2022/12/18

Murlong (2047m)

EGUNA: 2022/12/17

ABIAPUNTUA: Larra-Belagua eski zentroa - Contienda (1675m)

ZAILTASUNA: S2

NOLA AILEGATU:
Erronkari ibarrera joateko Iruñetik Pirinioetako Autobidea hartu eta Irunberrira joan behar da. Hemendik Zaraitzuko bailarara doan errepidea hartu behar da Nabaskoize herrian utzi eta eta Burgi aldera jo arte. Coronaseko lepoa zeharkatu, Erronkarin sartu eta bailara igotzeari ekinen diogu. Izabatik goiti, Belaguan barneratuko gara eta San Martingo Harrira igotzen den errepideari segituko diogu. Bertara ailegatu baino lehen Larra-Belaguako eski pistetako Contienda sektorearen sarreran utziko dugu autoa.

ARRASTOA:
Powered by Wikiloc



KRONIKA:
Bezperan joan ezinak eta elur baldintza ziurgabeek Larra aldera joatera bulkatu gintuzten. Altuera dezentea duen abiapuntua eta hasmentan ipar-eskiko pista zapalduak aproposak dira elur gutiko garaietarako. Horrez gain, Arlas eta Murlong mendien inguruan eskiatzeko malda politak daude, goiz pasa polita egiteko osagai aproposak.

9:30 : Larra-Belagua eski zentroa - Contienda (1675m)
Kalapita ederra zegoen eski pisten hasmentako eraikin inguruan martxa bat zela eta. Eskiak paratu eta ipar-eskiko pistetatik abiatu ginen bidegurutzeetan eskuinetara hartuz.


Pistak osorik zeharkatu eta Arlasen hegoaldeko malda zabaletan goiti segitu genuen.


10:06 : Col de Pescamou (1918m)
Malda erraza da Pescamouko lepora eramanen gintuena. Normalean elurra luzaro mantentzen da bertan eta ibilbide honetako. eskiatzeko zatirik onenetarikoa. Lepoan seinale batek Auñamendi aldera segitu beharreko norabidea markatzen du. Hari segituko genion...


Minutu gutitan Boticotcheko lepora ailegatuko ginen. Bertan espeleologoen txapazko etxola  dago.


Bidea gorabeheratsua da eta ez du altuera handirik irabazten. Honela mantso-mantso inguru karstikoan barneratzen hasi ginen.


Helburu argirik ez genuen, baina Añelarra eta Auñamendi buruan genituen. Hortaz, alderdi hartara zuzendu ginen...


Elur eskasiagatik zati karstikoan ugariak diren zuloak erabat tapatu gabe zeuden eta bidean goitibeheiti aunitz egin behar izan genituen. 


Zati leunagoak ere harrapatu genituen, gerora gustora jaitsiko genituenak...


Auñamendiren punta ikusgarria da zinez...


Zulo eta arrakalak gaindituta lepo ezagun honetaraino ailegatu ginen. Bertatik Auñamendi edo Añelarra aldera igateko zati bat jaitsi behar da, eta zati hori zuloz beteta zegoela ikusita buelta hartzea erabaki genuen. Foka-larruak kendu eta Murlong mendiaren azpiraino eskiatu genuen arrakala artean bidea bilatuz.


Zati karstikoa gibelean utzi eta berriz fokak paratuta ondoan genuen Murlong mendira igan ginen.


12:26 : Murlong (2047m)
Minutu gutian gailur xume honetan ginen. Berriz ere jaitsierarako prestatu eta mendebaldeko malda politetatik Contiendako pistetaraino jaitsi ginen.


Contiendan eguzkitan zerbait jan eta oraindik goiz zela ikusita berriz ere pixka bat igatea erabaki genuen.


Fokak hirugarrenez paratu eta goiti...


13:39 : Col de Pescamou (1918m)
Lehen igoeran Pescamou azpiko maldek itxura zutela ikusia genuenez, harat zuzendu ginen. Arlasen azpiko aldean dagoen lepo honetara igan eta jaitsiera politaz gozatuko genuen udaberriko elur goxotan.

14:03 : Larra-Belagua eski zentroa (1675m)
Berriz ere eski pistak zeharkatu eta eguna akitutzat eman genuen. Azkenean, nahiz eta elur sobera ez izan, uste baino kalitate hobeagokoa harrapatu genuen.
 

BIDEOA:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina