2019/07/14

Mala Mojstrovka (2333m)

EGUNA: 2019/07/10

ABIAPUNTUA: Vrsic (1611m)


ZAILTASUNA: 
PD. Maja Mojstrovkaren iparraldeko pareta bertikalean dagoen Hanzova burdin-bidetik igo ginen. Paretetako iltze eta kableek igotzen laguntzen dute.

DENBORAK:

  • Igoera (Hanzova bidetik): 2 ordu eta erdi
  • Jaitsiera (bide normaletik): Ordu eta erdi
KRONIKA:
Udakom oporraldiaren baitan egindako mendi ateraldia. Hasmentan, Triglaveko parke nazionala iparretik hegora zeharkatuz hiru eguneko zeharkalditxoa genuen planeatuta, baina eguraldi nahasiak utzi zigun leiho laburrean eguneko igoera eder honekin konformatu behar izan ginen. Esloveniako Alpeetako esentzioa diren burdin-bideak baliatuz egindako ibilbide ikusgarria.

8:37 : Vrsic (1611m)
Aparkalekuan gaua pasatuta, goiz fresko eta haizetsuan gauzak prestatu eta Esloveniako mendaterik altu eta ezagunena den honetatik martxan jarri ginen.



Hasmentan bideak mendiaren ekialdeko aurpegia inguratzen du parean ikusten den lepoaren bila.


Gibelean Prisank mendiaren ipar pareta bertikal eta ikusgarria. Hortik ere burdin-bideetatik igotzeko aukera dago.

Behin lepoan Mala Mojstrovkaren ipar aurpegia bistaratu genuen.


Argazkian erdian dagoen mendia da Mala Mojstrovka eta eguzkitan dagoen pareta horretatik igotzen den bidea. Azpitik inpresioa eragiten du eta behin bertan zer erramik ez!


Bidexka markatuak paretaren azpira eramanen gintuen aparteko zailtasunik gabe.


Behin paretaren azpian, kaskoa jantzi (arnesa autotik generaman jantzita) eta bideari ekiteko prestatu ginen. Momentu guzian marka gorriek lagunduko ziguten bide zuzena aurkitzen.


Lehen metroetan iltzeen laguntzaz gainditzen den eskaladatxoak lehen kableetaraino eramanen gintuen.


Hortik aitzin hasten dira kablez babestutako zatiak. Gu disipadorerik ezean, zinta batzukin lotzen ginen kableetara. Aseguratu gabe ere igotzen ahal da, baina badaezpada hobe arnesa eramatea.


Metroak fite irabazten dira...


Lehendabiziko burdin-bide zatia gaindituta oinez egiteko zati bat dago...


Baina zatirik arriskutsuenak kableekin babestuta daude beti.


Ikusgarria...


Bertze oinezko zati bat...


Metroak irabazi ahala patioa gero eta handiagoa da. Ibilbide zirraragarria da!


Azken kable zatitik ateratzen.


Kable zatiak akituta oraindik bertze zati bat gelditzen da irudian ikusten den gailurreraino, baina ez da hain bertikal eta ikusgarria.


Giroa...


Ttipi-ttapa azken trepadaren bila...


Iparraldeko ertzetik egiten dira azken metroak trepada errazak eginez.


10:54 : Mala Mojstrovka (2333m)
Bi ordu pasatuxean harrapatu genuen gailurra. Nahiz eta hodei batzuk izan, ikuspegi bikaina genuen inguru mendi handietara: Prisank, Razor, Skrlatica...



Gailurretik hurbil Velika Mojstrovka eta lainoz erdi tapatuta Jalovec eta Mangrt.


Vrsic ingurua eta Prisank dotorea...


Tontorrean egonaldi luzea eginda beheitirakoari ekin genion. Horretarako mendiaren hegoaldeko aurpegiko bide arruntetik abiatu ginen. Ez du zailtasunik baina malda tentean harri xehean ipurdiko pare bat hartu nituen.


Gaineko zati gogaikarria jaitsita bidexka zabaletik segitu genuen.


Vrsic ingurua jaitsierako bidetik. Goizean abiatu ginelarik ez bezala, autoz lepo zegoen.


Mendiaren hegoaldeko ertza lepotxo honetatik zeharkatzen da Vrsicera itzultzeko.


12:11 : Vrsic (1611m)
Hiru ordu eta erdi eskasean berriz ere bueltan ginen, ibilbide ikusgarria eginda.


BIDEOA:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina