EGUNA: 2024/03/29
ABIAPUNTUA: Fagernes (83m)
ZAILTASUNA: S2
DENBORAK:
- Igoera: Hiru ordu
- Jaitsiera: Ordu bat
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
Lehendabiziko eguna Norvegian. Hegazkinetik atera, alokairuko autoa hartu eta traste guziak kargatuta ezinegonez abiatu ginen eskiatzeko mendi baten bila. Hasmentan gainean urik eta janaririk ez generamala konturatu ere ez eginen egin. Azkenean zerbait jan, ura erosi eta Lyngeneko Alpeetara eramanen gintuen bidean zerbait motza eginen genuela erabaki genuen.
13:29 : Fagernes (83m)
Pirinioetan ordu horretan autotik abiatzea bururatu ere ez litzaiguke eginen, baina Norvegian fite ikasi genuen goiz edo berandu joan elur-baldintzak berdintsu mantentzen direla. Hala bada etxetxo batzuen ondoko aparkalekuan eski paketeak desegin, prestatu eta goiti abiatu ginen.
Hala bada, mendiaren tontor ertainean (eta erdikoan) igoera akitutzat eman genuen. Ekialdera Stortinden eta Hamperokken mendietara ikuspegi ikusgarria genuen.
Oraindik astia genuenez eta mendebaldeko maldetan arrastorik ikusten ez zenez, lehen jaitsiera alde hartara egitea erabaki genuen. 350 bat metro jaitsi genituen ametsetako elurrarekin. Hura zen hura elurraren kalitatea! Hasieratik listoia altuegi utziko zuela elur hark pentsatu genuen!
650 metro inguruan berriz ere foka-larruak paratu eta jaitsitako maldak igateari ekin genion.
Mendi honetan jende dezente ibiltzen dela ematen zuen, baina mendebaldeko maldak ukitu gabe zeuden.
Hala ere, halako kalitateko elurretan arrastoa irekitzea plazer hutsa zen.
16:19 : Fagerfjellet (871m)
Bigarren igoera iparraldeko gailurrean akitu genuen, handik autorantz jaitsiera zuzenagoa baikenuen.
Hala bada, iparraldeko maldetatik beheiti egin genuen bigarren jaitsiera. Lehenaren gisa, elur arras ona harrapatu genuen, nahiz eta inguruan arrasto gehiago egon.
17:09 : Fagernes (83m)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina