EGUNA: 2022/12/24
ABIAPUNTUA: Erratzu (285m)
ZAILTASUNA: Erraza
ARRASTOA:
KRONIKA:
Erratzu eta Elizondo mendiz lotzeko hainbat aukera daude, baina politenetakoa Albako Harrira doan bizkar luzea gainez gain pasatzen duena da. Berez bizkar hori bera Erdiz eta Saioa aldera luzatzen da eta mendi garbi eta ederrean ibiltzeko aukera ematen du, bidenabar hainbat gailur zapalduz.
9:28 : Erratzu (285m)
Kafe bana hartu eta Gorostapoloko errepidea segituz utzi genuen herria. Errepidetik 500 bat metro eginda eskuinetara ateratzen den zementuzko bidea hartuko genuen.
Gailur honetatik parez pare ikusten da Soralarkoa. Bien arteko lepora jaitsi eta Soralarko luberriaren ezkerretik doan bidexkak utziko gintuen kaskoan.
10:25 : Soralar (827m)
Azken metroak bi belagiren arteko bide berezitik egiten dira.
Gailurrean haizeak bizi jotzen zuen, beraz luze gabe Burga eta Soralar azpiko leporantz zuzendu ginen.
Pagadi ederrak Burga inguruan...
Markak segituz lepo zabal batera atera eta GRa utzita, ezkerrerago doan bertze xenda bat hartuko genuen. Berderizeko Lepora eramanen gintuen bide honek.
Urruxka baserriaren gaineko aldetik pasatuz...
Berderizeko Lepora ailegatzen...
11:17 : Berderizeko lepoa (688m)
10:46 : Basagar (684m)
Burgatik ez ginen pasatuko ordea. Horren ordez iparraldetik inguratzen duen pistati Basagarko lepora agertuko ginen. Lepoan Beartzun eta Iñarbegi lotzen dituen pista zeharkatu eta eskuinetara GRaren marka zurigorriak segituko genituen. Basagar eta Berderiz artean ez altuerarik irabazten distantzia egin arren. Bidegurutze garrantzitsua den lepo honetatik Argibelera markatutako bidea hartuko genuen.
Pagadi arteko jaitsiera laburra eta Belaungo lepotik pasatu ginen.
Paraje ederrak pago eta larre arteko hauek. Neguan bereziki garbi-garbi egoten dira.
Eihartzeko gain polita inguratu eta izen bereko lepotik malda tentetu egiten da.
Argibelgo haitzak ez genituen urrun...
12:15 : Argibel (991m)
Marka horiei segika mendiaren ekialdeko harresiaren puntu ahula bilatu eta gailurrera atera ginen. Haize gutxiago ibilki zenez, zerbait jateko geldialdi egin genuen tontorrean. Azken gailurra hurbil genuen jadanik.
Bizkar zabal batetik egiten da Argibel eta Albaren arteko bidea.
12:49 : Albako Harria (1074m)
Herritik atera eta hiru ordu pasatan eguneko azken kaskoan ginen. Elizondorako jaitsiera gelditzen zitzaigun ibilbidea akitzeko.
Mendiaren iparraldera jaitsi eta Urballoko lepoan GR11aren bidea hartuko genuen Elizondorako.
14:09 : Elizondo (195m)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina