EGUNA: 2024/04/03
ABIAPUNTUA: Russelv (3m)
ZAILTASUNA: S4
DENBORAK:
- Igoera: Bi ordu eta erdi
- Jaitsiera: Ordu bat
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
Russelvfjellet Lyngeneko iparraldean kokatua dagoen mendia da. Hortik iparralderago itsasoa bertzerik ez dago. Horrek mendi hau kokapen bikainean uzten du eta bertatik dagoen ikuspegia ederra da arras. Horri bere bide normaletik duen zailtasunik eza gehitzen badiogu, ibilbide klasikoa izatea ekartzen du. Jendea ibiltzen den mendia da bai, baina merezi duelako. Arratsalde apalean bertako magaletatik beheiti eskiatzeak ez du preziorik!
15:20 : Russelv (3m)
Seigarren eguna genuen Lyngeneko Alpeetan ez eguneko plana arratsaldean egitea erabaki genuenez, goiza trankil hartu genuen. Presarik gabe ernatu, goiz bazkaldu eta bazkalondoan penintsularen iparraldera jo genuen. Abiatu ginenerako goizean ibilki zen haizea apaldua zen.
Sumendi baten itxura duen mendiaren hegoaldeko gailurrera atera ginen hala. Berez iparraldeko metro batzuk altuagoa da, baina ez da eskiagarria eta bien arteko gandorrak kornisa beldurgarriak ditu. Kaskoan haizerik eta jenderik gabe gozatu ederra hartu genuen, agian Norvegiatik zuku gehien atera genion gailurra izan zen.
Hegoaldean Storgalten eta enparauak...
Jatsiera egiteko bi taldetan zatitu ginen eta gu mendebaldeko aurpegi-kanaletik jaitsiko ginen. Arestian erran bezala 40-45 graduraino tentetzen den jaitsiera da, ederra arras; baina baldintza onetan bakarrik eskiatzekoa.
Kanaletik beheiti berriz ere igoerako malda eztietara aterako ginen, bertatik itsasoraino eskiatzeko.
Azken metroak arratsalde apalean...
Russelven herri xarmangarria...
18:33 : Russelv (3m)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina