EGUNA: 2024/03/31
ABIAPUNTUA: Lenangsstraumen (16m)
ZAILTASUNA: S3
DENBORAK:
- Igoera: 3 ordu eta erdi
- Jaitsiera: Ordu eta erdi
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
Igandea. Hirugarren eguna Norvegian. Eguraldi ona iragarrita zegoenez, bezperakoa baino mendi ateraldi luzeagoa egiteko asmotan utzi genuen etxea. Penintsularen iparraldera joko genuen, Storgalten ezaguna igatera. 1200 metrotik goitiko desnibela duen mendiak eskiatzeko malda ederrak ditu eta ez da zaila, horregatik da ezagun.
11:55 : Lenangsstraumen (16m)
Autotik goiti arrasto nabarmena segitzen hasi ginen. Hasmentatik, arrasto kopurua zela eta, garbi ikusten zen Storgalten mendi ezaguna zela.
Gailurrera ailegatuta berriz ere zerua garbitzen hasi zen eta inguruaz gozatzeko aukera izan genuen.
Hegoaldera Gamvikblaisen izeneko glaziarrera ikuspegi zoragarria zuen. Hau izan zen Norvegiako egonaldian ikusten genuen lehena.
Jaitsieran elurrik onena gaineko maldan eta lepotik beheitiko lehendabizikoan harrapatu genuen. Hortik aitzin aldakorrago zegoen elurra eta ez zen hain gozagarria.
Azpiko zatian Galtdalen errekaren bertze aldetik eskiatu genuen, arrasto gutiago zuten zatiak bilatuz. Argazki honetan inguru horretatik gailurrera genuen ikuspegia ikusten da. Agerikoa da eskiatzeko mendi bikaina dela.
15:48 : Lenangsstraumen (16m)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina