- Igoera: Ordu eta erdi
- Jaitsiera: Ordu erdi
Iragarpenek denbora alde izanen genuela zioten, beraz presa handirik gabe abiatu ginen Kortaplana mendiaren hego malda zabaletan. Baldintzak onak ziren: bezperan botatako elur hauts arina aitzineko elur geruza gogorragoaren gainean.
Kortaplana eta Lakoraren arteko lepora zuzendu ginen, Santa Graziko lepora. Bertara ailegatu baino lehenxeago behelainoek inguratu gintuzten 1680 metro inguruan; eta tarte batean zain egon ondotik, eguneko lehen jaitsierari ekitea erabaki genuen, bidenabar garbituz joanen zelakoan...
Malda zabaletatik laster jaitsiko ginen abiapunturaino...
Ikusgarri zegoen Belagua ingurua...
1400 metro ingurura jaitsi, berriz ere foka-larruak paratu eta goiti abiatu ginen bigarren jaitsiera baten bila.
Kasu honetan Kortaplanako hego aurpegia mendebalderantz inguratu genuen, alde hartan laino gutiago ikusten baitzen.
Lainoak sartu eta atera, gurekin jostetan ari ziren. Momentu batez pentsatu genuen berriz ere ez ginela kaskoraino ailegatuko.
13:23 : Kortaplanako lepoa (1666m)
Eski arrasto bati segika, mantso-mantso Kortaplanako lepora atera ginen eta handik ezkerretara biratuta Larragoitiko kaskora. Lainoak sartu baino lehen ikusia genuen inguru horretan elur aunitz zegoela...
13:27 : Larragoiti (1682m)
Lepotik segidan harrapatzen da gailur hau. Haize babesean tenperatura epelxeagoa zela aprobetxatuz, garbitzeko esperoan egon ginen bigarren jaitsiera hasteko.
Iparraldera aise argiago ikusten zen. Kakuetako arroila ikusgarriak hurbil ikusten genituen gailurretik...
Tarte bat pasatuta, lainoak joan eta zerua kasik orkarbi gelditu zitzaigun. Barealdia baliatuz Kortaplanara zuzentzea erabaki genuen...
Kortaplana iparrladeko malda eztietatik iganen genuen. Elurra haizetua zegoen zati honetan, baina arazorik gabe igan ginen hauts "irlatxoak" bilatuz.
Bertze laino bat guregana hurbiltzen...
14:11 : Kortaplana (1773m)
Zerua nahiko garbi genuen kaskoan, baina haizeak dezente jotzen zuen eta ez zegoen giro han goitian egoteko.
Jaitsirarako prestatu eta Lakora eta Kortaplana arteko zirkutxora jaitsi ginen kanal zabal batetik, gero handik autoraino eskiatzeko.
14:40 : Belaguako errepidea (1375m)
Eta horraino egunak emandakoa. Azkenean ezin izan genuen Lakora zapaldu, baina Kortaplanaren hego aurpegian eski saio polita burutu genuen.
BIDEOA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina