2022/09/12

Balneario de Panticosa - Arista Mowgli (5a, 200m)

EGUNA: 2022/09/03
 
ABIAPUNTUA: Balneario de Panticosa (1636m)
 
ZAILTASUNA: 5a

Bidearen krokisa, Xabier Larretxearen Eskalatzen blogetik hartua


DENBORAK:
  • Hurbiltzea: 35 minutu
  • Bidea: Ordu eta erdi
  • Jaitsiera: 30 minutu
 
NOLA AILEGATU:
 
Iruñetik Jakarako bidea hartuko dugu eta bertatik Sabiñanigo aldera Formigañ aldera doan errepidera desbidefratu arte. Bide honetatik segituko dugu Portaleteko mendatean goiti gure eskuinetara Panticosako bainuetxera igotzen den errepidea ikusi arte.

KRONIKA:
Bide erraza Balneario de Panticosako sektore oparoan. Inguruan egiten ahal den errazenetarikoa graduari dagokionez, arras aproposa ikasteko edo eguraldia egonkorra ez den egunetarako. Bideak ez du bertikaltasunik eta zailtasun handiena duten pausoak motzak dira.

Hurbiltzea:
Casa de Piedra aterpearen gibeleko aldetik GR11aren bidea hartuko dugu Bachimañanako aterpe aldera. Lehen zati harritsu eta tenteagoa gaindituta, bidea zelai berde batera ateratzen da. Hortxe berean dago eskalada bide hau, pixka bat ezkerretara eginda ageri diren harkaitzetan. Hiru bide daude eta hau eskuineren dagoena da. Azpian izena jartzen duen zinta bat dauka.


Bidea:

  • 1. luzea (5a, 30m): B0 bilkuratik abiatu eta irtengune erraz bat gainditu behar da. Horren ondotik metro batzuk oinez egin eta bigarren pareta aurkituko dugu, luzeari gradua ematen diona. Plaka leun eta etzana da, itsaskortasuna bilatu behar dena.
Plaka etzanean (V-)

  • 2. luzea (4b, 30m): Bilkuratik zuzen atera eta bigarren txapa pasatuta ezkerretara jo behar da. Irtengune motz bat gainditzeko pinu makur baten gainetik pasatu behar da. Hortik aitzin berriz etzaten da bidea.
  •  3. luzea (4a, 50m): Guk luze bakarrean bidearen 3. eta 4. luzeak lotu genituen. Arras errazak eta etzanak dira. Tarteko segururik jarri ere ez genuen egin, pentsa!
Bidearen 4. luzean (guretako 3.)

  • 4. luzea (3b, 30m): Bertze luze erraz bat. Bilkuratik zuzen goiti atera eta gero ezkerretara zeharkaldi erraza egin behar da ondoko bilkurara ailegatzeko.
  • 5. luzea (5a, 25m): Hasmentako plakan dago 5. gradua duen pausoa, baina gure ustez behintzat lehen luzekoa baino errazagoa. Harkaitzaren titi bat baliatuz aise gainditzen da. Irtengune baten ondotik zimurrez betetako plaka batetik arbola batean dagoen bilgunera ailegatuko gara.
B5 bilkuran, bideko 6. berez


  • 6. luzea (4c, 30m): Pinuko bilkuratikmetro batzuk aitzinago dagoen paretako bertze bilkura batera mugitu ginenluze hau eskalatzeko. Hortik lehen metroetako ezproi iduriko batean dago zailtasunik handiena. Gero plakatxo etzanak zinta gorri batez markatuta dagoen azken bilkuraraino.
Azken bilkura pinu bateko zinta gorria da


Jaitsiera:

Bidea akituta eskuinetara mugarriz markatutako bidexenda segitu behar da. Bertatik jaitsiko gara Bozueloko lautadatxoraino eta handik GRa segituz berriz ere aparkalekura.


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina