2021/07/27

Rulhe (2783m)

EGUNA: 2021/07/11

ABIAPUNTUA: Plat des Peyres (1699m)

ZAILTASUNA: Erraza (F)

DENBORAK:
  • Igoera: 3 ordu
  • Jaitsiera (Fontargentako lakuetatik): 3 ordu
NOLA AILEGATU:
Euskal Herritik urrun daude Rulhe inguruak. Bertara ailegatzeko egokiena Baionatik A64 autopista hartzea da eta bertatik segitzea Toulouseko norabidean, Foixeko irteeran atera arte. Foixetik Andorrarako norbaidea hartuz ailegatuko gara Les Cabannes herriraino. Herri honetan hartu behar da Laparango urtegian barrena Plat des Peyresera eramanen gaituen errepidetxo luzea.

ARRASTOA:
Powered by Wikiloc


KRONIKA:
Orluko bailara bisitatu ondotik, inguruan egiteko azken mendi ibilaldi bat begiratzen hasi ginen, bezperako itzuli luzea eta gero zerbait arinagoa. Plat des Peyreseko aparkalekua 1700 metro inguruan dago eta Rulhe inguruak ezagutzeko abiapuntu erosoa da. Larre zabal ederrak, laku urdinak... paradisu txiki bat aurkitu genuen bertan.

8:28 : Plat des Peyres (1699m)
Presarik gabe abiatu ginen lepo beteta zegoen aparkalekutik, bezperan ez bezala astia soberan genuen.


Rulheko aterpera eramanen gintuen bideari segituko genion lehendabiziko zatian belar eta lurrezko bidexka erosotik.


Ransol inguruak bidexkatik... Bailara horretatik jaisteko aukera ere bada Fontargentako lakuetatik itzulia eginda.


Alfonbra berdetik eginen genuen igoeraren zatirik handiena.


Garsango etxolaren ondotik pasatu ginen eta beti bezala barneko aldea begiratzeko aprobetxatu nuen.


Inguru honetatik jadanik begibistan genuen Rulheko aterpea, baita gailurra ere.


Malda tenteago bat igo behar da bertara ailegatzeko...


9:27 : Refuge du Rulhe (2185m)
Aterpera ailegatuta zaindariari Rulheko gailurrera joateko bideari buruzko xehetasunak galdetu genizkion, normalean ez bezala ez baikenuen batere begiratu ibilbidea.


Hala aterpea utzi eta parean ikusten den Calmetteseko lepora zuzendu ginen GR10aren bidetik.


Lepo ingurutik parez pare genuen Rulhe mendiaren ipar-aurpegia. Ezkerraldetik igoko ginen eta eskuinaldetik jaitsi.


9:54 : Col des Calmettes (2330m)
Lepoan GRa utzi eta eskuin biratuko ginen Rulheko ipar aurpegian barneratuz.


Tarteka bidexka nabarmenetik, tarteka harri-mukuruei segituz bideak ez du galtzerik...


Azken maldaren oinean kokatuta irudian ikusten den piramide itxuraren ezkerreko aldetik igotzen den bidea segituko genuen. Eskuineko aldeko korridore harritsuko bidea berriz jaisteko erabiliko genuen.


Hortik aitzin atsedeneik gabe egiten du goiti bidexka sigi-sagatsuak...


Mendiaren ipar-ekialdeko ertzera atera ginen bidexkatik eta hortik goiti ertzetik beretik segitzea erabaki genuen. Eskuak erabili beharreko zatitxo batzuk ditu, baina arras errazak.


Azken zatian oinez...


11:00 : Pic de Rulhe (2783m)
Andorraren mugan dago tontor hau eta puntatik Escobes mendi inguruak hurbil ikusten genituen...


Grandvalirako eski estazio aldera. Azpiko lakua Juclar lakua da.


Tontor nagusitik bigarren tontorrera pasatu ginen gandor errazetik segituz...


Punta honetatik igoerako zati guzia ikusten ahal da...


Arestian erran bezala jaitsierarako iparraldeko kanal harritsua baliatuko genuen. Tentea da, baina ez du zailtasun teknikorik. Neguan eskiekin jaisteko zoragarria izan behar du...


Harriak utzita berriz ere belardi erosoetatik...


Laburbideak hartu genituen aterpe ingururaino...


Gibelera begirada Rulhe mendiari... 


Aterpera ailegatzen...


12:43 : Refuge du Rulhe (2185m)
Aterpean geldialdia egin genuen gosaldu eta atseden hartzeko. Leku zoragarrian kokatua dago eta harrera arras ona egin ziguten.


Jaitsiera zuzenean egin ordez Fontargentako lakuetatik pasatuz eginen genuen. Itzuli luzexeagoa da, baina merezi du.


Bidean Estagnoleko lakuen ondotik pasatu ginen...


Eta GR T66 bideari segituz Fontargentakora segitu genuen...


13:29 : Estany de Fontargenta (2148m)
Merezi izan zuen desbideratu izanak... Laku ederra da Fontargentakoa, inguruan belardi zabalekin. Bainua eta otordua egin genituen laku bazterrean jaisti aitzinetik...


Ondoren paraje zoragarria agurtu...


...eta aparkalekurainoko bidea lasterka egin genuen larre berdeetatik.


14:28 : Plat des Peyres (1699m)
Hasmentako helburuetatik bakar bat ere bete gabe akitu genuen Pirinioetako egonaldia, baina ekialdeko mendietako txoko ezkutu batzuk ezagutzeko balio izan zigun inprobisazioak.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina