2020/08/24

Oberrothorn (3414m), Rothorn (3103m)

EGUNA: 2020/08/12

ABIAPUNTUA: Sunnegga (2288m)

ZAILTASUNA: Erraza (F)

DENBORAK:
  • Sunnegga - Oberrothorn : 3 ordu eta erdi
  • Oberrothorn - Zermatt : 3 ordu
KRONIKA:
Oporraldiko azken mendi ibilaldia Zermatt ezagunean egin genuen, Matterhorn/Cervino mendi ezagunaren oinean. Inguruan ginela probestu eta Saas bailaratik Tasch herrira hurbildu ginen bertan gaua pasatu eta egunean berean Zermattera igo eta ibilaldia egiteko. Dozenaka 4000 metroz goitiko mendiz inguratuta, paradisuaren erdian dago Zermatt, baina zoritxarrez gizakiaren eragina gehiegizkoa da mendi ertainetara arte. Teleferikoz eta eski-pistak kolpatuta daude mendien magal guziak eta ez da erraza inguruan 4000 metrokoa ez den mendiren batera ibilaldi polit bat prestatzea. Guk Oberrothorn mendia hautatu genuen, teleferiko eta pisten burrunbatik kanpo gelditzen den bakarretakoa da.



8:41 : Sunnegga (2288m)
Zermattera taxiz igo ginen eta bertatik mendiko metroa hartu genuen Sunneggako geltokiraino. Eraikinetik atera bezala inguruko erregera joan zitzaigun begirada. Matterhorn mendiari esker bizi da Zermatt ingurua...


Goitiago teleferikoz igotzeko aukera badago ere, hemen hasi genuen gure ibilaldia, bidexka nabarmenari segika.


Lehen zatian bidexka teleferikoaren kableen azpitik doa eta horrek inguruari xarman kentzen dio. Baina ikuspegia paregabea da hasieratik.


Blauherdeko teleferiko geltokia gibelean utzi eta ezkerretara jo genuen, bide luzeago baina lasaigo baten bila.


Eta igogailu mekanikoetatik urrundu ahala lasaitasun hori lortu genuen.


Weishorn ingurua ikusgarri ageri zen zonalde honetatik.


Eta beheitiko zokoan Zermatt herria...


Bideak itzlutxo bat egin eta bhegoaldeko norbaidea hartzen du Rothorn aldera.


Ertz erraz eta panoramiko baten gainetik pasatzen da...


Bertatik gure eguneko helburu zen gailurra ikusi ahal izan genuen: Oberrothorn mendia. Teleferikorik ailegatzen ez den 4000 metroz azpiko mendi bakanetarikoa izanen da.


Kontrako aldean berriz Cervino eta enparauak...


10:26 : Rothorn (3103m)
Hala zapaldu genuen eguneko lehen gailurra. Misterio handirik gabea, inguruko bistengatik izanen ez balitz.



Argazkian Dirruhorn, Hohberghorn, Dom eta Täschhorn mendiak. 


Erdiko punta ikusgarria berriz, Ober Gabelhorn da.


Hegoaldean Nordend, Dufourspitze, Lyskamm, Castor, Pollux eta Breithorn ezagunak...


Gu geunden gailurra aldiz ezin itsusiagoa da, teleferiko, jatetxe eta gisakoez betea.


Monte Rossako gailurrik handienak ikusgarri ageri ziren...


10:42 : Furggi (2981m)
Rothorneko gailur itsusia gibelean utzi eta hautsez betetako eski pista batetik lepo honetaraino jaitsi ginen. Hemen seinale batek gure gailurrerako bidea zein den adierazten digu.


Pistak gibelean utzi eta bidexka batetik egiten da gailurrerainokoa.


Irudian ikusten dena da Rothorn, gizakiaren eskuak itsustutako mendia.


Bidexka errazetik goiti...


Bezperan bertze aldetik ikusten genituen Strahlhorn eta Rimpfischhorn mendiak.


Honalo hau berriz aproposa iruditu zitzaigun neguan eskiekin igotzeko. Cima di Jazzi da bere izena.


11:28 : Oberrothorn (3414m)
Aparteko zailtasunik gabe zapaldi genuen eguneko bigarren tontorra.


Dom, Täschhorn eta Alphubel mendiak gailurretik. Bezperan Saas Feetik ikusten genituen hauek.


Eta hemen Allalinhorn mendia, bezperan igo genuena.


Arestian aipatutako Rimpfischhorn eta Strahlhorn...


Monte Rossako Nordend eta Dufourspitze, 4600 metrotik goiti...


Ekialdeko eta mendebaldeko Lyskamm mendiak...


Castor, Pollux eta Breithorn mendiak...


Eta nola ez, gu!


Egonalditxoaren ondotik beheiti. Bide luzea genuen Zermatteraino...


Baina inguru honekin konturatu gabe ibili ginen...


Bidexka erosoa da eta ziztu bizian jaitsi ginen lehentxeago pasatutako leporaino.


Lepotik tarte batean eski-pistetatik jaitsi ondotik, bidexka polit hau hartu genuen Berghauseko aterpe aldera.


Leku pribilegiatuan dago Berghaus...


Bertaraino ailegatu baino lehen eskuinetara hartuko genuen nahiko ezaguna den lakuen ibilbideari ekiteko.


Gu ez ginen laku guzietatik pasatuko, baina bai hirutatik. Lehena hauxe, Stellisee.


12:54 : Stellisee (2537m)
Lehena eta ikusi genituenen artean politena iruditu zitzagun honakoa.


 Postal batetik ateratakoa iduri du.


Pista higuingarri zati bat eta segidan ailegatu ginen bigarren lakura: Grindjisee.


13:22 : Grindjisee (2334m)
Aitzinekoa bezain polita ez izan arren, honek ere bazuen berea. Hori bai, ordurako Matterhorn hodeiek irentsia zuten eta argazkiak ez ziren hain politak gelditzen.


Bertze zati bat pista eta teleferiko artetik. Argazki gutxitan agertu arren, hauek ere eguneko protagonistak izan ziren. Alde horretatik, diferentzia ederra gure Pirinioetatik...


Mosjesee lakua gibelean utzi eta pistaz pista mendiko herritxo bateraino ailegatu ginen.


Paisaia bukolikoak...


14:01 : Findeln (2051m)
Herritxo polit honen inguruko belardian bazkaldu eta bertako taberna batean postre eta kafe gozoa hartzeko geldialdi luzea egin genuen.


Eta tripa ongi beteta jaitsieraren azken zatia.


15:41 : Zermatt (1615m)
Herriaren gaineko aldetik sartu ginen Zermatten eta herri osoa bisitatzeko probestu genuen.


Matterhorn handiaren itzalean burututako ibilaldia bertan akitu genuen. Lehen aldiz paraje hauetan...
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina