan genuen Forqueta mendia, argazkian ezkerrean ageri dena. Eskuinean berriz Eriste mendiak, atentzioa deitu zidaten eta agendara pasatu dira.


2200 metrotik goiti malda tentetzen da eta leporaino ailegatzeko izerdia bota behar da. Inguruko paisaiak gure atsedenalditxoak entretenitzen ditu.


Malda tentean laster irabazten dira metroak...


Azken malda Eristeko lepora ailegatzeko.


11:15 : Collado de Eriste / Grist (2864m)
Lepora ailegatzen Llardanetako isurialdea bistaratu genuen.


Eskuinetara biratu eta Forqueta mendirako azken zatiari ekin genion. Erraza da baina momenturen batean eskuak erabili behar dira.


Entretenigarria iruditu zitzaigun azken zati hau...


11:38 : Forqueta (3011m)
Gailurretik ikuspegi ederra genuen gure gozamenerako. Monte Perdido eta Munia inguruak urrunean...


Culfreda ingurua hurbilago...


Eta Espadas-Posets ertza ondoan... Ikusgarria!


Gailur giro bikaina genuen...


Motxilak utzi eta momentu batean ondoan gelditzen den Forqueta SE tontorraren bila abiatu nintzen. Zati hau aitzinekoa baino pixka bat zailagoa da, baina erraza hala ere.


Irudian, ongi begiratuz gero, gailurraren azpian gainditu behar den tximiniatxo batean.


11:46 : Forqueta SE (3008m)
Eta di-da batean eguneko bigarren gailurrean plantatu nintzen. Gailur polita!


Berriz gailur nagusira bueltan gailurreko argazkia atera eta otordutxoa egin genuen.


Llardanetako lakua gailurretik. Urrunean, Perdiguero ingurua...


...eta jaitsierari ekin genion poliki-poliki.


Berriz lepora bueltan, trepadak utzi eta beheiti...


GR11.2 eta Millares lakura doan bidearen arteko bidegurutzean...


Beheitian Biadoseko aterpe inguruak eta goitian Culfreda mendiak.


Ingurune zoragarria, Bachimala parean genuela...


Gibelean utzi genituen Forqueta eta Eriste mendiak.


Berriz ere Chuncaleko zuloaren ondotik...


Azken metroak...


13:05 : Refugio de Biados (1760m)
Ingurune ikusgarri honetan akitu zen asteburu ederra, oraindik ezagutzen ez genituen txokoak deskubrituz eta 3000 metrotik goitiko mendiak igoz, ezin gehiago eskatu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina