EGUNA: 2020/08/11
ABIAPUNTUA: Mittelallalin (3454m)
ZAILTASUNA:
Erraza (F). Ez dauka aprteko zailtasunik eta 4000 metrotik goiti mendirik errazenen artean kokatzen da. Hala ere, kontuan hartu behar da ibilaldi guzia glaziar baten gainetik egiten dela eta arrakalak daudela tarteka. Baldintzak aunitz aldatzen ahal dira momentu batetik bertzera.
DENBORAK:
- Igoera: 2 ordu
- Jaitsiera: Ordu eta erdi
KRONIKA:
Dolomitetako oporraldi zoragarria akitu eta poliki-poliki etxerako bidea hartu genuen, baina zuzenean etxeratu ordez Austria eta Suitzatik pasatu ginen eta Valais inguruan mendi-ateraldi pare bat egiteko probestu genuen. Lehen egunerako Saas bailaran barneratu ginen Saas Fee herriraino. 4000 metrotik goiti duten mendiz ingururatuta dagoen herritxo polit honetatik Allalinhorn mendia igotzea izanen zen gure helburua.
Herria mendia baino 2200 metro beheitiago egon arren, inguru honetan guzian dauden teleferiko eta trenen bidez 3400 metroraino igoko ginen handik ibilaldi motza burutzeko.
8:03 : Mittelallalin (3454m)
Teleferiko eta lurpeko metroak minutu gutxitan bertze mundu batean utzi gintuzten. Geltokitik atera eta glaziarrez inguratuta geunden. Berez eski estazio bat da hau eta udan nahiz neguan eskiatzen ahal da. Lehen metroak beraz eski pista artetik eginen genituen, igoko genuen mendia parean genuela.
Eski pistak gibelean utzi eta glaziar eta seracen artean murgildu ginen.
Puntu honetan geldialdia egin genuen soka jartzeko. Mendi erraza izan arren, arrakalen gainetik ibili behar da tarteka.
Lehen zatia da maldarik gehien duena, baina jende nahikotxo ibiltzen den mendia izanik arrasto ederra aurkitu genuen.
9:12 : Feejoch (3826m)
Ordubete eskasean lepo honetara ailegatu ginen eta bertze aldean Monte Rossa eta Cervino inguruak bistaratu genituen. Lehen aldia argazkietan hainbertze aldiz ikusitako Matterhorn handia nire begiekin ikusten nuena.
Gailurra eskura...
Hala zapaldu genuen nire Alpeetako bigarren 4000koa izanen zena.
Ia bakarrik geunden gailurrean eta ikuspegiaz gozatzeko moduko eguna genuen. Irudian arestian aipatutako Strahlhorn eta Rimpfischhorn.
Honek ez du aurkezpenik behar...
Saas Feeko bertze 4000koak: Alphubel, Täschhorn, Dom...
Saas bailarako bertze aldekoak: Weissmies eta Lagginhorn.
2200 metro beheitiago Saas Fee...
Egonaldi motzaren ondotik beheiti abiatu ginen. Tenperatura nahiko altua zen eta ahal bezain fite zeharkatu nahi genituen goitirakoan pasatutako arrakalak.
Beheitirakoan jende aunitz zeharkatu genuen, baina gu ia bakarrik egon ginen gailurrean. A zer zortea!
Lasai-lasai egin genuen beheitirakoa, inguruaz gozatuz. Ez gara aunitzetan egon horrelako lekuetan...
Berriz ere lepora ailegatzen...
Geldialditxoa egin genuen lepoan...
...eta beheiti.
Beheitiko zati maldatsuan...
Serac handien azpitik pasatzen da bidea azpiko zatian. Mendi honetatik ere goiz atera behar da.
11:28 : Mittelallalin (3454m)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina