EGUNA: 2024/01/07
ABIAPUNTUA: Ferme Igau (1093m)
ZAILTASUNA: S3
DENBORAK:
- Igoera: Bi ordu eta erdi
- Jaitsiera: 45 minutu
NOLA AILEGATU:
Lourdes hiritik hegoaldera joanda, Argeles-Gazost herrira ailegatuko gara. Bertan Cauterets aldera bideratuko gaituzten seinaleei kasu eginen diegu. Pierrefite-Nestalas herritik goiti ailegatuko gara Cauteretsera. Herria zeharkatu, eta goitiko partean Pont d'Espagnera doan bide nagusia ezker utzita baserri arteko errepide estutik iganen gara Igau baserrira. Baserriaren ondoan aparkaleku ttipi bat dago.
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
Urte berriarekin batera desiratutako elurtea etorri da, eta nahiz eta eguraldi txarra egin Pirinioetan izan gara hura dastatzen. Halakoetan basoak bilatzea izaten da onena, haizetik babesten eta malden erliebea ikusten laguntzen dutelako. Normalean Pirinioetako basoak, ordea, nahiko hetsiak izaten dira eta zaila izaten da eskiatzeko aproposak bilatzea. Haietako bat da Aumedekoa.
10:28 : Ferme Igau (1093m)
Baserriaren ondoko aparkalekua elurrez beteta zegoen eta errepidean pixka bat jaitsita utzi behar izan genuen autoa. Metro eskas batzuk oinez egin eta baserritik goiti abiatzen den pistatik eskiak paratuta abiatu ginen.
Berez ez ginen Peyre Nereko kaskora ailegatu, goitiago dagoen bizkar batera baizik. Eguraldi eta elur baldintza hobeekin oraindik Craboutas izeneko kaskora segitzeko aukera dago. Guretako puntu honetan akitu zen igoera.
Transizioa egin eta beheiti abiatu ginen.
Jaitsiera zuzen eginen genuen, Bourg Debat errekara itzuli gabe. Basoen arteko malda ederra eskiatu genuen lehendabizi.
Beheitiago Aumedeko basoan barneratu ginen. Arbolak ez daude elkarrengandik arras urrun, baina eskiagarria da. Basurde eskia, erraten dugun bezala.
13:13 : Ferme Igau (1093m)
Basoa zeharkatuta, Esponeko maldetatik pistara itzuli ginen eta hortik abiapuntura. Kontent akitu genuen ateraldia, eguraldi kaskarrari plan politarekin erantzunez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina