2022/01/12

Augas (2213m)

EGUNA: 2022/01/08

ABIAPUNTUA: Ancienne Douane Tunnel d'Aragnouet-Bielsa (1547m)

ZAILTASUNA: S2

DENBORA:
  • Igoera: 2 ordu 
  • Jaitsiera: 45 minutu
NOLA AILEGATU:
Euskal Herriko ipar partetik joanez gero, azkarrena Baionan A64 autopista hartu eta bertati joatea Saint Lary Soulango irteera hartu arte. Behin autopistatik aterata aipatutako herriraino iritsi beharko dugu. Saint Lary gurutzatu eta Aragnouet-Bielsa tunelera doan bidea segiko dugu. Tunelera ailegatu baino hiru kilometro inguru lehenago, bihurgune itxi batean kokatua dagoen eraikin zahar baten ondoan utzi behar da autoa.
Euskal Herriko hegoaldetik joan nahi badugu ordea, hobe da Iruñeatik Jacara doan autobidea hartzea. Jacatik Huescara jarraitzen duen errepidea segiko dugu baina segidan Fiscal herri aldera desbideratuko gara. Fiscaletik Ainsara segiko dugu eta hemen iparraldera biratuko gara lehen aipatutako tuneleraino igoz Cinca ibaiaren ertzetik. Tunela zeharkatuta pixka bat jaitsi (3 km) eta lehen aipatutako lekuan utzi behar da autoa.

ARRASTOA:
Powered by Wikiloc


KRONIKA:
Badira mendi batzuk bertan egindako ateraldi bereziren batengatik oroitzapen arras onak ekartzen dituztenak. Horietako bat da niretako Augas mendia. Duela lau urte bertan oroitzeko eski saioa egin genuen hauts goxo eta homogeneoan. Eguraldia onegia ez den aldietan elur berria badago eskiatzeko paradisua da gailur hau. Pinuek zizpriztintzen dute malda kasik goitiraino eta bisibilitate eskaseko egunetan aunitz laguntzen dute. Bigarren parteak ez dira beti txarrak izaten...

10:17 : Ancienne Douane Tunnel d'Aragnouet-Bielsa (1547m)
Ateraldi honekin hetsi genuen Saint-Lary-Soulanen pasatutako egonaldia. Eguna gris ernatu zen, baina hobekuntza iragarria zegoen eguerdi parterako eta prsa handirik gabe ekin genion ibilaldiari.


Bezperan bertze elurtetxo bat izan zen eta horrek ingurua benetan zoragarri utzi zuen. Errepidetik aterata metro batzuetara zubi estu batetik erreka gurutzatu eta malda goiti abiatu ginen Augas azpian kokatuko gintuen pistaren bila.


Pista arteko zatia malda eta deserosoa da, azken metroetan gehienbat. Behin hau hartuta ez du inolako zailtasunik ateraldiak.


Erran bezala, pistatik Augaseko maldaren azpiko aldera ailegatuko ginen. Ostartetxoaren azpian ikusten da gailurra.


Prateko etxola ezkerretara utzi eta malda ederrean goiti abiatu ginen aitzinetik genituen eskiatzaileen arrastotik.


Lehen aipatu bezala, pinuak maldaren gaineko alderaino ailegatzen dira eta lainoa dagoelarik aunitz laguntzen dute erreferentzia gisa.


Maldaren erdiko aldetik egin genuen igoera eta poliki-poliki nahiko tente paratzen da. Elur berria azpiko geruza izoztuaren gainean irristatzen zen eta tarteka ez zen erraza metroak irabaztea.


Azken zatia kutxilak paratuta egin genuen, izoztutako tarteak zituen bizkar batetik. Haizeak bereak eginak zituen eta goitiko partean elur dezente eramana zuen.


Cuneille gibelean genuela atera ginen gandorrera eta bertatik egin genituen azken metroak.


12:22 : Augas (2213m)
Iragarpenek bete-betean asmatu zuten bertze behin ere eta ostarte zabalak ireki ziren gailurrean ginelarik. Lasai-lasai zerbait jan eta egonaldi luzea egin genuen beheiti hasi aitzinetik.


Mendiaren bertze aldean Moudangeko bailara basatia dago, Salcorz mendiak hesten duena.


Jaitsierakoan goitiko zatian izan ezik, elur arras ona harrapatu genuen. Azpiko zati hormatuaren gainean 10-15 zentimetroko hauts kapa goxoa eta arina genuen.


13:26 :  Ancienne Douane Tunnel d'Aragnouet-Bielsa (1547m)
Honekin hetsi genuen eski aste ederra. Hautsarekin ezin aspertu...

BIDEOA:


2 iruzkin:

  1. Buenas rutas has hecho estos primeros días de año. Yo el Augas lo tengo desde hace tiempo en la lista de objetivos pendientes, y veo que mola mucho.
    el que no conocía es el Cap de Laubere, me lo apunto también!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Los dos son unos clásicos de esquí de montaña del valle de Aure y por algo será. 100% recomendables y aptos para incluso días no tan buenos.

      Ezabatu