EGUNA: 2024/04/05
ABIAPUNTUA: Elvevoll (44m)
ZAILTASUNA: S3
DENBORAK:
- Igoera: 2 ordu eta erdi
- Jaitsiera: Ordubete
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
Azken eguna genuen Norvegian eta Lyngen penaz utzita Tromso aldera joanen ginen, biharamunean handik Bartzelonarako hegazkina hartzeko. Ferrian Svensbytik Breivideidetera pasatu eta mendi-eskiko liburuan Mailand Tromso deitzen den eremuan zerbait egitea genuen burutan. Hasmentako helburua zen mendia alde batera utzi behar izan genuen aparkatzeko zailtasunagatik, eta hara eta hona genbiltzala mendi baten hegoaldeko malda ederrak atentzioa eman zigun. Liburuan begiratu eta Langdaltinden zela ikusi genuen.
11:46 : Elvevoll (44m)
Autoa bide bazterrean utzi eta mendia parez pare genuela bertara zuzendu ginen. Gainean mendiak osatzen duen zirku gisako batetik erreka bat jaisten da eta haren eskuineko aldetik eginen genuen igoera.
Bi ordu eskaseko igoeraren ondotik gailurrean ginen. Transizioa burutu eta beheiti abiatzeko prest!
Ekialdean Lyngeneko Alpeak azken aldiz ikusiko genituen...
Langdaltinden mendiaren jaitsiera aste osoko onenetarikoa izan zen, onena ez bazen. Arestian erran bezala, elurrak hauts egoeran iraun zuen goiz eta egun osoan zehar nahiz eta eguzkitan egon. Horri maldaren inklinazio perfektua gehitzen badiogu atera kontuak!
15:35 : Elvevoll (44m)
Aldez aldeko irribarrearekin akitu genuen Norvegiako egonaldiko azken eski-saioa, ametsetako astea borobilduz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina