EGUNA: 2023/02/10
ABIAPUNTUA: Artesiagako lepoa (984m)
ZAILTASUNA: S2
DENBORAK:
- Igoera: Ordubete
- Jaitsiera: 20 minutu
NOLA AILEGATU:
Abiapuntura ailegatzeko Iruritatik Eugi doan NA-1740 errepidea hartu behar da. Bertatik ailegatuko gara Artesiagako lepora.
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
Euskal Herriko mendi eski "eskolarik" onenetarikoa izanen da Saioa, onena ez bada. Baztango gainik altuena den honek eskiatzeko magal bikainak ditu elurrak zuritzen duelarik eta inguru mendietan baino gehiago mantentzen du altxor zuria bere maldetan. Dena ez da arrosa kolorekoa, doike! Artesiaga inguruan jendeketa biltzen da elurrak ailegatu orduko, zaila da lasaitasuna bilatzea beraz. Gainera, ipar haizea delarik gehienetan lainotuta eta haizetsu egoten da tontorra, inguru mendiak baino lainotuago. Ortziral honetan eguraldi eta baldintza arras onak izan genituen Iruritako "kolosoan".
11:17 : Artesiagako lepoa (984m)
Goizean lan egin eta gero, eta berriz ere lanean sartu baino lehen, Baztandik hain disdiratsu ageri zen gailurrera joan-etorri bat egitea erabaki genuen. Urtarrileko elurtetik hilabete joan da jadanik, baina ongi elurtua dago oraindik Saioa eta pistatik eskiak paratuta aboatuta ginen.
Ordubete eskasean kaskoan ginen. Arraroa bada ere, kasik ez zebilen haizerik, beraz transzioa lasai egin ahal izan genuen.
Jaitsiera ipar-ekialdeko magaletik egin genuen, elur kalitate ona lagun.
12:38 : Artesiagako lepoa (984m)
Pistatik di-da batean lepora itzuli, gauzak bildu eta berriz lanera!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina